Joan VI.a PortugalgoaErrukiorra[1] (Lisboa,1767komaiatzaren 13a - Lisboa,1826komartxoaren 10a) Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea izan zen,1816-1822 bitarteande facto, eta 1822-1825 bitarteande jure. 1825etik 1826an hil zen arte Portugalgo erregea izan zen.
Petri III.aren etaMaria I.a erreginaren semea zen.1792an ama zoratu zenetik, erresumaren erregeordea izan zen. 1785ean Espainiako erregegaiKarlosen alaba Karlota Joakina Borboikoarekin ezkondu zen.Napoleondar GerretanIngalaterraren alde jarri zenez gero,1807anNapoleonekPortugal inbaditu zuen. JoanekBrasila ihes egin zuen. Maria I.a1816an hil zen,Rio de Janeiron, eta hiri horretan koroatu zuten errege Joan VI.a[2].1821ean Portugalera itzuli zen, baina1822anPetri, bere lehen semeak, Brasilen independentzia aldarrikatu zuen.1825eko abuztuaren 29an Brasilen independentzia onartu zuen[3].1826komartxoaren 10an hil zen,artsenikoz pozoitua, berriki egiaztatu denez[4].
Portugalgo errege-erreginak |
|---|
| Borgoinako leinua (1139–1383) | | |
|---|
| Aviz leinua (1385–1495) | |
|---|
| Aviz-Beja leinua (1495–1580) | |
|---|
| Habsburgo leinua (1581–1640) | |
|---|
| Braganza leinua (1640–1853) | |
|---|
| Braganza-Coburg leinua (1853–1910) | |
|---|