Diputatua (1967), Nekazaritzako ministroa (1972) eta Barne Arazoetako ministroa (1974) izan zen Jacques ChiracGiscard d'Estaingek lehen ministro izendatu aurretik (1974-1976). Parisko alkate izan zen urte askoan (1977tik 1995era), eta lehenbizikobizikidetasun aroan lehen ministro izan zen (1986-1988). Bizikidetasun aroa esaten zaio gobernua indar politiko baten esku dagoenean baina presidentea beste joera politikokoa denean (eskuineko gobernua, ezkerreko presidentea).
Bere alderdiak 1993ko hauteskunde legegileak irabazi ostean, errepublikako presidente hautatu zuten1995ean. Ezinegon sozialak,langabe kopuru handiak eta Europari buruzko desadostasunekFrantziako Biltzar Nazionala sakabanatu eta hauteskundeak aurreratzera (1997) behartu zuten. Hauteskunde haiek galdu egin zituen eskuinak, eta bigarrenbizikidetasun aroari (eskuineko presidentea, ezkerreko gobernua) ekin zion,Lionel Jospin lehen ministro sozialistarekin batera.
2002ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten presidente. Neogaullistak nagusi ziren gobernu bat osatu etaJean-Pierre Raffarin liberala izendatu zuen lehen ministro (2005eanDominique de Villepinek hartu zuen haren tokia), eta bertan behera gelditu zenbizikidetasun aroa. 2007an berriro hauteskundeetara aurkezteari uko egin zion.
Jose Maria AznarEspainiako gobernuburu zela, 2003ko azaroan, Carcassoneko batzarra egin zuten bi herrialdeetako ordezkariek eta elkarlan polizial eta judizialerako akordioa sinatu zuten,ETAren aurkako jarduera sendotzeko.[2] Akordio honen bidez, estatu bateko zein besteko poliziei mugaren edozein aldetan jarduteko aukera aitortzen zitzaien.[1]