Dinastia honetako partaideak Lituaniako duke handiak izan ziren1377-1392 eta1440-1572 bitartean.Ladislao II.a Jagellon, Lituaniako lehen printzea, izan zen dinastia horretako Poloniako lehen erregea,1386an Hedwige erreginarekin ezkondu ondoren. Etxe honek1386-1572 bitartean erreinatu zuen Polonian, ondoko errege hauekin: Ladislao II.a, Ladislao III.a,Kasimiro IV.a, Joan I.a Alberto,Alexandro I.a, Sigismundo I.a eta Sigismundo II.a . Poloniatik kanpora, Hungarian1440-1444 eta1490-1526 bitartean (Ladislao II.a, Ladislao VI.a etaLuis II.a) etaBohemian1471-1526 bitartean (Ladislao VI.a eta Luis II.a) gobernatu zuen Jogalia dinastiak.