Mohammed Jassir Abdel Rahman Abdel Raouf Arafat al-Qudwa (arabieraz:محمد ياسر عبد الرحمن عبد الرؤوف عرفات), ezagunagoaJassir Arafat izenaz[1] (arabieraz:ياسر عرفات ,Yāsir `Arafāt,Jaser edoJasser idazten da batzuetan) etaPalestinanAbu Ammar (1929koabuztuaren 24a -2004azaroaren 11) politikari palestinarra izan zen.Israelen kontrako ekintza armatuak egin zituen, geroago Palestinako Aginte Nazionaleko burua izatera iritsi zen. Bakea lortzeko egindako saiakerengatik,Isaac Rabin etaShimon Peresekin batera BakearenNobel saria lortu zuen1994an.
1969anPalestinaren Askapenerako Erakundea sortu zuen, baita bertako talde garrantzitsuena izan zenAl Fatah alderdia ere.1993anOsloko Hitzarmena sinatu zuenIsraelekin, eta hortik sortu zenPalestinako Aginte Nazionaleko buru izan zen1996tik bere heriotza eguneraino. Nazioarteko pertsonaiarik ezagunenetarikoa izan zenXX. mendearen bigarren erdian; askorentzat bere herriaren askatasun ikur eta gidari izan zen, baina beste askok terrorista odolzaletzat zuten. Arabiarren artean joera gogorrenekoekIsraelen aurrean izandako balizko malgutasun gehiegia salatu zioten. Horrez gain, bere agintaldiko azken urteetan argi geratu zen Aginte Nazionalaren inguruan zegoen ustelkeria maila handia.
Mendebaldeko herriek gaitzetsi egin ohi zuten gehienetan, terrorismoarekin zuen lotura zuzena zela eta. Hala ere, momentu batzuetan bakezaletasunaren ikur ere bihurtu zen, besteak besteNazio Batuen Erakundearen aurrean egin zuen hitzaldi famatuaren ondoren.
1982an IsraelekLibano hegoaldea erasotu zuen, bertan zeuden talde palestinarren borroka gunean deusezteko. OrduanTunisian erbesteratu behar izan zen, PAEko buruzagi eta borrokalari gehienekin batera.1988anGaza,Zisjordania etaJerusalem ekialdeanIntifada deituriko altxamendua burutu zuten bertako ekintzaile palestinarrek.
Arafatek mugimendu hori gidatu nahi izan zuen, eta sinbolikoki Palestinako estatua aldarrikatu zuen. 60 herrialdek baino gehiagok onartu zuten estatu hori, nahiz eta nazioarteko aldaketa berriek (SESBen porrota,Golkoko Gerra...) taktika berriak eskatzen zituzten: Israelekin bake akordiora heltzea.
AEBren ekinbidez bake prozesu bat abian jarri zen Israel eta Palestinaren arteko bakea lortzeko.Washingtoneko Camp Daviden egin ziren akordio horien ondorioz, Arafat Palestinara itzuli zen,Palestinako Aginte Nazionala gidatzeko (hasieran Gaza eta Jerikon zeukan aginpidea soilik).
Akordioak zailtasun eta atzerapen ugari izan zuen, bereziki gai korapilatsuak zirela eta (Jerusalemen egoera, errefuxiatu palestinarrak...). Horiek, eta alde biek beraien baitan zeuzkaten muturreko taldeek prozesua pikutara eraman zuten.
1996an egindako hauteskundeetan botoen % 87 lortuta, Aginte Nazionaleko buruzagitzara iritsi zen. 2001tik aurrera, Ramalako egoitzan itxita egon zen, Israelgo armadaren erasoaren mehatxuei aurre eginez. Horrek nazioartean haren irudia indartzeko balio izan zuen (erresistentzia baketsua bultzatzen zuela aditzera emanez) eta ezkutatu egin zuen nolabait 2000ko Intifada lehertzean izan zuen erantzukizuna.
2004an gaixorik eta azkenetan zela,Frantziara eraman zuten, bere emazte eta alaba bakarra erbesteratuta zeuden lekura.Paris ondoko Clamart ospitale militarrean sartu zutenurriaren 29an, etaazaroaren 3an koman erori zen.
Azaroaren 11 goizaldean hil zen. Zurrumurru batzuen arabera, ArafatHIESak jota hil zen.[2] Horrez gainera, bera hildakoan bere ustezkohomosexualitatearen gaineko esamesak hedatu ziren. Edonola ere, kausa ezezaguna da baina onartuena pozoia izan zen.[3]