Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jerax

Koordenatuak:32°16′20″N35°53′29″E / 32.272280555556°N 35.891397222222°E /32.272280555556; 35.891397222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerax
hiria
Administrazioa
Herrialdea Jordania
ProbintziaJerax Gobernazioa
Izen ofizialaجرش
Geografia
Koordenatuak32°16′20″N35°53′29″E / 32.272280555556°N 35.891397222222°E /32.272280555556; 35.891397222222
Map
Azalera410 km²
Altuera600
Demografia
Biztanleria50.745(2015)
Dentsitatea124 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 2000
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakOrăștie(en)Itzuli
jerash.gov.jo

Jerax[1] (arabieraz جرش)Jordania ipar-mendebaldeko hiria da,izen bereko gobernazioko hiriburua dena.

Garaigreko-erromatarreanGerasa (antzinako grezieraz, Γέρασα) zuen izena etaDekapoliseko antzinako hiria izan zen. Bere hondakinakEkialde Hurbileko erromatar garaiko garrantzitsuenetakoak eta hobekien kontserbatuetakoak dira[2]. 2004tikUNESCOrenGizateriaren Ondareen behin behineko zerrendan dago[3].

Arabiar herrixka moderno bat antzinakoGerasaren ekialdean ezarri zen 1878an[4]. Jerax hiri modernoa, beraz,Gerasa hiri zaharraren ondoan dago[1].

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Neolito aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2015eko abuztuan,Jordaniako Unibertsitateko indusketa arkeologikoko talde batekNeolito garaiko (K.a. 7500 – 5500) bi giza burezur aurkitu zituen Jeraxeko toki arkeologikoan[5]. Aurkikuntza hauek garai hartan Jordaniako bizigarritasunaren froga sendoak ematen dituzte, batez ereAmmanekoEin Ghazal asentamendu neolitoan 1980ko hamarkadan antzeko aurkikuntza bat gertatu zela kontuan hartuz. Aurkikuntzaren garrantzia burezurren bitxitasunean datza, arkeologoen ustez, mundu osoan, gehienez ere, hamabi lekuk antzeko giza hondakinak baitituzte.

Brontze aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berriki eginiko indusketek JeraxBrontze Aroan etaBurdin Aroan jada populatua zegoela erakusten dute (K. a. 3200-K. a. 1200).

Jeraxen kolonizaziorik antzinakoenaBurdin Aroaren lehen zatian datatua dago, leku honetanammondarren herrixka bat izan zenean[6].

Aro helenistikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

K. a. IV. mendearen amaieran,Ekialde HurbilaAlexandro Handia errege mazedoniarraren inperioan sartu zen eta, hau hil ondorenK. a. 323an, bere jeneralen artean banatu zen inperioa. Sasoi honetatik hasita, teoria ezberdinak daude hiriaren fundazioaren gainean.

Greziar elezahar batek Alexandro Handiari berari ematen dio lekuaren fundazioaren gidaritza.Gerasa toponimoa bere lehen biztanleak Alexandroren kanpainetako beteranoak,gerasmenos, izan zirelako omen da, persiarren aurka borrokatu ondoren lur-sail bat jaso zutenak sari gisa K.a. 331an. Beste iturri batzuren arabera, berriz, mazedoniar nobleen ondorengoak zirenPtolomeotar dinastiak etaSeleukotar Inperioak lurraldeagatik norgehiagoka aritu zirengarai helenistikoan; K. a. III. mendean,EgiptokoPtolomeotarrek kontrolatu zuten lurraldea. Ondoren, Siriakoseleuzidar dinastiakoAntioko IV.ak berriz fundatu zuen hiria, etaChrysorrohas ibaiaren ertzeko Antiokia deitu, Chrysorrhoas izena zeraman Jakob ibaiaren afluentearen ertzean egoteagatik[6].

Berrehun urtetan zehar, greziar kultura, eskualdean zehar hedatu zen,semitar tradizioekin etaaramear hizkuntzarekin nahastuz, eta garai distiratsu baten hasiera bultzatuz:helenismoa. Honela, antzinako erresumaammondar etamoabitek izaera komertzialeko eta kultura helenistikoko hiri-estatu oparo sorta bati lekua utzi zioten, inguru hartako zorigaiztoko geografiara eta karabana-fluxu gero eta handiagora hobeto egokitzen zen formula bat. Hiri horietako batGerasa izan zen[7].

