| Janusz Edmund Zimniak | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1992komartxoaren 25a -2010ekourtarrilaren 16a Elizbarrutia:Bielsko-Żywieceko elizbarrutia
1980koirailaren 25a -2024komaiatzaren 24a ←Joseph John Ruocco(en) Elizbarrutia:Polinianum titular see(en)
1980koirailaren 25a -1992komartxoaren 25a Elizbarrutia:Katowiceko artxidiozesia | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Tychy, 1933koirailaren 6a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Bielsko-Biala, 2024komaiatzaren 24a (90 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Q8513147 | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | John Paul II Catholic University of Lublin(en) Studium Generale Lovaniense | ||||||
| Hizkuntzak | poloniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa etaapezpiku katolikoa | ||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa katolizismoa | ||||||
Janusz Edmund Stanisław Zimniak[1] (Tychy,1933koirailaren 6a –Bielsko-Biała,2024komaiatzaren 24a)poloniar elizgizonkatolikoa izan zen. 1980tik 1982raKatowiceko apezpiku laguntzailea izan zen, 1992tik 2010eraBielsko-Żywieceko apezpiku laguntzailea, eta 2010etik hil zen arte Bielsko-Żywieceko apezpiku emeritua.

1933ko irailaren 6an jaio zen Tychyn. 1935ean Mysłowicera joan zen familiarekin bizitzera. 1945etik 1951ra Tadeusz Kościuszko ikastetxean egin zituen ikasketak[1], eta 1951tik 1956ra Katowiceko apaizgaitegian etaJagellondar Unibertsitatean[1][2]. 1956ko irailaren 9an apaiztu zen Katowiceko katedralean. 1969tik 1972ra teologia pastorala ikasi zuen Bruselako Lumen Vitae institutuan. 1977-1979 urteetan Lublingo Unibertsitate Katolikoan jarraitu zituen ikasketa espezializatuak, teologia pastoraleko doktore titulua jasoz[1].
Bikario gisa aritu zen Jejkowicen (1956-1957), Bielsko-Białan (1957-1961) eta Zabrzen (1961-1963)[1][2]. 1963tik 1966ra Drutarnia-Brusieken eta Bruseken lan egin zuen, eta 1966an Bieruńera bidali zuten aldi baterako[1]. 1966tik 1969ra eta 1973tik 1977ra Katowiceko artxidiozesiako kurian aritu zen[1][3]. 1974anGość Niedzielny aldizkariko katekesi-aholkulari bihurtu zen[1]. 1975ean Krakoviako probintziako kontzilioaren prestaketan parte hartu zuen[4].
Katekesia, pedagogia eta garapenaren psikologia irakatsi zituen Krakoviako apaizgaitegian eta Katowiceko katekesia ikastaroan[4]. 1979-1980 bitartean Krakoviako apaizgaitegiko errektoreorde izan zen[2].
1980ko irailaren 25ean Katowiceko apezpiku laguntzaile eta Polinianumgo apezpiku titular izendatu zuten[5]. Urte bereko azaroaren 4an apezpiku ordenatu zuten Katowiceko katedralean[1].Evangelizari et evangelizare leloa hautatu zuen[6].
1992ko martxoaren 25ean sortu berri zen Bielsko-Żywieceko elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuten. Urte berean elizbarrutiko bikario nagusi kargua hartu zuen[1]. 2010eko urtarrilaren 16an erretiroa hartu zuen[7].
2024ko maiatzaren 24an hil zen Bielsko-Białan[8].
2008an Hezkuntza Batzorde Nazionalaren Domina eman zioten[9].