Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Juan Carlos I.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Karlos I.a Espainiakoa» orritik birbideratua)
Artikulu honekerreferentziak behar ditu.
Hemenerreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu.
Lagundu nahi baduzu,zuzendu ezazu.
Juan Carlos I.a Espainiakoa

Espainiako errege emeritua

2014koekainaren 19a -

Espainiako errege

1975ekoazaroaren 22a -2014koekainaren 17a
Alfontso XIII.a Borboikoa -Felipe VI.a Espainiakoa
Espainiako Estatuburua

1975ekoazaroaren 22a -2014koekainaren 17a
Espainiako printze

1969kouztailaren 22a -1975ekoazaroaren 22a
← baliorik ez - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaErroma1938kourtarrilaren 5a (87 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaZarzuela jauregia
Familia
AitaJuan de Borbón y Battenberg
AmaMaria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa
Ezkontidea(k)Sofía Greziakoa (1962komaiatzaren 14a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Isidro(en)Itzuli
Villa Saint-Jean
General Military Academy(en)Itzuli
(1955 -1957)
Military Naval Academy(en)Itzuli
(1957 -1958)
Academia General del Aire(en)Itzuli
(1958 -1959)
Madrilgo Unibertsitatea
(1961 -
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Ángel López-Amo(en)Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka,aristokrata,errege sendiko kidea etaofizierra
Pisua79 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Erromako Kluba
Ezizena(k)El Campechano
GraduaKapitain nagusi
Air captain general(en)Itzuli
Espainiako Errege Itsas Armadako kapitain nagusia
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IMDB: nm0207526Edit the value on Wikidata

Juan Carlos I.a[1]gaztelaniaz, izen osoa:Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias edo, labur,Juan Carlos I— (Erroma,1938kourtarrilaren 5a)1975tik2014koekainaren 19raEspainiako erregea eta estatuburua izan zen. Haren oinordekoa haren semeFelipe VI.a da, Juan Carlosek abdikatu zuenez gero. Hala ere, Juan Carlosek oraindik errege titulua du.

Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Juan Carlosen aitari zegokion. Horrela,Francisco Franco hil eta gero, Espainian monarkia berrezarri zen.

1975ekoazaroaren 22an izendatu zuten errege,1947ko Estatuko Ondorengotzarako Legean horrela erabaki baitzen.1978ko Espainiako Konstituzioak Espainiako erregetzat onartu zuen,Borboi etxearen oinordeko izendatu zuen etaestatuburutza eman zion. Kargu horiek jaso aurretik ere, Juan Carlosek Estatuko buruzagitzaren barneko eginkizun batzuk izan zituenFranco gaixo zegoen bitartean.

Bere erreinaldian Juan Carlosek bere aldeko jarraitzaile ugari izan du, bai Espainian, baiIberoamerikan. Hala ere,2012an egoera hura goitik behera aldatu zen,2013an herritarren % 53 haren gobernatzeko erarekin erabateko desadostasunera iritsi arte, nahiz eta, gainerakoEspainiako organigrama politikoarekin alderatuta, iritzi positiboa mantendu.

Errege zela, hainbat omenaldi eta nazioarteko sari jaso dituEspainiako trantsizioan izan zuen jarreragatik,1981eko Estatu kolpea geldiarazten izan zuen parte hartzeagatik,Europari laguntza emateagatik eta harreman diplomatikoak sortzen egindako ekarpenagatik, hala nola: Karlomagno saria (1982); UNESCOren Félix Houphouët-Boigny saria, bakea bilatzeagatik (1995); Demokraziaren domina, Yeshivako Unibertsitateak emana (1997); estatuburu mundialaren saria, Appeal of Conscience erakundeak emana (2011); erakunde errusiarraren estatu saria (2011), besteak beste.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juan CarlosErroman (Italia) jaio zen1938kourtarrilaren 5ean eta Juan Carlos Alfonso Victor Maria Borboikoa izenarekin bataiatua izan zen. Aitaren aldetik,Alfontso XIII.aren iloba da eta Juan Carlosen gurasoakJoan Borboikoa eta Battenberg(Bartzelonako kondea) eta Maria de las Mercedes Borboikoa-Dos Sicilias eta Orleans (Dos Siciliaseko printzesa) izan ziren.

