Gladys Greene (izengoitia:Jean Arthur) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen (New York,1900ekourriaren 17 –Carmel, Kalifornia,1991ekoekainaren 19a). Argazkietarako modelo-lanak egin ondoren, zineman John FordenCameo Kirby (1923) filmarekin egin zuen debuta.Columbia etxeak kontratatu zuen, eta film soinudunak egiten hasi zirenean, komediaren generoan espezializatu zen. Zuzendaririk handienekin lan egin zuen:John FordekinThe Whole Town´s Talking(1934),Cecil B. De MillerekinThe Plainsman (1936),Frank BorzagerekinHistory is Made at Midnight(1937),Mitchell LeisenekinEasy Living(1937), etaFrank CaprarekinMr. Deeds Goes To Town (1936),You Can´t Take it With You (1938) etaMr. Smith Goes To Washington (1939). Azken film hauetanGary Cooper etaJames Stewartekin batera jardun zuen protagonista gisa. 1940ko hamarraldian film gutxiagotan parte hartu zuen:Billy WilderrenA Foreign Affair(1948), etaGeorge StevensenThe Talk of Town (1942),The More the Merrier (1943) etaShane(1953). Hori izan zen bere azken filma. Ondoren, telebistako zenbait programatan ere agertu zen.