Jamil Mahuad | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2020) | |||||||||
1997koabuztuaren 10a -2000kourtarrilaren 21a ←Fabián Alarcón(en) ![]()
1996koabuztuaren 10a -1998koabuztuaren 10a
1992koabuztuaren 10a -1998koabuztuaren 10a ←Rodrigo Paz -Roque Sevilla(en) ![]()
1986, 1990 - 1988, 1992 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Loja (Ekuador), 1949kouztailaren 29a (75 urte) | ||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | John F. Kennedy Gobernu Eskola Pontificia Universidad Católica del Ecuador(en) ![]() | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria,abokatua,funtzionarioa etaunibertsitateko irakaslea | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Jorge Jamil Mahuad Witt (Loja,Ekuador, 1959ko uztailaren 29a) ekuadortarpolitikaria,enpresaburua etalegegizona da.
Harvard Unibertsitateanjurisprudentzia ikasi zuen, eta Enpresen administrazioko lizentziadun egin zen.
1982an Herri Demokrazia alderdian sartu zenOsvaldo Hurtado Ekuadorreko presidente ohiaren eskutik. Bi urtean Laneko ministro izan zen, eta 1982-1984 bitartean egon zen kargu horretan. 1984an diputatu hautatu zuten, etaLeón Febres Cordero presidente berriaren oposizioan egon zen.
Herri Demokraziako presidente hautatu zutelarik, 1988an lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, eta bosgarren lekua hartu zuen. Emaitza horien ondorioz beka bat onartu zuen J. F. Kennedy Gobernu Eskolan ikasteko. 1990ean itzuli zen bere herrialdera, eta berriz ere diputatu hautatu zuten.
1992anQuitoko alkatetzarako aurkeztea erabaki zuen, eta hautatu egin zuten, baita 1996ko hauteskundeetan ere. Kargu horretan egon zen bitartean, ordea, lehendakaritzara iristeko prestatu zen. 1997an burutik beherakoak jo zuen, eta gorputzaren ezkerreko aldea elbarrituta geratu zitzaion. Baina, gaixotasuna larria bazen ere, hartatik ateratzea lortu eta 1998ko hauteskunde orokorretan hautagai izatea onartu zuen. Hauteskundeetan garaile izan zen, botoen % 51 eskuratuta. Hauteskunde haietan bigarren gelditu zen, eta hauteskundeetan iruzurra izan zela salatu zuten, baina emaitzak horretan gelditu ziren, eta Mahuad lehendakari izendatu zuten.