Jesusen AntzaldatzeaMateoren,Markoren etaLukasen ebanjelioetan (ebanjelio sinoptikoetan, alegia) azaltzen den gertaera miragarria da.
GalileakoTabor mendian,Jesus bere hiruapostolurekin zela (Petri,Jakue etaJoan), bat-batean argiz inguratu zen etaMoises etaElias albo banatan agertu zitzaizkion, berarekin hizketan. Apostoluek, gainera, Zerutiko ahots bat entzun zuten (Jainkoaren ahotsa, ebanjelioen arabera) esanez: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!» (Mt 17:5).
Gertaera honek garai hartakojudaismoarentzat pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren Moises eta Eliasen gainetik jarri zuen Jesus apostoluen aurrean. Hala ere, Jesusek inori ezer ez esateko agindu zien, harik eta hil ondorengo hirugarren egunean berpiztu arte.