Bere ahaideekJuanito deitzen diote, aitaJoan Borboikoarengandik bereizteko. Juan Carlos I.a,Erromako ospitale batean jaio zen,Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean,1931n, errege-erreginen familiaEspainiatik erbesteratu eta gurasoakItalian bizi baitziren.[2]

1938kourtarrilaren 26anErromako kapera batean bataiatu zuenVatikanoko idazkaria zen kardinal batek, Eugenio Pacellik, ondorenPio XII.a aita santua izango zenak. Juan Carlos I.aren aitaren ama, hots, bere amona Victoria Eugenia, bataioko ama pontea izan zen eta bere amaren aita, hots, Juan Carlosen aitona, Carlos Tancredo Borboikoa (Bi Sizilietako printze eta Espainiako infante), berriz, aita pontekoa.1942an, familia osoaLausanara (Suitza) lekualdatu zen.

1948koabuztuaren 25ean,Francok etaBartzelonako kondeak topaketa bat egin zutenBizkaiko golkoan, lehena Donostiatik aterata (Azor itsasontzian) eta bigarrena, berriz, Arcachondik. PrintzeaEspainiara joanen zela erabaki zuten, bere ikasketak bertan egiteko. Urte berekoazaroaren 8an, hamar urte besterik ez zituen Juan Carlosek espainiar lurrak zapaldu zituen lehen aldiz. Hurrengo urteko udan,Franco etaJoan Borboikoaren arteko harremanak errazak ez zirenez,Joanek bere seme Juan Carlos berriro ereEspainiatik ateratzeko erabakia hartu zuen.

Estorilen urtebete eman ondoren,1950eko udazkenean,Joan Borboikoak bere semariEspainiara itzultzen utzi zion bertan bere ikasketekin jarraitzeko, baina bere anaia Alfontsorekin batera izan zen oraingo honetan.1954ko udarako Juan Carlosek jadanik bere batxilergoko ikasketak bukatuta zituen. Jarraian, heziketa militarra jaso zuen,Zaragozako Akademia Militar Orokorrean lehenik (1955-1957), geroPontevedrako Itsas Eskola Militarrean (1957-1958), eta azkenikMurtziako Aireko Akademia Orokorrean (1958-1959).

1956komartxoaren 29ko Aste Santuan,Estorilgo (Portugal) errege-erreginen etxean (gaur egun Villa Giralda izenaz ezaguna), Juan Carlosek hemezortzi urte zituela, errebolber batekin jolasten ari zen bere anaia Alfontsorekin. Juan Carlosek ustekabean tiro egin eta anaia hil zuen.

1961ekoirailaren 13an Juan Carlos I.aren etaSofia Greziakoaren arteko ezkon-hitza eman zen ofizialki. Zortzi hilabete geroago,1962komaiatzaren 14an, bikoteaAtenasen ezkondu zen erritu ortodoxo eta katolikotik. Ezkontzaren aurretik,Francok Juan Carlos etaSofiaEspainian bizitzearen egokitasuna adierazi zuen eta,1963aren hasieran,Joan Borboikoa alde ez bazegoen ere, senar-emazteakMadrilera joan ziren etaZarzuelako jauregian jarri ziren bizitzen.[3]

1966komartxoaren 5ean,Bartzelonako kondearen kontseilu pribatuaEstorilen elkartu zenAlfontso XIII.aren heriotzaren hogeita bostgarren omenaldia egiteko eta Juan Carlos bertara gonbidatu zuten. Bilera hura,Joan Borboikoaren eskubide dinastikoak onartzeko ekitaldi bat izango zen. Juan Carlosek aurretik aita bizirik zegoen bitartean ez zuela koroa onartuko esan bazuen ere, emaztearen eskaerari kaso egin eta bilera horretara ez joatea erabaki zuen, gaixo zegoela esanez.

Espainiako printze

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1947ko Estatuko Buruzagitzaren Legeari jarraituz,Francok errege tituluaren ondorengo izendatu zuen Juan Carlos;1969kouztailaren 22an, Espainiako gorteek berretsi zuten eta printze gazteak hauen aurrean zin egin behar izan zien erreinuko funtsezko legeei etaMovimiento Nacional delakoaren printzipioei, hots, ideal frankistei. Hala ere, lege horietan oinarrituko zen gerora erregimenaren aldaketa bultzatzeko eta demokraziaren etorrera errazteko.