K. a. 82 inguruan,Alexandro Janeo gobernadoremakabeoak Gerasa hartu zuen eta bere estatu juduari gehitu zion. Hala ere,Ponpeio erromatar jeneralakPalestinako arazoetan esku hartu zuen, Gerasa eta inguruko lurraldeakSiriakoerromatar probintziari erantsi zitzaizkion, eta, beranduago,Dekapolisko hirien ligari.

Erromatar aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dekapolis

Ponpeiok eskualde osoa politikoki berrantolatu zuen, K. a. 63an.Erregeen Bidearen iparraldeko muturreko hiriakSiria probintziaren menpekoDekapolis izena jaso zuen. Hiri hauekprefektu baten administraziopean zeuden.

Oktavio Augustok heredatu duen Siriako probintzia, gutxi gorabehera, Ponpeioren probintzia zen. Herrialdearen iparraldea eta erdialdea hartzen zituen, hau da,seleukotar fundazioko hiriak eta feniziarrak aldi berean hartzen zituen zatirik urbanizatuena. Baina,Dekapoliseko hiriak ere hartzen zituen, gehienak ipar-mendebaldean zeuden hamar hirik osatutako talde bat (Gerasa,Gadara, Pela, Hipos, Dion, Filadelfia, Kanata), baita Eszitopolis ere, Jordanetik mendebaldera zegoen bakarra, Damasko, argi eta garbi iparralderago zegoena, eta Rafanea,Jabal al-Ansariyah edoAlaui mendietatik hegoaldera zegoena eta Plinioren zerrendan[8] oraindik ere enigma bat dena[9]. Bitxia bada ere,Plinio Zaharrak bereHistoria Naturalean ohartarazten zuen ez zegoela adostasunik ez kopuruari buruz, ez liga osatzen zuten hiriei buruz.Damaskon hasi eta Filadelfian amaitzen zela erabaki zuen,Ptolomeo Filadelfo egiptoar erregearen omenez honela deitua,Eszitopolis (Jordandik mendebaldera),Gadara,Hipo,Dion,Pela,Kanata,Rabana eta, jakina, Gerasa bezalako hiriak gehituz[8].

Flavio Josefo historialariak dio hirian, nagusiki, siriarrak bizi zirela, eta baitajudu komunitate txiki bat ere[10].

Hurrengo mendeetannabateoekiko merkataritza loratu zen eta hiriak oparotasun aldia izan zuen.Nekazaritzak etaAjlun eskualdekoburni meatzaritzak lagundu zuten eremuaren aberastasunera. K.o. I. mendean, hiriaren trazadurak aldaketa garrantzitsu bat izan zuen, nabarmenena kolomadun kale nagusia bi kale perpendikularrekin elkartzen zena.

Trajano enperadoreakNabatear erresuma abertsa anexionatu zuenean,106 inguruan, GerasaArabia Petraeaerromatar probintzian sartu zen, Filadelfia (gaur egungoAmman),Petra etaBostra hiriak barne hartzen zituena. Garai honetan oraindik gehiago aberastu zen Gerasa.Trajanokgaltzadak eraiki zituen probintzia osoan, besteak besteVia Traiana Nova (Trajanoren Bidea) 112-114 bitartean eraikia,SiriatikAqaba hiriraino hedatu zena;Petra,Palmira etaEkialde Urruneko lurraldeekin merkataritza gehiagotu zuen[11]. GranitoaAswan urrunetik (Egipto) ekarri eta hiria berreraiki zen[12]; tenplu harrigarri, antzoki eta egitura publikoekin apaindua izan zen, azken modu arkitektonikoen arabera.

Hiriak beste gorakada bat izan zuenHadriano enperadoreak Gerasa bisitatu zuenean 129-130an eta latinez idatzitako idazkun batek bertan negua igaro zuten guardia inperialeko kideek egindako eskaintza erlijiosoa erregistratzen du. Gerasakogaraipen arkua (edo Hadrianoren Arkua) bere bisita ospatzeko eraiki zen hiriaren hegoaldean.

II. mendearen hasieran, kolonia mailara igo zen,Colonia Aurelia Antoniniana[13] izenarekin, Gerasaren oparotasunaren erakusgarrikarabanen merkataritzari esker; bere distirarik handienaAntonino Pioren garaian lortu zuen.

