Jakintzaren Etxea (arabieraz:بيت الحكمة, Bayt Ul-Hikma)musulman jakintza lantzeko liburutegia, akademia, itzultzaileen lantokia eta behatokia izan zen,Bagdaden kokatua. Musulmanen pentsamoldearen eta greziar filosofia eta zientziaren garrantzi handiko elkargunea izan zen.
Al-Mamun kalifak (813-833) sortu zuen832. urtean, eta Yahya Ibn Masuyeh (857an hila) izan zen aurreneko zuzendaria. Hurrengo zuzendariaHunain ibn Ishaq (809-873) izan zen, aurrekoaren ikaslea eta garai hartako itzultzailerik ospetsuena. Jakintzaren Etxean hasi zenXIV. mendera arte iraun zuenmusulman jakituriaren urrezko aroa, ezaugarri nagusitzat itzulpengintza duena.
Mutazila eskolak lehenengo musulman arrazionalistak bildu zituen, eta fedearen zerbitzuan jarri zuen greziar filosofia. Orduantxe sortu ziren musulman jakintzako izen handiak:Al-Kindi (873an hila), “Arabiarren Filosofoa” izengoitiz ezagutua,Al-Farabi (950ean hila),Razi, eta batez ereIbn Sina (1037an hila). Filosofian eta medikuntzan siriarrak izan ziren sirieraren eta grekoaren eta arabieraren arteko bitartekari nagusiak, baina haien eragina handia izanik ere, ez da ahaztekoa persiar jakintsuek, siriarrek baino lehenago,astronomian etaastrologian izan zuten eragina. Arabierakpersierazko hitz tekniko ugari izateak frogatzen duenez, ziur asko Irango itzultzaileak izan ziren Indiako jakintza-hizkuntzen eta arabieraren arteko aurreneko zubia. Hain zuzen ere, Jakintzaren Etxearen sortzaileetako batAbu Sahl Ibn Nawbakht irandarra izan zen, Bagdadeko liburutegiko zuzendaria etapahlavieraz idatzitako astrologiazko lanak arabierara itzuli zituena.
Izan ere, Islama hedatu aurretik, islamdar zientzia Irango eskualdeetan sortu zen,VIII. mende erdiaz geroztik astronomo, astrologo, mediku eta alkimista ugari bildu baitzen han. Jakintzaren Etxeko liburutegi ospetsuak eragin handia izan zuen Islamaren munduan eta jakintzaren loraldia bultzatu zuen; badira gainera Bagdadekoarekin harreman handia izan zuten beste bi liburutegi garrantzitsu,Al Hakan II.ak sortutako Kordobako Liburutegia, 400.000 liburu zituena, eta gerora Europako jakintzaren loraldia ekartzeko eragin handia izan zuena, etafatimitarren garaian fundatutako Kairoko Liburutegia. Esan daiteke Jakintzaren Etxea izan zela musulman jakintzak garai horretan eta alor guztietan bizi izan zuen aurrerakada handiaren eragilea.