Francok Gorteei Juan Carlos printzea bere ondorengo estatuburu izendarazi zuenekoa:[4]

«Mugimendu Nazionalaren printzipioetan VII.ean finkatuta dago espainiar Estatuaren forma politikoa (...) Monarkia tradizional, katoliko, soziala eta ordezkaritza bidezkoa dela. 1947ko uztailaren 26ko Estatuaren Buruzagitzarako Ondorengotza Legeak (...), 1967ko urtarrilaren 10eko Estatuko Lege Organikoak zenbait puntutan aldatuta (...), seigarren artikuluan Estatuaren Buruzagitzan ondorengoa ezartzeko bide zuzena finkatzen du. Horretarako, EspainiakoCaudillo eta ArmadenGeneralísimoari eskubidea ematen dio bere ondorengoa, Errege edo Buru moduan, izan beharko lukeela uste duena Gorteei proposatzeko (...). Horregatik, Espainiako Gorteei nire ondorengotzat erregetzat Juan Carlos Borboi eta Borboikoa Printzea proposatzeko unea dela deritzot. Izan ere, hain zeregin zailerako prestakuntza egokia hartuta eta hiru Armadetako kidea izanda, argi erakutsi du herrizale garbia dela eta Mugimenduaren Printzipioekin eta Erreinuaren Oinarrizko Legeekin bat egiten duela, eta Ondorengotza Legearen 9. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak ere betetzen ditu. Horren arabera, eta Espainiako Gorteek onartutako Legeari jarraiki, zera berresten dut: 1. artikulua. Estatuko Buruzagitza hutsik geratzean, Koroa ezarriko da On Juan Carlos Borboi eta Borboikoa printzearen bitartez, 1947ko uztailaren 26ko Oinarrizko Legearen 11. artikuluan, 1967ko urtarrilaren 10eko Estatuko Lege Organikoak aldatuta, finkatutako ondorengotza ordenaren arabera»

Arau dinastikoei jarraituz,Espainiako erregetzaren ondorengotzaJoan Borboikoa eta Battenberg-entzat izango zatekeen,Alfontso XIII.aren hirugarren seme eta jaraunslearentzat. BainaJoan etaFrancoren arteko harremanak okerrera zihoazenez, oinordekotzaren lerroan salto egin eta Juan Carlos hautatu zuen Espainiako printze izateko. Titulu horrekin,Francok monarkia liberalarekin distantzia gorde nahi zuen. Juan Carlosek onartu egin zuen aurrez esandako salto hori eta horrek errege-erreginen etxe barruko gatazkak ekarri zituen.1977ra arte,Bartzelonako kondeak ez zien bere ondorengotzarako eskubideei ofizialki uko egin.

Ondoregotza Legea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
«Horregatik guztiagatik, uste dut iritsi dela eguna Espainiako Gorteei jakinarazteko nor proposatzen dudan nire ondorengo izateko. Don Juan Carlos Borboiko eta Borboiko printzea proposatzen dut, errege izenda dezaten eguna iristean. Izan ere, goi-misio horretarako prestakuntza egokia jaso du eta hiru armadetako kidea da, eta horrez gain, argi frogatu du abertzale garbia dela eta bat egiten duela Mugimanduaren printzipioekin eta Erresumako Funtsezko Legeekin.»

— Estatu Burutzarako Ondorengotza Legea, 1969ko uztailaren 22a.


Juan Carlosen onarpena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
«Espainiako errege-etxeko kidea naiz, linea zuzenean, eta nire familian,Probidentziaren borondatez, bat egin dute bi adarrek. Nire aurrekoen ondorengo duina izatea espero dut (...). Gure tradizio loriatsuaren benetako funtsari eutsi beharko zaio beti, baina iraganaren kultua ez dadila eragozpena izan abiadura izugarrian eraldatzen ari den gizarte honen bilakaeran, historiako aro liluragarri honetan. Tradizioa ezin da estatikoa izan; egunero hobetu behar da.»

— Juan Carlos printzearen onarpena, 1969ko uztailaren 23a.



