Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

James Bruce

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Bruce

Bizitza
JaiotzaStirling1730ekoabenduaren 14a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaStirling1794koapirilaren 27a (63 urte)
Familia
AitaDavid Bruce
AmaMarion Graham
Ezkontidea(k)Mary Dundas(en)Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Harrow School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea,arkeologoa,botanikaria etaastronomoa
Lantokia(k)Edinburgo
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

James Bruce of Kinnaird (Kinnaird,Stirlingshire,1730ekoabenduaren 14a -ibidem,1794koapirilaren 27a) eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea izan zen.

Harrow Schoolen etaEdinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. Ardo merkatari baten alabarekin ezkondu eta negozioan hasi zen. Espainian eta Portugalen ibili zen, eta arabiera etage'ez ikasi zituen. 1762an britainiar kontsulAljerren izendatu zuten. Handik esploratu zituen Afrikako iparraldeko hondakin erromatarrak. Sirian ere ibili zen, eta hondakinen marrazkiak egin zituen.

1768anAlexandriara iritsi zen,EtiopianNiloren iturriak aurkitzeko asmoz. Bi urte eman zituen Etiopian eta 1770eko azaroaren 14anNilo Urdinaren iturrira iritsi zen. Aurkikuntza eskatu zuen, nahiz eta benetako aurkitzaileaPedro Páez jesuita izan. 1773an Europara itzuli eta bere etxaldera erretiratu zen. Han idatzi zuenTravels to Discover the Source of the Nile, In the Years 1768, 1769, 1770, 1771, 1772 and 1773 liburua.

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=James_Bruce&oldid=8574153"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp