Jean Rhys (Roseau,Dominika,1890ekoabuztuaren 24 –Exeter,Ingalaterra,1979komaiatzaren 14),Antilletako idazlea izan zen. Bere jatorrizko izenaElla Gwendolen Rees Williams zen.
Bere lehen eleberriak1920 eta1930eko hamarkadetan argitaratu zituen, nahiz eta ospea1966an lortu,Wide Sargasso Sea (Sargazo itsaso zabala) eleberria argitaratu zuenean.
RyhsRoseaun jaio zen,DominikaBritainiar Inperiokoa zenean. Bere aitagalesa zen eta bere amaeskoziar jatorrizko kreolea. Hamasei urte zitueneanIngalaterrara joan zenLondresen korista gisa lan egitera, baina ez zuen inolako arrakastarik,Holloway presondegian sartu baitzuten denboraldi baterako.
1920ko hamarkadanParisen bizi zen, artista moduan lan eginez, nahiz eta ia pobrezian bizi. Garai horretan arte modernista eta literaturarekin zaletu zen eta hil arte iraun zion alkohol-arazoa sortu zitzaion. Bere bizitzaren eskarmentuek eragin handia izan zuten bere idazlanetan, hala nola, gizarte-patriarkaleko eskarmentuak, zokoratuta izatearen sentimenduak, eta bere haurtzaro gogorra,Dominikan ez baitzuten guztiz onartu ez gizarte kreoleak ez europarrak.
Euren giroetatik egotzita izan eta familia-balore murritzeko gizarteetara joandako emakumeen gaia dute Ryhsen idazlan gehienek. Bere estiloan teknika batzuk nahasten dira, baitaKaribeko gizarteen berezko sentsibilitateak ere.
Bere bizitzaren azken zatianLondresen biz izen, adiskide jazzlari batekin.