Juan Carlos I.ak Estatuko buruzagitza onartu zuen1974kouztailaren 19aren etairailaren 2aren artean lehenik eta1975ekourriaren 20tik hilabete bereko30era gero,Francoren gaixotasunak zirela medio.1974kouztailaren 9anFranco ospitalean sartu zuten bere eskuineko hankanflebitisak jota. Ospitalera joan aurretik, gobernuko lehendakariari deitu zion (Carlos Arias Navarro) eta Espainiako gorteetako lehendakariari (Alejandro Rodriguez de Valcárcel), printzeari botereen transferentzia egiteko. Bi egun geroago, Juan Carlos, lehendakaria konbenzitzen saiatu zen ez baitzuenFrancok esandako hori egitea nahi, diktadoreak boterea betiko pasa ziezaiola baizik.Arias Navarroren ezezkoa jaso ondoren, Juan CarlosekFrancori eskatu zion transferentziaren dekretu hori ez sinatzeko.Uztailaren 19an, diktadorearen egoera oso larria zenez, lehendakariaFrancorengana joan zen transferentzia hori onartzeko xedearekin. Cristobal Martinez-Bordiú, diktadorearen koinatua,Arias Navarro logela hartan sartzea eteten saiatu zen, baina azkenik, lehendakariak sartzea lortu zuen eta baita diktadorea konbenzitu ere bitarteko boterea eman ziezaion. Horrek guztiak, Villaverdeko markesa haserrarazi zuen eta baitaFrancoren emaztea (Carmen Polo). Juan Carlosek, lehen aldiz, Estatuko buruzagitza hartu zuen.

Franco gero eta gaixoago zegoenez,1975ekourriaren 23an Valcárcel etaArias NavarroZarzuelara joan ziren Juan Carlosi berriro ere buruzagitza har zezan proposatzera. Baina Juan Carlosek ezezkoa esan zuen, baldin eta ordezkapena ez bazen behin betikoa.Urriaren 30ean,peritonitis larri batek hartu zuen diktadorea. Bere egoera estu horretaz jabetuta, diktadoreak printzeak bera ordezkatzea eskatu zuen eta horrek baiezkoa eman zuen,Francoren gaixotasuna terminala zela jakin ondoren.

Erregealdia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1975ekoazaroaren 20an,Francoren heriotzaren berri ematean, Juan Carlosek zin egin zuenMovimiento Nacional delakoaren printzipioei men egingo ziela, hots, frankismoa iraunaraziko zuela.1975ekoazaroaren 22an, GorteekEspainiako errege egin zutenJuan Carlos I.aren izenpean eta tronura eramana izan zen bost egun geroago.

Nahiz eta EspainiakoMovimiento Nacionalen legeei —hau da, erregimen frankistaren legeei— leial izango zitzaiela hitzeman zuen, bere jarrerarekin Erreforma Politikorako Legea sustatu zuen. Lege hori diputatuen Kongresuan onartu zen1976koazaroaren 18an, eta gero erreferendumean ere onartu zen %94ko babesarekin. Ondorioz,Espainiako trantsizioa hasi zen.

1977komaiatzaren 14an, errege izateko aukera urrun ikusten zuelarik,Bartzelonako kondeak (Juan Carlosen aita) bere eskubide dinastikoei uko egin zien. Horrela,1977koazaroaren 1ean,Felipe (Juan Carlos I.aren semea) koroaren oinordeko bihurtu zen etaAsturiasko printze titulua bere gain hartu zuen.On Joanek bere ukapena ekitaldi bero eta afektibo batean burutu zuen; Landelino Lavilla zegoen Erreinuko notario nagusi eta ekitaldiaren ostean, On Joanek honako hau aitortu zuen:

«Uko egiten dut, Espainiarako maitasun handiz eta nire semearekiko afektu handiz»

Juan Carlosen erreinaldian, Espainiako konstituzioa onartu zen eta bertan erregearen eginkizunak zehaztu ziren, koroaren edonolako esku-hartzea politikan ezabatuz etaEspainia monarkia parlamentario bihurtuz. Horrez gain, konstituzioaren 57. artikuluak Juan Carlos I.a dinastia historikoaren oinordeko legitimo aitortzen du. Konstituzioa erreferendumean berretsia izan zenabenduaren 6an eta erregeak onetsi egin zuenabenduaren 27an.

Koroak, iraunkortasunaren eta aberriaren sinbolo denak, ez du onartzen indarra erabiliz konstituzioak (espainiar herriak erreferendumean onartu zuena) zehaztu zuen prozesu demokratikoa geldiarazi nahi duenaren jarrerarik.

