| Jan Timman | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Amsterdam, 1951koabenduaren 14a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
| Heriotza | 2026kootsailaren 18a (74 urte) | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | nederlandera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | xakelaria,kazetaria,saiakeragilea etachess composer(en) | ||
Parte-hartzailea | |||
Jan Timman (Delft,1951koabenduaren 14a –2026kootsailaren 18a) holandarxake-jokalaria izan zen.
Zortzi urterekin ikasi zuen xakean, beste xake-jokalari handi batzuk jokalari aditu ziren adinarekin. Batxiler-ikasketak amaitu ondoren, matematika-ikasketak egiten hasi zen unibertsitatean, baina amaitu gabe utzi zituen.Soldadutzari uko egiteatik kartzela-zigorra ezarri zioten, eta inkonformista eta bohemio ospea hartu zuen. 1974an maisu handien mailara iritsi zen. Jokalari irregularra izan zen hasieran; garaipen eta porrot handiak izan zituen, harik eta, ezkondu ondoren (1978), bere bizimodu bohemioa alde batera utzita, bere jokatzeko moduan sakontzen hasi zen arte. Mendebaldeko maisu handien artean onena izan zen, sobietarren monopolioa hausteko gauza izan zen bakarra. 1987. urtetik aurrera munduko sailkapeneko aurreneko tokietara iritsi zen. 1990ean hautagaien txapelketako finalera iritsi zen lehenengo aldiz, baina ezin izan zuenAnatoly Karpov menderatu. 1992ko apirilean berriro iritsi zen finalera, final zortzirenetanRobert Hubner alemana, laurdenetanViktor Kortxnoi errusiarra (Suitzako herritartasuna hartua, baina), eta final-aurrekoetanArthur Yusupov errusiarra menderatu ondoren. Hautagaien txapelketako finaleanNigel Short ingelesak mendean hartu bazuen ere,FIDErekin izandako desadostasunak tarteko, orduko munduko txapeldun zenGari Kasparovek eta Shortek FIDEz kanpokomunduko xake txapelketa jokatzera erabaki zuten eurek sortutakoPCAren babespean, eta ondorioz FIDEk bi jokalariok kanporatu eta FIDEren munduko txapelketa Timmanek etaAnatoli Karpovek jokatu zuten 1993an; bertan Karpovek Timman garaitu zuen (12½–8½). Munduko xake-aldizkari onenaren erredakzioan lan egin zuen(New in Chess)eta xake-jokoari buruzko hainbat eta hainbat artikulu eta liburu idatzi zituen.