Japoniera (japonieraz:日本語,nihongo edonippongo)Asia ekialdekohizkuntza bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienakJaponian, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean.
Japonierak eta euskarak badituzte zenbait antzekotasunfonetikan etagramatikan. Antzekotasun horiek, hala ere, ez dira genetikoak, bi hizkuntzek ez dutelako sorburuari dagokion ahaidetasun harremanik.
Euskararekiko antzekotasunak
Atzizkien erabilera: adibidez, -gin, -gile, -ariatzizkien baliokide japoniarretako batzuk: -in, -ka. Era berean, euskarazdeklinabide-atzizkien bidez adierazten diren funtzioetarako, japonierakpostposizioak ditu:
来たのでKitano de nahiz 来たからKitakara("Bazetorrelako" / "Etorri baitzen" / "Etorri baita"),
来たときにKitatoki ni ("Etorri denean" / "Etorri zenean")...
Bi hizkuntzetako perpausen oinarrizko ordena SOV da, hots, leheniksubjektua doa, bigarrenik objektua eta, azkenik, aditza.
Bitxikeria hutsa bada ere,izan aditzaren orainaldiadesu da (japoniera jasoan) edoda (lagunartekoan): euskarazkoduzu (gipuzkerazkodezu) etada gogora badakartza ere,dira,naiz,gara... esanahiak ere ditu.
Ez dago erlatibozkoizenorderik: euskaraz bezala, aurrena menpeko perpausa doa eta, jarraian, zehazten duen izena:
友人は昨日来た。 友人は日本人だ。Yūjin wa kinō kita. Yūjin wa nihonjin da("Adiskidea atzo etorri zen. Adiskidea japoniarra da"). Bi esaldiok elkartuta, zera dugu:昨日来た友人は日本人だKinō kita yūjin wanihonjin da ("Atzo etorri zen adiskidea japoniarra da").
Aldeak
Adjektibo japoniarrak aditzak balira bezala jokatzen dira:
青いですAoidesu ("Urdina da"),
青かったですAokattadesu("Urdina zen"),
Bestetik, baiezko eta ezezko formak dituzte:
青くないですAokunaidesu ("Ez da urdina"),
青くなかったですAokunakattadesu ("Ez zen urdina"),
青ければAokereba("Urdina baldin bada..." / "Urdina balitz..."),
青くなければAokunakereba("Ez bada urdina..." / "Urdina ez balitz...").
Japonierak ez dusingularrik, pluralik edo mugagaberik: 本を読んだHon wo yonda esaldiak, egoeraren arabera, "Liburua irakurri dut" eta "Liburuak irakurri ditut" esan nahi ditu.Nolanahi ere,liburu guztiak,sei liburu,hainbat liburu... modukoak bereizten dira.
Japoniar aditzek ez dute pertsonarik agertzen: beraz, 本を読んだHon wo yondaesaldiak "Liburua irakurri du", "Liburua irakurri dute"... ere ematen ditu aditzera. Hori dela eta,subjektua nor den argi eta garbi utzi nahi denean, izenordea espresuki erabiltzen da:私は本を読んだWatashiwa hon wo yonda ("Nik liburua irakurri dut"),彼らは本を読んだKarerawa hon wo yonda("Haiek liburua irakurri dute")... Jakina, "Liburuak irakurri ditut", "Liburuak irakurri dituzte"... ere ulertzen dira.
Zenbatzean, Asiako Ekialdeko beste zenbait hizkuntzatan bezala, objektuaren ezaugarri jakin batzuen arabera, zenbakiaz gain, kontagailu gisako hitzak ere behar dira, nolakoa den kontuan hartuta: gizakia, animalia handia, animalia txikia, hegaztia, arraina, tresna, eraikina, liburua, objektu biribila, luzea, laua, eta abar, eta abar:
二人の友人が来たFutari no yūjin ga kita ("Bi adiskide etorri dira"),
2冊の本を読んだNissatsu no hon wo yonda ("Bi liburu irakurri ditu"),
2枚のCDを買ったNimai no shīdī wo katta ("Bi CD erosi ditu")...
Antzina, japoniarrek ez zuten berezkoalfabetorik.Erdi Aroan, jakintsuektxinera erabiltzen zuten idazkibudistak eta kronikak idazteko zein irakurtzeko. Europanlatina legez, Japonian txinera zen eskolatuen hizkuntza. Halaxe, literatura bi zatitan banatu zen: alde batetik, gizonezkoek txineraz idatziriko testuak; bestetik, emakumeekhiragana izenekosilaba-sortaz idatzitako japonierazko testuak. Txinatar ideogramak desegokiak ziren, ordea, etatranskripziofonetikoa egiteko, monje budistekkatakanak (hiraganaren gisako silabak) asmatu zituzten,kanjietatik abiatuta.
東京都 (Tōkyō-to) izenak hitzez hitz hau esan nahi du:ekialde (東) +hiriburu (京) +metropoli (都), hots,ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana etakatakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorriak dira eta soinuak adierazteko darabiltzate: する (suru, "egin") = す (su) + る (ru).
Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetanhiragana erabiltzen da; etamaileguzko hitzetan, berriz,katakana: カレー (karē, "kurria"), ウィキペディア (Uikipedeia "Wikipedia").