II. mendearen erdian,oroimen historikoaren erakustaldi bat izan zen, ohoreen aldeko borrokan hirien arteko lehia gupidagabearen ondorioz. Greziako Dekapoliseko hiriek, zeinen helenismoa antzinagokoa baitzen Arabiako hiri berriekin (Bostra, Petra...) alderatuz, beren tituluen edo izenen bidez eskualdeko hiririk loriatsuenak zirela gogorarazten zuten.Hadrianoren agintalditik aurrera, baina batez ereAntonino Pio etaMarko Aurelioren agindupean, Dekapoliseko zenbait hirik, horien artean Gerasak, euren txanponetan aurretik erabiltzen ez zutenseleukotar dinastiaren izendapen bat (Gerasa-Krisorroasen Antiokia, 115etik aurrerakoak guztiak[14]) gogorarazten aritu ziren, edo antzinako fundazio edo birfundazio bat gogorarazten zuen epiteto bat, edo, baita ere, argi eta garbi adierazi zutenAlexandro Handiaren fundazio bat zirela, Gerasaren kasuan bezala[15].

Kultura arloan, hiri helenistikoetan hain bereizgarriak diren lehiaketen garapena ematen da, 105-114 urteen inguruan ezarritako literatura eta musika lehiaketa edo jokoak ezagutzen baitira, eta, baita ere, joko atletikoak, garaileen zerrendak gordetzen direlako[16].

III. mendean Gerasaren gainbehera nabaritzen hasi zen, pixkanaka-pixkanaka,karabana-merkataritzaren garrantzia galduz joan zelako eta,limes inperialaren aurkako eraso gero eta larriagoengatik, K. o. 273anPalmiran gertatu zen bezala, barne ibilbideen segurtasun eza hasi zelako. Itsas-merkataritzaren garapenak ere eragina izan zuen.

Susperraldi une bakarraDioklezianoren agintaldian izan zen, 300 urtearen inguruan, eraikuntzak indarra hartu zuenean.

GerasaNikomako Gerasakoa (antzinako grezieraz: Νικόμαχος) matematikariaren jaioterria izan zen (K. o. 60 – 120).

Bizantziar aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Banaketa inperialaren ondoren, Gerasa,Ekialdeko Erromatar Inperioaren zati izan zen. V. mendearen hasieran, erlijio kristatua zen garrantzitsuena eta, denbora laburrean, eliza ugari eraiki ziren.Justinianoren agindupean (527-565) zoladuran mosaiko aberatsak zituzten eliza ugari eraiki ziren, gehienak aurreko tenplu eta santutegietako harriak berrerabiliz. Gerasan 530ean eraiki zen bizantziar eliza baten oinarrien azpian mosaiko bat aurkitu zen, antzinako greziar eta hebrear-aramear inskripzioekin. Hebrear-aramear idazkien presentziak, garai batean, sinagoga bat zela pentsatzera eraman ditu ikerleak, eliza bihurtu aurretik. Hala ere, 611an elizen eraikuntza geratu zen.

614 urtean persiarsasandarrek Gerasa inbaditu zuten. Urte batzuk geroago, Bizantziar armadaYarmuk ibaiko guduan (636) garaitu zuten indar musulman inbaditzaileek, eta lurralde hauekOmeiatar kalifa-herriaren zati bihurtu ziren.

Garai musulman goiztiarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HiriaOmeiatar kalifa-herriaren garaian loratu zen. Denda asko zeuden eta txanponak "Jerash" izenarekin arabieraz. Zeramika fabrikatzeko zentroa ere bazen; zeramikazko lanparek inskripzio arabiarrak zituzten, buztinlariaren izena eta Gerasa industri lekua adierazten zutenak. Meskita handiak eta zenbait elizak, gurtza leku gisa erabiltzen jarraitu zutenak, adierazi zuten Omeiatarren garaian Gerasak komunitate musulman handi bat zuela kristauekin batera[17]. 749an, lurrikara batek Gerasa eta bere inguruak suntsitu zituen. Hiria bertan behera geratu zen,gurutzatuen goarnizio baten XII. mendeko okupazio-aldi labur bat izan ezik.

Gurutzaden garaiko gotorlekua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen hasierangurutzatuek gotorleku bat eraiki zutenean, Damaskokoatabeg zenZahir ad-Din Toghtekek gidatuta, biztanlerik gabea bezala deskribatu zuten.Baldwin II.a Jerusalemgo erregeak 1121-1122an gotorlekua harrapatu eta erre zuen. Gotorlekuaren kokapena Artemisaren tenpluaren hondakinekin identifikatu den arren, ez dago frogarik XII. mendean tenpluan gotorleku bat sortu zela esateko. Gotorleku honen kokapena hiriko harresien punturik altuenean egongo zen, muinoen ipar-mendebaldean.

Garai musulmaneko asentamendu txikiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Basamortuko hareek, ahanztura eta antzinako hiriaren babesa ekarri zuten.

Asentamendu txikiek iraun zuten GerasanMamelukoen Sultanerrian etaOtomandar garaietan. Hau, bereziki, Iparmendebaldeko auzoan eta Zeusen tenpluaren inguruan gertatu zen, non, gaur egun, Erdi islamiar/Mameluko garaiko zenbait etxe-egitura induskatu diren.

1596an, Otomandar garaian, Gerasa Jaras bezala ezagutua izan zendefter izeneko erregistroan, Bani Ilwangonahiyan, Ajlounekoliwa eremuan. 12 familiamusulman zituen. Hainbat nekazaritza-produkturen %25 zerga-tasa finkoa ordaintzen zuten, besteak beste, garia, garagarra, olibondoak/fruta-arbolak, ahuntzak eta erlauntzak, baita noizean behingo errentak eta oliba olio/mahats-almibarra egiteko prentsa bat ere; guztira 6.000akçe.

1878anErdialdeko Asiatik zetozenzirkasiarrak kokatu ziren lurraldean[18].

Berraurkikuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1806an,Ulrich Jasper Seetzen bidaiari alemaniarra[19] ingurura iritsi eta hondakinen zati txiki bat ezagutu zuen eta berraurkikuntza egin. 1838an Gerasa hondakin gisa ezaguna zen.

Leku arkeologikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Gerasako leku arkeologikoaren planoa (iparraldea eskuinean dago)

Gerasaren indusketa sistematikoa eta hondakinen azterketa 1920an hasi zen eta enpresa kooperatibo bat izan zen. 1925ean hasi zenJohn Garstang, garai hartanPalestinako Gobernuko Antzinatasun Departamentuko zuzendaria eta Arkeologia Eskola Britainiarreko zuzendariaJerusalemen, Antzinate DepartamentukoGeorge Horsfieldekin elkartuta, Arkeologia Eskola BritainiarrekoJ. W. Crowfoot,Yale UnibertsitatekoC. S. Fisher eta Ekialdeko Ikerketa EskolakoChester C. McCown. Lanak Yaleko Unibertsitatearen eta Jerusalemgo Arkeologia Eskola Britainiarraren babespean jarraitu zuen 1928tik 1930era. Yaleko Unibertsitateak eta Ekialdeko Ikerketarako Amerikako Eskolek zuzendu zuten lana 1930-31 eta 1933-34 denboraldietan. Amerikar Eskolako zuzendari eta laguntzaileek gainbegiratu zituzten indusketak liburuki batean laburbildu ziren,C. H. Kraelingik argitaratua 1938an,Gerasa, City of Decapolis[11].

Greko-erromatar garaia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

GerasaItaliatik kanpo dagoen erromatar arkitekturako gunerik handi eta hoberen kontserbatuenetariko bat da[20], eta, batzuetan,Ekialde Hurbileko edoAsiakoPonpeia bezala aipatua izan da, bere tamaina, indusketa zabalera eta kontserbazio maila kontuan hartuz.

Gerasa greko-erromatarretik geratzen dira:

  • Foro obalatu paregabea,kolomadijoniar fin batez inguratua.
  • Bi santutegi handiArtemisari etaZeusi eskainiak, ondo kontserbatutako tenpluekin:Artemisaren tenplua etaZeusen tenplua.
  • Bi antzoki (Hegoaldeko Antzokia eta Iparraldeko Antzokia)
  • Kale luze kolomaduna,kardo eta alboko kaleak edodekumanoak.Cardo maximusa 100 urtean egin zen, Hadrianoren garaian[21].
  • Gerasako bitetrapilo, bata iparralderago,decumanus etacardo maximusen elkargunean, eta bestea hegoaldekodecumanus etacardo maximusen elkargunean[22].
  • Hadrianoren arkua
  • Zirkua/Hipodromoa.
  • Biterma nagusi (bainu komunitarioen konplexuak)
  • Ninfeo handi batakueduktu batek elikatua.
  • Macellum edo arkupedun merkatu eder bat.
  • Plaza trapezoidal bat, exedra irekiko bi eraikinez osatua.
  • Hiri-harresien zirkuitu ia osoa. Iparraldeko atea 115ean eraiki zen, Hadrianoren garaian[21].
  • Bi zubi handi, ondoko ibaian zehar.
  • Santutegi bat, igerileku handiekin eta antzoki txiki batekin.