Espainiako erregeak aurre egin behar izan zion arazo handienetako bat1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea izan zen. Egun hartako 18:23an, gobernuko lehendakari izateko hautagai zenLeopoldo Calvo-Soteloren inbestidurarako bigarren botazioa egiten ari zela,Diputatuen Kongresua hartu zutenGuardia Zibileko indarrek,Antonio Tejero koronela buru zutela. Aldi berean, III. eskualde militarreko kapitaintza nagusian (Valentzia),Jaime Miláns del Bosch teniente jeneralak hiriko kaleak okupatu zituen tankeekin, eta beste hainbat saialdi egin ziren beste puntu batzuetan, hala nola,MadrilgoPrado del ReykoTelevisión Españolako estudioak hartzea. Kolpistek koroaren babesa espero zuten; hala ere, estatu kolpearen hasierako orduetan, Juan Carlos I.ak ez zuen ezer adierazi; tentsio handiko uneak izan ziren Espainiako Erresuma osoan. Otsailaren 24ko gauerdiko 01:14an, estatu kolpea hasi zenetik ia zazpi ordu igarota, Juan Carlos I.a telebistan agertu zen. Kolpisten aurka etaEspainiako Konstituzioaren alde egin zuen; horren ondoren, estatu kolpea bertan behera geratu zen. Kolpea geldiaraztea agindu izanak nabarmen hobetu zuen Juan Carlos I.aren irudia, hala bere erresumaren barruan nola mundu osoan.

2011koabenduaren 11n, hedabideetan argitaratu zen erregeren suhiIñaki Urdangarinek agian diru publikoak bidegabekeriaz erabili zituela, eta iruzurraz, faltsutasunaz eta diru zuritzeaz salatu zuten. Errege etxeak eginkizun instituzional guztietatik alboratu zuen Urdangarin, izandako jokabidea ereduzkoa izan ez zela eta.

José Castro epaileak Iñaki Urdangarinen auziarekin jarraitu zuen eta,2012ko otsailaren 25, 26 eta 27an, Urdangarinek2006an erregeak bere negozioak bertan behera uzteko eskatu ziola adierazi zuen. Hala ere,2012koapirilaren 16an, Urdangarinek bere sozio ohia zen Diego Torresi idatzitako hiru korreo egin ziren publiko eta korreo horiek erregea bere suhiaren aldeko negozioetan inplikatzen zuten.

2012koapirilaren 14an Juan Carlos I.ak,Botswanan elefanteak ehizatzera joatera gonbidatua izan zen batean, aldakako haustura bat pairatu zuen. Gertakari honek, kritika asko piztu zituen,Espainiako krisi ekonomikoaren garai okerrenean gertatu baitzen.PP etaPSOEk ez zuten ezbehar hori publikoki baloratu, baina Izquierda Plural, Unión Progeso y Democracia etaEsquerra Republicana de Catalunyak gobernuari gai honi buruz galdetuko ziotela azaldu zuten, diputatuen kongresuan.Patxi Lopez lehendakariak ere ez zela gaizki egongo erregeak barkamen publikoa eskatzea esan zuen.

Apirilaren 18an, operatua izan zen ospitaletik ateratzean, erregeak barkamen publikoa eskatu zuen gertatutakoagatik.[5] Hortik aurrera, bere erregetza erabat aldatuko da.

Erreinaldiko gobernuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Juan Carlos I.a etaSofiaNixonekin
Juan Carlos I.aPutinekin
Juan Carlos I.a etaZapatero
Erregea etaUrkulluZarzuelan

Carlos Arias Navarro (1974-1976): lehenengo erreforma demokratikoen liderra izan zen.Frankismoa mantentzeko etengabeko ahaleginek bere kargu-uztea ekarri zuten.1976kouztailaren 1ean, erregearekin tentsioz betetako bilera bat izan ondoren,Ariasek dimisioa aurkeztu zuen.

Adolfo Suárez (1976-1981),UCD: Hainbat bideetatik demokraziarako uste sendoetara iritsi ziren bere garaiko politikoen talde batek bultzatuta,1976 eta1979 bitartean, erregimen frankista desmuntatu zuen eta horretarakoMovimiento delakoaren legeekin bat zetozen barne erreformak egin zituen. Bere agintaldian egon ziren une garrantzitsuenak hauek izan ziren: erreforma politikoaren proiektua eta lehen hauteskunde orokor askeak (1977). Hauetatik, gorte batzuk azaleratu ziren, konstituzio espainiarra (1978) idatzi eta onartu zutenak eta oraindik indarrean dagoena.1981ean,Suárezek, ezkerreko alderdi politikoen etengabeko presioa eta bere alderdian bertan zeuden tentsioak zirela-eta, dimititu egin zuen.