Hauek dira hiragana forma oinarrizkoak (gorriz, karaktere zaharkituak):
あ a
い i
う u
え e
お o
か ka
き ki
く ku
け ke
こ ko
さ sa
し shi
す su
せ se
そ so
た ta
ち chi
つ tsu
て te
と to
な na
に ni
ぬ nu
ね ne
の no
は ha
ひ hi
ふ fu
へ he
ほ ho
ま ma
み mi
む mu
め me
も mo
や ya
ゆ yu
よ yo
ら ra
り ri
る ru
れ re
ろ ro
わ wa
ゐ wi
ゑ we
を wo
ん n
Funtsean, hiragana silaba formak aski dira japoniera fonetikoki transkribatzeko. Izatez,furigana idazkera mota ere ohikoa da Japonian, adierazteko kanji zeinuak beren hiragana forman ere adierazten direla aldi berean (hiragana zeinu txikiagoak ezarriz kanji bakoitzaren ondoan). Ohikoa da hau batez ere haurrek irakurri behar dituzten testuetan, aldi berean laguntzen baitie kanji zeinuen esanahia eta ahoskera ikasten.
Adibidez, honako errotuloan txorientzako naturgune babestu bat dugu, eta kanji zeinuak ahoskerarako zeinu txikiagoekin argitzen dira:
Furigana argipenak kanji zeinuen gainean: kanji batzuk silaba bakarrekoak dira ahoskeran, beste batzuk bikoak eta bat hiru silabatakoa ageri da,
Japonierazko ahoskera letra erromatarrekin adierazteko,Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen daWikipedian. Hepburnen oinarrizko arau batzuk zehatz-mehatz jarraituz, japonierazko hitzak erraz ahoska daitezke.
Oro har,a,e,i etao euskaraz bezala ahoskatzen dira.
u zubererazkoüda.
Bokalak luzeak edo motzak dira: luzeen iraupena motzen bikoitza da eta Hepburn sistemazmakroi batez adierazten da.
Oro har,o etau luzeen soinuakō etaūmakroidunen bidez idazten dira, bai hiraganaz, bai kanjiez (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanaz jartzen denchōon marra horizontalaz (ー). Adibidez:
ゆき,yuki ("elur"); ゆうき,yūki ("adore")
とる,toru ("hartu"); とおる,tōru ("igaro")
ここ,koko ("hemen"); こうこう,kōkō ("batxilergo")
ノート,nōto ("koaderno")
スーパー,sūpā ("supermerkatu")
Normalean,e etai luzeen soinuakee,ei etaii idazten dira hiraganaz eta kanjiez, edoē etaī katakanaz;ei, aldiz,e soinu luzea da. Adibidez:
え,e ("marrazki"); ええ,ee ("bai")
へや,heya ("gela"); へいや,heiya ("ordoki")
おじさん,ojisan ("osaba"); おじいさん,ojiisan ("aitona")
テープ,tēpu ("zinta")
タクシー,takushī ("taxi")
Normalean,a luzearen soinuaaa idazten da hiraganaz eta kanjiez, edoā (katakanaz). Adibidez:
-n (-ん) kontsonante baten aurrean badago,moratzat hartzen da. Adibidez, えんぴつ,enpitsu ("lapitz").
-n mora bat eta ondoren bokal bat edoy bat badago,n' idazten da; apostrofoak (') ahoskeran etenalditxo bat adierazten du:
たんい,tan'i ("unitate"); たに,tani ("ibar")
くんよみ,kun'yomi(kanjiak irakurtzeko modu bat)
-n morak hainbat forma fonetiko ditu:
-n mora bat-k- edo -g- baten aurrean, [ŋ] ahoskatzen da (euskaraz,egingo,emango).
-n mora bat -m-, -b- edo -p- baten aurrean, [m] ahoskatzen da. Jatorrizko Hepburn bertsioan-m idazten da, baina berrikusitakoan,-n: せんぱい,sempai ("senior", "maisu") jatorrizkoan;senpai, berrikusitakoan.
b,d,k,m,n (mora denean izan ezik),p etat kontsonanteak euskaraz bezala ahoskatzen dira; hala ere, lehen biak beti-beti.gogorrak dira (euskarazko /b/ eta /d/,bere etadira hitzetakoak), inoiz ez leunak (euskal /β/ eta /δ/,abere etakadira hitzetakoak).
ch, euskarazkotxbezala.
y, lapurterazko jota bezala.
f leunagoa da: berez, bakarrikfu (ふ) silaban agertzen da etah hasperendunaren antza du.
g, euskaraz bezala; hala ere, zenbait hiztunekngahoskatzen dute (euskaraz,inguru), baita hitzaren hasieran ere.
hingelesezkohot hitzean bezala ahoskatzen da, baina leunago.
j, ingelesezko jota bezala (John).
r beti /ɾ/ leuna da,ereedoGipuzkoarahitzetan bezala, inoiz ezerreetagipuzkoarrahitzetako /r/ak,yakuzen hizkeran salbu.
sh, euskal ixa bezala, gutxi gorabehera.
s, euskal zeta bezala.
z, frantsesezkozoo edo italierazkozucchero bezala:Suzuki /'sy'zy'ki/), deitura bat.
Ahozko fotmetatik literatura idatzira egindako jauzia antzinakoa da Japonian, gure aroko 8. mendean kokatzen da. Poesia zaharretik literatura idatzi berrirako trantsizioa 712koKojiki (Gizateriaren gertakarien memoriak) eta 720koNihonShoki (Japoniako kronikak) lanek markatzen dute. Bi lanak enkargu edo produktu ofizialak izan ziren, helburu politikoei lotuak. Batetik botere zentral batek herrialdea gidatu eta eraikitzeko asmoa, eta bestetikfamilia inperialak Japonia zaharreko jainkoekin lotzeko proiektua, leinu inperialaren datu historikoak eta alegia tradizionalak bilduz, ondorengoentzat historia bakarra uzteko. KojikiaTenmu enperadoreak Hieda no Are labeko ahozko narrazioak biltzeko egindako ahaleginetik sortu zen; Nihon Shoki, berriz,Gensho enperatrizak enkargatu zuen, Japoniaren historia-saiakera bat, hogeita hamar liburukitan.