Java[1] (indonesierazJawa;javeraz: ꦗꦮ;sonderaz: ᮏᮝ)Indonesiako uhartea da. 124.413 kilometro koadroko eremua du, eta 2024an 153,8 milioi biztanle zituen, herrialdeko biztanleriaren % 56,7[2]. Munduan jende gehien bizi den uhartea da. Hiri nagusiaJakarta da, Indonesiako hiriburua.
Insulindiako sumendi mendikatea eratzen dute Javako mendiek, Sondako itsasartearen etaBaliko itsasoaren artean daudenek. Sumendirik garaienaSemeru da (3.676 m), eta aktiboenaMerapi (2.930 m). Haran gehientsuenak hegoaldean daude.
Ibairik luzeenaSolo da (600 km); Lawu sumendian du iturburua,erdialdeko Javan, etaJavako itsasoan ahoa, Surabayatik hurbil. Beste ibai aipagarri batzuk Brantas, Citarum, Cimanuk eta Serayu dira.
Javak klima tropikala du, beroa eta hezea. Batez besteko tenperatura 22 °C eta 29 °C artekoa izaten da, eta hezetasun erlatiboa % 75 ingurukoa. Bi urtaro bereizten dira:hezea, azarotik apirilera, mendebaldekomontzoi haizeak eragiten duena, etalehorra, ekainetik urrira.
Aspalditik bizi da jendea Javan; hala erakusten dute han aurkitu diren fosilek.Yavdvïpa izenaz agertzen daIndiako epopeian etaIabadiu izenezPtolomeoren geografian. Kristau aroko lehen mendeetan,hinduismoaren eragina zen nagusi. Aginpidea printzeen esku zegoen. Haiek zergak kobratzen zizkieten nekazariei eta nekazaritza gaiak kaietara eramateko garraiobideak egokitzeko ardura zuten.
732an sortu zen estatu gisa antolatutako lehen lurraldea,Sanjaia, dinastiabudistako erregearekin. Javako literatura lanik zaharrenetarikoa idatzi zuenAirlangak lurraldea batu zuen1028 eta1035 artean. Airlanga hil zenean, bi erreinu sortu ziren:Janggala mendebaldean etaPanjalu edoKediri ekialdean. Azken horrek indar handia hartu zuen eta Javako artearen eta literaturaren garapena ekarri zuen.1293tik aurrera,Majapahit Inperioaren bitartez, iritsi zuen urrezko aroa, garai hartan lortu baitzuen benetako nagusitasuna Sondako gainerako uharteekiko.
1520 aldean sartu zenIslama Javan. Ondoren,portugaldarrek hartu zituzten lurralde gehienak;1602 inguruan,herbeheretarren esku geratu ziren lurralde haiek guztiak.Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia sortu zuten, eta hura izan zen uharteko agintaria bertakoen matxinadak zapalduta.Herman Willem Daendels gobernariaren erreformaren ondorioz, printzeei aginpidea kendu zitzaien, nekazariek Konpainarentzat lan egin behar izan zuten eta uhartearen defentsarako plana eratu zen.
1903an javatarrei administrazioan parte hartzeko eskubidea eman zitzaien eta1925etik aurrera legegintzan parte izan zuten. Javako itsasoko gatazkaz geroztik (1942),japoniarrek uhartea hartu zuten. Gerraren ondoren, uhartearen erdialdea eta mendebaldea Indonesiako Errepublikan sartu ziren; Herbehereek sortutako gainerako estatu autonomoek1950ean Indonesiarekin batu ziren.
2015ean Javak 141,3 milioi biztanle zituen[2], 124.413 kilometro koadroko eremuan (Java izeneko administrazio-eskualdeak,Madura uhartea barne hartzen duenak, 129.438 kilometro koadroko eremua du, eta 145 milioi biztanle zituen 2015ean). Munduko uharterik jendetsuena da, eta Indonesiako biztanleriaren % 56,7 bizi da bertan. Munduan biztanle dentsitate handienetako eskualdea da: 1.136 biztanle kilometro koadroko. Dentsitate handiena uhartearen mendebaldean dago,Banten,Jakarta etaMendebaldeko Java probintzietan.
Indonesiako beste uharte handien aldean, Java etnikoki nahiko homogeneoa da. Bi besterik ez dira bertako talde etnikoak:javatarrak, biztanleriaren bi heren, etasondatarrak, gehiengoa mendebaldeko Javan[6].Maduratarrak, jatorriaMadura uhartean dutenak,XVIII. mendean hasi ziren ekialdeko Javara emigratzen, eta egun biztanleriaren % 10 dira.Betawia etnia kriolloa da,XVII. mendeanBataviaren inguruan bizi zen herri baten ondorengoa;malaysieraren dialekto bat erabiltzen dute.
Hiru dira Javako hizkuntza nagusiak:javera,sondera eramadurera. Beste mintzaira batzuk ere erabiltzen dira, hala nola, betawiera (malaysieraren dialektoa, Jakartaren inguruan mintzatzen dena), osingera, banyumasanera eta tenggeresera (javeraren dialektoak), baduyera (sonderaren dialektoa), kangeanera (madureraren dialektoa) etabaliera[7]. Biztanle gehienen bigarren hizkuntzaindonesiera da.
Nekazaritza jarduera nagusia da, egoera horretarako oso ona ba: klima heze eta egonkorra du, lur emankorra, eskulan ugaria eta kontsumoko merkatu zabala. Arroza, artoa, kafea, kakaoa eta kautxua lantzen dira, batez ere. Industria batzuk ere daude: azukre eta petrolio findegiak,eztainu eta beste zenbait metalen fundiziorako lantegiak...
Javako artean garai asko bereiz daitezke, historian zehar kolonizatu zuten herrien ezaugarriek mugatuak, baina urrezko aroa VII-IX. mendeen artekoa izan zen. Garai hartan, Javako aginteaCailendra dinastiaren esku zegoen: jatorriz Indiakoa zen, baina aginpidea Indonesiako lurralde askotara hedatu zuen; haren eraginez,budismoakhinduismoaren tokia hartu zuen eta Javako erlijio nagusi bihurtu zen.
Garai hartako arte lan aipagarrienak hilobi budistak dira. GarrantzitsuenakDieng ordokikoak dira (egun, zortzi daude) eta bereziki,Borobudur santutegi budista (800. urte inguruan eraikia). Borobudur santutegia piramide formakoa da, oin karratuko bost solairu eta horien gainean oin biribileko beste hiru solairu ditu; barnealdean Budaren bizitzaren pasarteak aditzera ematen dituzten gupta estilokobaxuerliebeak daude. Santutegiak unibertsoaren harmonia eta naturaren edertasuna adierazten ditu eta Javako erlijiozko artearen gune garrantzi handienetako bat da. Horiez gainera, aipatzekoak dira, besteak beste, Jabungo tenplu biribila (hinduista da), Sewu tenplua eta Prambanan tenplua.
Urrezko aroaz gainera, XII-XIII. mendeetako artea garrantzizkoa izan zen: islamaren eragina nabari da du eta garai hartako arte lan nagusiak tenpluak eta bainuak dira.
Javako musikangamelana aipagarria da, mendebaldeko orkestraren antzekoa. JatorriaMalaysian du, baina hinduismoaren, islamaren eta Ekialde Urruneko eraginak jaso ditu. Eskalen artean bi dira oinarrizkoak:slendro etapelog.
↑Uharte txiki batzuk barne: Nusa Barung 100 km², Bawean 196 km², Karimunjawa 78 km², Kambangan 121 km², Panaitan 170 km², Thousand Islands 8.7 km² - denetara 90.000 biztanle inguru