Monumentu horietatik gehienak hiriko hiritar aberatsen dohaintzekin eraiki zituzten. Hegoaldeko antzokiak gune bat duorchestraren erdian, eszenatokiaren aurrean, harri berezi batez markatua, eta bertatik normal hitz egiten erraz entzuten da auditorio osoan. 2018an, gutxienez 14 marmolezko eskultura aurkitu ziren Gerasako ekialdeko termen indusketan, baita Afrodita eta Zeusen irudiak ere[23].

Gerasako erromatar hiriaren irudizko berraikitzea[24]National GeographicArchaeology bildumarako egina.

Garai erromatarra eta bizantziar garaikoa.

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Komunitate kristau handi bat bizi zen Gerasan. Hirian katedral handi bat eraiki zen IV. mendean, IV. eta VII. mendeen artean eraikitako 14 elizetatik, gutxienez, lehena; horietako asko mosaikozko zoru bikainekin. Gerasaren ustezko zerrategia ongi deskribatuta dago Bisitarien Zentroan. Zura edo harria zerratzeko uraren erabilera oso ezaguna da erromatar munduan: asmakizuna K. a. III. mendean gertatu zen. Errotaren mugimendu errotarioa mugimendu lineal bihurtu zutenbiribarkia erabiliz, etaHierapolis etaEfesotik ere ezagutzen dira adibide onak.

Garai musulman goiztiarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Omeiatarren garaikomeskitak.

Omeiatarren garaiko etxeak

Gerasa, kokaleku arkeologikoaren ikuspegia hegoekialdetik.

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


  • Cardo maximus
    Cardo maximus
  • Oval Forum
    Oval Forum
  • Temple of Artemis
    Temple of Artemis
  • Temple of Artemis
    Temple of Artemis
  • Temple of Zeus
    Temple of Zeus
  • Church
    Church
  • Mosaic
    Mosaic
  • South Theater
    South Theater

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abEuskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia (164. araua). "Gaur egungo arabierazko izenetik egin da transkripzioa,eta izen historikoa ez da onargarritzat jo gaur egungo lekua adierazteko. Adibidez, Jordaniako Jerax (eta ez Gerasa antzinako izena)".
  2. (Ingelesez)Lichtenberger, Achim; Raja, Rubina; Stott, David. (2019/02). «Mapping Gerasa: a new and open data map of the site» Antiquity 93 (367)  doi:10.15184/aqy.2019.9. ISSN0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. (Ingelesez)Centre, UNESCO World Heritage. «Jordan» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  4. Txantiloi:Es-PE GERASA – Diccionario Enciclopédico de Biblia y Teología. (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  5. Two human skulls dating back to Neolithic... :: UJ Newsletter. (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).[Betiko hautsitako esteka]
  6. ab GERASA – Diccionario Enciclopédico de Biblia y Teología..
  7. (Gaztelaniaz)«Gerasa, la joya de la provincia romana de Siria» historia.nationalgeographic.com.es 2018-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  8. ab«Pliny the Elder: Natural History, Book V, 74» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  9. Sartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 340 or. ISBN84-460-0412-7. PMC34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  10. Flavio Josefo,De Bello Judaico II, 457 (2.18.1) etaDe Bello Judaico II, 477 (2.18.5)
  11. ab Txantiloi:Es-PE GERASA – Diccionario Enciclopédico de Biblia y Teología. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  12. «Jordan - Touristic Sites - North and West of Amman» www.kinghussein.gov.jo (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  13. «Jerash» Ancient History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  14. Sartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 361 or. ISBN84-460-0412-7. PMC34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  15. Sartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 207-208 or. ISBN84-460-0412-7. PMC34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  16. Sartre, Maurice. (). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 369 or. ISBN84-460-0412-7. PMC34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  17. «Discover Islamic Art - Virtual Museum - monument_ISL_jo_Mon01_14_en» islamicart.museumwnf.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  18. «The Circassians in Jordan» web.archive.org 2004-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  19. Seetzen, Ulrich Jasper. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  20. «Jordan - Touristic Sites - North and West of Amman» www.kinghussein.gov.jo (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
  21. abSartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 372 or. ISBN84-460-0412-7. PMC34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  22. «Jerash Tetrapyla - Madain Project (en)» madainproject.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  23. «Roman Statues Unearthed in Jordan - Archaeology Magazine» www.archaeology.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  24. (Ingelesez)Behance. «Gerasa 2nd century AD for National Geographic» Behance (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jerax&oldid=9455813"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp