1420an,Karlos III.a Nafarroakoaren alabaZuriarekin ezkondu zen; aurretik,1402-1409 bitartean, Zuria ezkondurik egona zenMartin I.a Siziliakoarekin. 1425ean,Karlos III.a hil ondoren, Zuria Nafarroako erregina bilakatu zen, eta Joan errege ezkontide.Karlos Vianako Printzea izan zen ezkontza horretako lehen semea. Gaztelako jatorria zuelarik, Joanek zuzenean parte hartu zuen erresuma hartako barne gatazketan, Joan II.aren eta Alvaro de Lunaren aurka, eta gatazka horietan nahasi zuen Nafarroako Erresuma. Nafarroako aferetatik urrun aritu zen, emazteak gobernatu baitzuen. Aragoiko gorabeherek gehiago kezkatzen zuten eta, esaterako,1435ean arrakastagabekoNapoliko konkistan lagundu zionAlfontso V.ari.
1441. urtean hil zen Zuria Nafarroakoa. TestamentuanKarlos semea izendatu zuen oinordeko, baina aitaren oniritzirik gabe ez gobernatzeko galdegin zion[2]. Joanek, ordea, ez zion baiezkorik eman, errege titulua beretzat gorde nahirik; Karloslotinant besterik ez zuen izendatu. Gainera,1444an berriz ezkondu zenJoana Enrikezekin, Zuriaren testamentua urratuz. Gaztelako arazoetan segitu zuen, halere,1445ekoOlmedoko guduan garaitua izan zen arte; era horretan, amaitu zen Aragoiren eragina Gaztelako aferetan[2].
Nafarroara begiak itzulirik, 1444-1445 aldeanJoana Enrikez Gaztelako almirantearen alabarekin ezkondu zen, Nafarroako erregetzarako izan zitzakeen aukerak indartzeko asmoz. Aitaren eta semearen arteko harremanak guztiz gaizkitu ziren1449. urtean, etaGipuzkoara jo zuen Karlos printzeak. Aspaldidanik liskarrean zebiltzan Nafarroako leinu nagusiak zein bere hautagaiaren aldera banatu ziren:agaramontarrak Joanen alde, etabeaumondarrak Karlosen alde.Gerra zibila zabaldu zen Nafarroa osora eta, ondoren, Euskal Herriko beste bazter askotara. Gaztelako armadak zuzenean parte hartu zuen gatazka honetan, Vianako Printzearen alde, eta orduan hasi zen Nafarroako Erresumaren hondamendia.1451. urtean, Joan II.aren armadak semea eta beronen jendea menderatu zituenOibarren, eta preso hartu zuen printzea; negoziazio zailen ostean, 1453an askatu zuen. Karlos Napolira erbesteratu zenAlfontso V.a osabaren babespera. Bitan banatua zen bitartean Nafarroako administrazioa, eta alderdiek nork bere aldetik deitzen zuten Gorteetara.
1454an, Alfontso V.ak Joan izendatu zuenAragoiko Koroako oinordeko. Alfontso lau urte geroago hil zen. Horrenbestez, Joanes II.ak Aragoiko Koroa jaso zuen, nahiz eta Karlos semeari Kataluniako gobernua uztera behartu zuten.1460ko abenduan, Karlos atxilo hartu zuen; segituan, hiri-oligarkiak mobilizaturik (Biga alderdia), katalanak erregearen aurka altxatu ziren[3]. Hurrengo urtean sinatutako Vilafranca del Penedèsko kapitulazioaren bitartez, Katalunian sartzea debekatu zitzaion, eta boterea murriztu ere egin zioten. Karlos semea1461ekoirailaren 23an hil zen, biriketako gaixotasunaren ondorioz. Hala ere, pozoitu izana egotzi zioten batzuek Joana Enrikez amaordeari. Horrek eta Vilafranca del Penedèsko kapitulazioaren urraketakKataluniako Gerra Zibila eragin zuen. Aldi berean, herrialdeko nekazariak matxinatu ziren. Joan II.akAragoi,Valentzia etaSiziliaren leialtasuna erdietsi zuen.
1462an,Luis XI.a Frantziakoaren laguntza erdietsi zuen Kataluniako matxinada zapaltzako. Laguntzaren truke 200.000 urrezko eskutu ordaindu behar zitzaizkion. Ordaindu ez zitzaionez gero, FrantziakCerdanya etaRosselló lurraldeak eskuratu zituen[4].Roger Pallarés buru zuenKataluniako Generalitatearen armadak lau hilabetez eduki zituen setiaturik Joana Enrikez etaFernando semeaGironako gotorlekuan. Frantziako erregearen laguntzarekin, Joan II.ak setioa apurtu ahal izan zuen.
Joanek borrokan jarraitu zuen, urteak urte eta gaixotasunak gaixotasun. Fernando semeak lagunduta,1472anBartzelonan sartu ahal izan zen, matxinoei men egitera behartuz. Estatu-arrazoi zela eta, garaituak gupidaz tratatu zituen eta, 1472ko urrian, gerra amaitu zen. Azken ekintza Rosselló eta Cerdanya berreskuratzen saiatzea izan zen, arrakastarik gabe.1479kourtarrilaren 19an hil zen, 82 urte zituela.Leonor alabak jaso zuen Nafarroako koroa, etaFernandok Aragoikoa.