Leopoldo Calvo-Sotelo (1981-1982),UCD: Bere agintaldian, hartu zuen erabaki garrantzitsuenaEspainiaIpar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzea izan zen (NATO). Erabaki honek arazo asko sorrarazi zizkion, batez ere,PSOErekin. Agintean egon zen denbora laburrean, azken saialdi kolpistak bertan behera utzi ziren. Gainera, hainbeste espero zen dibortzioaren legea onartu zen.

Felipe González (1982-1996),PSOE: bere lehendakaritza luzeko ekintzetatik nabarmentzen direnak honako hauek dira: lehen aurkako bortitza izan bazen ere,NATOn sartzea, eta1986ko erreferendumean berresteko bideak egitea,Europar Batasunean sartzea eta1992ko Bartzelonako Joko olinpikoak. Berak bultzatutako modernizazio ekonomikoa, soziala eta azpiegituretakoa, gehiengo absolutuan oinarrituta zegoena, bere azken urteetan lausotuta geratu zen hainbat arrazoi zirela medio: krisi ekonomiko bortitza, ustelkeriaz gainezka zegoen estatu bat etaGAL talde terroristan inplikatuta egon zitekeenaren hipotesia,ETAren aurka zihoana.

José María Aznar (1996-2004),PP: baiFelipe Gonzalezekin eta baiJosé María Aznarrekin, erregimen demokratikoa sendotzen ari zela, erregea jokabide politikotik urruntzen joan zen.2004ko hauteskundeak (Aznarrek ez aurkeztea erabaki zuena) baino hiru egun lehenago11-Mko Madrilgo atentatu terroristak gertatu ziren.

José Luis Rodríguez Zapatero (2004-2011), PSOE.

Mariano Rajoy (2011-gaur egun),PP.

Ondorengotza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Felipe Borboikoa

Seme-alaba ofizialak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1962komaiatzaren 14anAtenasen ezkondu zenSofia Greziako eta Danimarkakoarekin eta bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:

  • Elena infanta, Lugoko dukesa (1963). Jaime de Marichalarrekin ezkondu zen1995ean, eta2010ean dibortziatu ziren.
    • Felipe Juan Froilán de Todos los Santos de Marichalar y Borbón (1998)
    • Victoria Federica de Todos los Santos de Marichalar y Borbón (2000)
  • Cristina infanta, Palma de Mallorcako dukesa (1965).Iñaki Urdangarinekin ezkondu zen1997an, eta 2023an dibortziatu ziren.
    • Juan Valentín Urdangarin y de Borbón (1999)
    • Pablo Nicolás Urdangarin y de Borbón (2000)
    • Miguel Urdangarin y de Borbón (2002)
    • Irene Urdangarin y de Borbón (2005)
  • Felipe, Asturiasko printzea (1968).Letizia Ortizekin ezkondu zen2004an.
    • Leonor de Borbón Ortiz (2005)
    • Sofía de Borbón Ortiz (2007)

Ustezko seme-alabak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juan Carlos Borboikoa aita zutela adierazi duten zenbait pertsona agertu dira. Are, horietako bat, Albert Sola, Juan Carlosen seme zaharrena izango litzateke, Alberten adierazpenen arabera. Espainiako Zerbitzu Sekretuetako Villarejok DNA testak egin zizkion, eta baieztapen hori berresten bide du, % 99,9ko segurtasunaz, bainaEspainiako Auzitegi Gorenak uko egin zion aitatasun demanda onartzeari.[6] Albert Sola telebistan elkarrizketatua izateko bezperan hil zen, bat-batean, bihotzeko batek jota, 2022ko urrian.[7]

Zaletasunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Juan Carlos I.ak1972koMunicheko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen,Dragonklasean,Fortuna bere ontziarekin. Haren bi tripulatzaileak Félix Gancedo eta Gonzalo Fernández de Córdoba izan ziren. Aurrerago,Bribóntaldearen parte izan zen. Horrez gain, irrati-amateurra da, bai eta eskiaren eta ehizaren zalea ere.

Ehizari dagokionez,2004kourriaren 8an, hartzak ehizatzen hartu zuen parteErrumanian.2006an, Errusiako hedabide batzuek hartz drogatu bat ehizatu zuela leporatu zioten, eta agintari errusiarrek ikerketa bat ireki zuten. Gertaera faltsua zela adierazi zuen Errege Etxeak. 2012ko apirilean, Botswanan elefanteak ehizatzen aritu zen. Jarduera horiek natura eta ingurumena babestearekin bateragarri ez zirela eta, 2012ko ekainaren 21eanMunduko Natura Funtsaren Espainiako sekzioak erabaki zuen Juan Carlosi bere ohorezko lehendakari izatearen titulua kentzea. Sekzio hori sortu zenetik zuen Juan Carlosek titulua.[8]

Karlomagno sariaren irabazle izan zen1982an, Simón Bolivar sariarena1983an eta honoris causa doktoretzak eman dizkiote hainbat unibertsitatek, hala nola,Boloniakoak (1988),Oxfordekoak (1986),Cambridgekoak (1988),Harvardekoak (1983) etaSorbonakoak (1985).

Aberastasun pertsonala eta esamesak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2012ko irailean,The New York TimesekUn Rey escarmentado que busca la redención, para España y su Monarquía izeneko artikulua argitaratu zuen.[9] Testua erregeak egunkaria bisitatu eta handik bost egunera zabaldu zen. Bisita horiEspainiako egoera azaltzeko eta herrialdearen irudia hobetzeko egin zuen. Testu horretan, errege-erreginen familiaren aberastasuna 2.300 milioi dolar ingurukoa dela adierazi zen, hots, 1.800 milioi euro ingurukoa. New Yorkeko iturri batzuek esan zuten kalkulu hori ez zela izan ikerketa baten ondoriozkoa, baizik eta, aurretik publikatutako zifretan oinarrituta zegoela.

Zenbait maitelerekin erlazionatu izan dute, modu publikoeneanCorinna zu Sayn-Wittgenstein alemanarekin. Juan Carlos I.aren izeneanSaudi Arabian negozioak egin izan dituela argitaratu izan da. Halaber, Corinnaren ahotsa ageri den grabaketak agertu dira, zeinean onartzen zuen Juan Carlosentzat diruaSuitzan legez kanpo gordetzen lagundu zuela.

Haren aberastasunaren nondik-norakoak ordura arte argitaratu zituzten bakarrakEurobusiness (2000 eta2002) etaForbes (2003) aldizkariak izan ziren.Eurobusiness lehenengoa izan zen 1.790 milioi eurori buruz hitz egiten,2002an argitaratu zuen zerrendan,Europako 400 pertsona aberatsenak azaltzen baitziren. Aurreko eranskinean,2000koan, Juan Carlos I.ari 1.681 milioi estimatzen zitzaizkion, baina horren inguruko erreakzioak ez ziren iritsi2002ko zenbakia argitaratu zen arte. Bertan esaten zenaren arabera, Juan Carlos I.aren familiak ondasun asko jarauntsi zituenEspainian etaEuropako beste leku batzuetan, hala nola,Mallorcako irla bat... Arte lan ugari ere eskuratu zuen baina erregetza espainiarraren aberastasunaren iturri garrantzitsuena 40ko hamarkadaren amaieran, monarkia berrezartzekoFranco jeneralaren eskutik antolatutako erakunde batetik dator. Erregeak 545 milioietan baloratutako aberastasun pertsonala dauka eta horrez gain, familiaren ondasunak kontrolatzen ditu, 1.136 milioi eurotan baloratuta daudenak.

Gobernuak eta erregearen etxeak informazio hori faltsua zela esanez erreakzionatu zuten.Erresuma Batuko espainiar enbaxadoreak aldizkariko zuzendariari eskutitz bat bidali zion,Eurobusiness-ek esandakoarekin ez zegoela batere ados azaltzeko.

Osasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hainbat operazio kirurgikori egin behar izan die aurre.1981ekoekainaren 21eko gauetik hurrengo egunera larriki operatua izan zen,Zartzuelako igerilekuan bainatzera zihoanean kristalezko ate batekin izandako kolpearen eraginez nerbio erradialean ebakia izan zuelako.

1983kourtarrilaren 3an, pelbiseko fisura izan zuen,Gstaaden (Suitza) eskiatzen ari zela; hori zela eta, hiru hilabetez egon behar izan zuen bajan.

1985ekouztailaren 19an, fibrosia kentzeko berriro ere ebakuntza egin behar izan zioten, aurrez esandako eski istripu horrengatik.

