Jevgeni Aleksandrovitx Mravinski (errusieraz:Евге́ний Алекса́ндрович Мрави́нский;San Petersburgo,Errusiar Inperioa,1903koekainaren 4agreg./maiatzaren 22ajul. -Leningrado,Sobietar Batasuna,1988kourtarrilaren 19a)Errusiar orkestra-zuzendaria izan zen.Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen berrogeita hamar urtez.
Biologiako ikasketak egin zituen, baina musikaren bidea hartu zuen berehala. Enperadorearenballetean aritu zen pianista gisa, eta pantomima ere egin zuen (1921-1930).1924. urtetik aurrera, Leningradeko Kontserbatorioan konposizioa landu zuenVladimir Stxerbatxovekin, eta orkestra-zuzendaritzaAlexandre Gaoukekin.Orkestra-zuzendari gisa 1929an egin zuen debuta. Handik bi urtera, bigarren orkestra-zuzendaria izan zen Leningradeko Operako Antzoki Akademikoan eta Leningradeko Balletean; azken horretan, 1932an izan zen zuzendari nagusi.
1937anXostakovitxen5. sinfoniaren lehenengo entzunaldia zuzendu zuen. Hurrengo urtean, Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, eta bera zuzendari zela munduko talde ospetsuenetako bat bihurtu zen. Batez ereXX. mendeko klasiko handiak zuzendu bazituen ere,Txaikovski izan zen haren begikoena. Hainbat sari irabazi zituen:Stalin saria 1946an,Sobietar Batasuneko artista saria 1954an,Lenin saria 1961ean. Oso teknika zehatza zuen, eta ospetsua zen testuei zien begiruneagatik.