Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jim Crow legeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afro-amerikarrentzako sarreraBelzoniko (Mississippi) zinema-areto batean 1939an

Jim Crow legeakAmeriketako Estatu Batuetako hainbat estatutan1890eko hamarkadatik1965 arte indarrean egon ziren arraza-segregazioaren legeen izen ez-ofiziala da[1].

Jim Crow legeen adibide batzuk jatetxe, taberna, komun eta garraiobideen bereizketak izan ziren[2]; zuri eta beltzentzako ur edateko iturriak ere bazeuden.Ameriketako Estatu Batuetako Armada ere bereizita zegoen.

Estatuak bultzatutako eskola-segregazioa Konstituzioaren aurkakotzat jo zuenGorte Gorenak 1954an. Jim Crow beste lege guztiak 1964ko Eskubide Zibilen Legeak eta 1965eko Boto Eskubideen Legeak indargabetu zituzten[3].

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Jim Crow, Thomas Ricek asmatutako pertsonaia

Jim Crow Law esaldia 1904an hiztegian agertu zen lehen aldiz[4], aurretik erabiltzen zenaren frogak dauden arren[5][6].

Jim Crow esaldiaren jatorria «Jump Jim Crow» musika ikuskizunari egotzi izan zaio,Thomas Dartmouth Rice aktore zuriak antzezten zuena, aurpegia beltzez margotuzafro-amerikar bati erreferentzia egiteko. 1832an estreinatu zen etaAndrew Jackson orduko presidentearen politika populista satirizatzeko erabili zen. Riceren pertsonaiaren ospearen ondorioz, 1838rakoJim Crow «afro-amerikarra» esan nahi zuen esamolde peioratibo bihurtu zen[7], eta pixkanaka arraza-segregazioaren legeak «Jim Crow legeak» bezala ezagutzen hasi ziren[5].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Irazustabarrena Uranga, Nagore. «Beltzek ez dakite igerian» Argia 2017/01/15.
  2. «Stax diskoetxea, zuria beltzez» Gaztezulo 2008/09/05.
  3. (Ingelesez) Civil Rights Act of 1964 - CRA - Title VII - Equal Employment Opportunities - 42 US Code Chapter 21. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010/10/21).
  4. (Ingelesez)Epstein, Richard A. (1989). «Race and the Police Power: 1890 to 1937» Washington and Lee Law Review 46(4): 741..
  5. ab (Ingelesez)Woodward, C. Vann; McFeely, William S. (2001). The Strange Career of Jim Crow., 7 or..
  6. (Ingelesez)«Republican Hopes Shattered; He Will Be "Professor" Harrison. Congressman Goodnight Very Sick. Louisiana's "Jim Crow" Law Valid. Mr. Pickering's Coudition Improved» The New York Times 1892/12/21.
  7. «Amorru-bola itzela» Berria 2023/03/21.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jim_Crow_legeak&oldid=9834530"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp