Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Jean Hiriart-Urruti

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jean Hiriart-Urruti

Baionako katedralakoKalonje

Bizitza
JaiotzaHazparne1859kourtarrilaren 30a
Herrialdea Lapurdi,Euskal Herria
HeriotzaHazparne1915ekoazaroaren 4a (56 urte)
Hezkuntza
HeziketaLarresoroko apaiztegia
Baionako apaiztegia
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa,idazlea etakazetaria
Izengoitia(k)Manex
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 288

Jean Hiriart-Urruti[1][2] (Hazparne,Lapurdi,1859kourtarrilaren 30a -1915ekoazaroaren 4a)apaiza,euskal idazlea etakazetaria izan zen.Eskualduna astekariaren sortzailea (1887) eta zuzendaria izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan.«Maestro de prosistas» (prosisten maisu) izan zen,Koldo Mitxelenaren iritziz.

«Hiriart-Urruty ez zen berenaz inpiztazale: zuhurki ari zen, ez nahiz irakurleak ez nahasi, ez sumindu, ezihesi igorri. Bainan erlisionea, ala zuzena, ala eskuara, ala herriaren ona nehork kolpatuz geroz, nehun ez zagoken gure gizona: etsaiari nola ez zion ihardokitzen? Trufa, piko, ausiki, zaharo-aldi, denak on zitzaizkon; eta hari baizik ezagutu ez diogun harrigarriko elasturian bazeraman bere solasa: batean motz eta idor, bertzean luze eta guri; han bil, hemen harro; beti airos, beti bizi; gatz, biper, ozpinak merke; hasarre-bulta gehienen artetik ere irria eta zirtoa iturriaren pare punttakotik bazarizkola»
Piarres Lafitte (1971, 37. or.)
«Fue un escritor extraordinario, periodista que sabe pasar de la charla chispeante al ataque apasionado, en un estilo de tono muy popular y al mismo tiempo de una elegancia fina.»
Luis Villasante (1979, 199. or.)

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Jean Hiriart-Urruti:Euskalduna aldizkarian argitaratutako pasarte bat

Larresoroko apaizgaitegian etaBaionan egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko irakasle izendatu zuten 1881. urtean, eta apaiz egin zen hurrengoan.Eskualduna astekariaren sortzaile (1887) eta zuzendari izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan.Lapurteraz idazten zuen,behe-nafarrerarekin osatuz.1907an Hazparneko kalonje izendatu zuten,Grazian Ademaren lekua betetzeko.

Hiriart-Urruti etaEskualduna astekaria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiriart-Urrutik euskal kazetaritzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan aldizkariaren irakurle nagusi: euskalnekazarikristaua. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea,laborantza, hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.

Dena den, aipagarria da lexikoari ez ezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: euskal kazetaritzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izatearen kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-Urrutik badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena euskal kazetari trebatugabeak. Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.

Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko.Lehen Mundu Gerran zirelarikJean Saint-Pierrek,Jean Elissaldek etaJean Etxepare medikuakArdenetako frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.

Estilo aldetik, euskara landua baina xehea, argia zerabilen Hiriart-Urrutik, doi-doi irakurtzen zekiten laborariek soberako nekerik har ez zezaten. Idazkera bizi eta indartsukoa,lapurtera zerabilen batez ere.

Idazlanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten bi liburu eman dira argitara:Mintzaira, aurpegia: gizon! (1971), etaZezenak Errepublikan (1972).

Artikulugintza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Ofizialki frantsesezJean Hiriart-Urruty.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jean_Hiriart-Urruti&oldid=9370776"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp