John Mary "Jack" Lynch (irlanderazSeán Ó Loinsigh;Shandon,1917koabuztuaren 15a -Dublin,1999kourriaren 20a)Irlandako Errepublikaren laugarrenTaoiseacha (gobernu burua) izan zen, kargu hortaz bi agintaldietan zehar gozatu ahal izan zuen, 1966tik 1973ta eta 1977tik 1979ra.
Lynch lehendabiziko aldiz 1948anDáil Éireanneko (irlandar behe ganbera) diputatu (Teachta Dála) gisaCork Konderria ordezkatuz hautatua izan zen, 1981an berhautatua izan zelarik. Lau txandatan Ogasun Ministari (1965-1966), Industria eta Merkatal Ministari (1959-1965), Heziketa Ministari (1957-1959) etaGaeltachteko Ministaria (irlandera hitz egiten diren eremuak, 1957) ere izan zen. LynchFianna Fáil alderdiaren hirugarren burua izan zen, 1966tik hasi eta 1979 arte, kargu honetan oso eragin handikoSeán Lemass ordezkatuz. Ordezkarien Ganberan 1977an gehiengo osoa lortzen Fianna Fáil alderdiaren azken burua izan zen.
Bere ibilbide politikoaren aurretik Lynchek kirol mailan sekulako arrakasta izan zuen, "kirol gaelikoak" deritzonetan ibilbide bikoitza (dual player) burutuz. Bere herriko Glen Rovers taldeanhurling kirolera jokatu zuen, bai eta Cork konderriko taldean ere 1936tik 1950ra. Bertako St. Nicholas taldeanfutbol gaelikora jokatu zuen, bai eta bere konderriko taldearekin 1936tik 1950ra. Historia guztikojokalari bikoitz edodual players hoberenetakoenetzat hartua izan da. de la historia.Irlandako bost hurling txapelketa (All-Ireland) eta lau liga nazional irabazi zituen, bai eta Irlandako futbol gaeliko txapelketa bat ere.