Jilin probintziak, mota desberdineko lehengai eta mineralak dauzka (guztira 136 mota desberdin). Horietako gehienak ustiatzen hasi zirenXX. mendearen bigarren erditik aurrera, eta gaur egunTxinako gune industrial nagusienetako bat da, ehundaka meategirekin. Horrez gain, JilinenTxinako medikuntza tradizionalerako 27.000 landare eta 9.000 belar lortzen dira.
Probintziako punturik garaiena hego-ekialdean dago 2.691 metrokoBaiyun mendian,Changbai mendietan. Mendilerro honek Jilin probintzia hego-ekialde osoa zeharkatzen du. Probintziako bestelako mendizerrak,Jilinhada,Zhang Guangcai eta Longgang mendiak dira.
Jilin probintziak, montzoiak baldintzaturiko klima kontinentala dauka, negu oso hotz eta uda labur eta beroekin.Urtarrileko batez besteko tenperaturak -20 eta -14 °C bitartekoak dira, nahiz eta noizbehinka termometroa -40 °C jaitsi daitekeen. Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 1.000mm artean egon ohi dira dira.