Jiangsu probintziaren mugakideak honakoak dira:Shandong probintzia iparraldean,Anhui probintzia mendebaldean,Zhejiang probintzia etaShanghaiko udaltasuna hegoaldean, etaItsaso Horiarekin ekialdean.
Jiangsuk mila kilometro baino gehiagoko kostaldea daukaItsaso Horia etaYangtze ibaiaren ertzean. Haran eta lautadak probintziaren azaleraren %68 dira, eta probintziaren batez besteko altuera 50 metro ingurukoa da.Suzhou hirian hainbeste ubide eraiki dira ibaien ibilbidean zehar, "Hegoaldeko Venezia" deitzen dutela askok.Yangtze ibaiak hegoaldetik zeharkatzen du Jiangsu probintzia eta mendirik altuena 625 metrokoYuntai mendia da,Lianyungang hiritik gertu.
Jiangsu probintziakmontzoiak baldintzaturiko klima azpitropikala dauka.Urtarrileko batez besteko tenperatura -2 eta 4 gradu artekoa da, etauztailekoa 26 eta 30 gradu artekoa.Maiatzetik aurrera prezipitazio handiak izaten dira (batez ereuda garaian), etatifoiek maiz jotzen dute Jiangsuko kostaldean. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1200mm bitartekoak dira.