1991ko abenduan, beste istripu bat izan zuen eskiatzen ari zelaBaqueira Bereten. Azken horrengatik, belaunetik operatu zuten eta beste lau hilabetez bajan egon zen.

2010ekomaiatzaren 8an, tumore bat kendu behar izan zioten BartzelonakoHospital Clínic-ekin lotura duen entitatean.

2012koapirilaren 14an aldakatik operatua izan zen,Madrilgo Quirón San José ospitalean,Botswanan ehizatzen ari zela erori izanagatik. Orduan jain zenCorinna zu Sayn-Wittgenstein maitalearekin zegoela han. Aurrerago, erregeari protesi bat ezarri zioten ezkerreko aldakako artikulazioan.

2013komartxoaren 3an, ebakuntza egin behar izan zioten,Madrilgo Milagrosako klinikan, lunbarretako arazo batzuengatik.

2013koirailaren 24an, ezkerreko aldakatik operatu zutenPozuelo de Alarcóngo (Madril) ospitale unibertsitarioan.

Tituluak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Espainiako Konstituzioak, bere II. tituluko, 56. artikuluko, 2. parrafoan errege-titulua Juan Carlos I.ari ematen dio. Bestelako tituluak erabiltzea ere baimentzen du:[10]

Genealogia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
⛭
Zuhaitz genealogikoa
Felipe Juan Froilan Marichalar eta Borboikoa
Elena Borboikoa
Victoria de Marichalar y Borbón
Alfontso XIII.a BorboikoaJuan Valentín de Todos los Santos Urdangarin y de Borbón
Juan de Borbón y Battenberg
Viktoria Eugenia BattenbergekoaPablo Urdangarín y de Borbón
Juan Carlos I.aCristina Borboikoa
Prince Carlos of the Two SiciliesMiguel Urdangarín y de Borbón
Maria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa
Princess Louise of OrléansIrene de Todos los Santos Urdangarin y de Borbón
Leonor Borboikoa
Felipe VI.a Espainiakoa
Sofia Borboikoa

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua..
  2. (Gaztelaniaz)http://www.casareal.es/ES/FamiliaReal/rey/Paginas/rey_biografia.aspx
  3. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/biografias/juan-carlos-i/
  4. (Gaztelaniaz) BOE, 1969ko uztailak 23
  5. (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20140621030155/http://politica.elpais.com/politica/2012/04/18/actualidad/1334736994_093121.html
  6. (Gaztelaniaz)«Albert Solà, primogénito de Juan Carlos, hunde a su hermano Felipe VI en TV3» En Blau 2021-09-30 (kontsulta data: 2022-10-14).
  7. (Gaztelaniaz)«Muere súbitamente Albert Solà, el hombre que aseguraba ser hijo de Juan Carlos I» www.lasexta.com 2022-10-09 (kontsulta data: 2022-10-14).
  8. (Gaztelaniaz)«WWF deja al Rey sin la presidencia de honor»,El País, 2012-07-21.
  9. (Gaztelaniaz)http://www.20minutos.es/noticia/1602409/0/the-new-york-times/articulo/rey-juan-carlos/
  10. Royal Styles Spain. En heraldica.org
  11. Espainiako monarkiak horrenbeste titulu dituenez, garrantzitsuenak idatzi ohi dira, baina badaude gaur egun erabiltzen ez diren hainbat titulu monarkia espainiarrak dituenak:
    Hungariako,Dalmaziako etaKroaziakoerregea
    Linburgoko,Lotaringiako,Luxenburgoko,Gelderlandeko,Estiriako,Karniolako,Carintiako etaWürtembergekodukea
    Alsaziakolandgrave-a
    'Suabiakoprintzea
    Franche-Comtékokonde palatinua
    Artoisko,Hainauteko,Namurko,Goriziako,Rhin Garaiago etaKiburgokokondea
    Oristano etaGoceanokomarkesa
    Germaniako Erromatar Inperio Santuko etaBurgaukomargrave-a
    Salinsko,Malinasko,Esloveniar Markako,Pordenoneko etaTripolikojauna.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak:Juan Carlos I.a Espainiakoa
Autoritate kontrola


1950–1975
1976–2000
2001–egun
1 Aparteko saria.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Juan_Carlos_I.a_Espainiakoa&oldid=10464731"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp