Jacopo Peri (Erroma,1561 –Florentzia,1633), izengoitizIl Zazzerino,italiarmusikagilea izan zen, ogibidezabeslaria.
Medicien gorteko musikari izan zen,musika-zuzendari nagusia eta,1618an,kamarlengo nagusia.Giovanni de' Bardi etaJacopo Corsirekin batera,Camerata Fiorentinako kide izan zen;camerata haiek antzinako musika-drama berpiztea zuten helburu, errezitazioa edo antzezpen-estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroagoopera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran.
Irizpide horrekin eta Corsiren laguntzarekin batera,1594anDafne idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena,Ottavio Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Askoz arrakasta handiagoa lortu zuenEuridize (1600) operarekin, Rinucciniren beraren libretoarekin.1609an, pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerakomadrigalak tartekatu zituen.Balletak,intermezzoak eta eliza-musika ere idatzi zituen.