Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Itsasargi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biarritzeko itsasargia.
Munduaren amaierako itsasargia Ushuaian, Argentinan.

Itsasargia edofaroa[1]itsasoko nabigazioa laguntzeko, errazteko eta bideratzeko erabiltzen diren argidun seinaleztapen-dorreak dira, itsasertz osoan zehar kokatzen direnak. Itsasotik, itsasontziek kostaren hurbilera jakinarazten dizkien argia hautematen dute soilik eta kostaren aurrean zein puntuan dauden badakite, koloreak, tarteak eta argi-sortak direla eta. Itsasargi batzuk sirenekin hornituta daude, egunak lainotsuak direnean eta argi-sorta eraginkorra ez denean soinuak igortzeko. Gaur egun, hala ere, sistema elektroniko modernoagoekin –GPSekin, adibidez– itsasargi aktiboak desagertzen ari dira. Munduan 1.500 baino gutxiago geratzen dira martxan.

Farozainak dira eraikinon zaindariak.

Itsasargietako teknologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsasargietan,argi iturrialeiarrak erabiliz kontzentratzen dira, argi izpia urrutira bidali ahal izateko. Hasiera batean,sua erabiliz argitzen ziren eta geroagokandela bidez.XVIII. mendean, EuropanArgand ontzia eta erreflektore parabolikoa garatu ziren. Batzuetan,balea olioa etakerosenoa ere erabili zen.XX. mende hasieranelektrizitatea eta gasa erabiltzen hasi ziren.

Argi estroboskopiko modernoen aurretik, leiarrak argia kontzentratzeko erabiltzen ziren. Bi ziren leiarren egitekoak:

  • argi bertikala plano horizontalera eramatea
  • horizontalean, argia norabide batean edo gutxi batzuetan fokatzen da

Fresnel leiarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Fresnel leiar»
Fresnel leiarraren funtzionamendua.

Leiar horien diseinuak ahalbidetzen du irekidura handia eta distantzia fokal laburra duten leiarrak eraikitzea, antzeko ezaugarriak izango lituzkeen ohiko leiar batenmasa etabolumen txikiagoarekin. Leiar konbentzionalekin alderatuz gero, Fresnel leiarrak askoz fin, zabal eta leunagoak dira eta argi-iturri bateko zeharkako argia hartzeko ere gai da, itsasargietako argia distantzia askoz handiagoetan ikusgai eginez. IzenaAugustin-Jean Fresnelfisikarifrantziarretik datorkio, berak garatu baitzuen leiar mota hau itsasargietarako.

Itsasargien historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsasargien historia itsas segurtasunaren elementu gisa antzinetik giza nabigaziora lotuta egon da, lurra non zegoen seinalatzeko.

Oso probablea da itsasargiak erromatarren eta greziarren garaiak baino lehenagotik zeudela, feniziarrek eta kartagotarrek kostaldetan zelaterien dorreen gainean sutzarrak pizten zituzten.

Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar, hobekuntzak ez ziren oso nabariak izan, dekorazioan izan ezik. XVII. mendean, itsasargiak bere goiko partean plataformak zituzten dorreak baizik ez ziren, bertan ikatzezko, alkaternezko eta breazko sutzarrak ipintzeko.

XVIII. mendearen hasieran lehenengo linterna metalikoak agertu ziren, sugarren beroa hobeto mantentzen zutenak, baina mendearen amaiera arte itxaron behar izan zen aurrerapen teknologikoak ikusi ahal izateko. 1768. urtean Frantziako ingeniari batek lanpara batzuen ordez aldatu zituen. Horrela, lehenengo sistema birakor mekanikoa asmatu zuen. Gailu katroptikoak eta lehenengo argi birakorrak jaio ziren. Distira eta eklipse benetako lehenengo gailua Suedian instalatu zen.

XIX. mendean argipena itsasargietan aurrerapen handiak izan zituen Agustin Fresnel-ek mailakatutako lenteen asmakizuna zela eta. Horrek argi sortaren intentsitatea handitzen zuen. Elikatze-iturria XVII. eta XIX. mendeen artean aldatuz joan zen, ikatza erabiltzetik, arrain olioa eta landare ollioak erabiltzera.

XIX. mendean zehar, Europan lehenengo plan nazionalak ezarri ziren, hauek, itsasertz osoan zehar itsasargiak eraikitzeko sustapenarentzako.

1920ko hamarkadan, Gustaf Dalen suediar ingeniari eta fisikariak gas azetilenoko lanpara asmatu zuen: distira automatikoak sortzen zituen eta birakorra zen, gasaren presioari esker. Asmakizun horrek zaindu gabeko lehenengo itsasargiei bidea eman zien. XX. mendearekin bat, propanoa eta butanoa agertu ziren, hornikuntza elektrikoa mendearen erdirantz hedatu egin zen arte.

Espainako lehen itsasargi elektrikoaCoruñan izan zen. Horren elektrizitatea lurrun makina handiak eragiten zituen bi dinamori esker lortzen zen.

Itsasargiak munduan zehar

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko itsasargiak»

Euskal Herrian, mendebaldetik ekialdera, aipatzekoak diraBillanokoa (Gorliz),Matxitxakokoa (Bermeo),Santa Katalinakoa (Lekeitio),Getariakoa,Igeldokoa,Higerkoa (Hondarribia),Ziburukoa etaBiarritzekoa.

Munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munduan, itsasargirik famatuenaAlexandriakoa (Egipto) da ziur aski,K. a. III. mendeanPharos izenekouhartean eraikitakoa. Hortik hartu dute izena hainbaterromantze hizkuntzak:pharefrantsesez,farogaztelaniaz,italieraz edogalizieraz,farkatalanez,farolportugesez, eta abar.

Bestela, ezagunak dira batez ere muturreko tokietan daudenak. Horrela,lurmuturrak eta itsasargiak oso lotuta daude.

Esate baterako,Iberiar penintsulan oso bisitatuak dira izkinetakoak: Ipar-mendebaldeanFisterrakoa (Coruña), hego-mendebaldeanSão Vicentekoa (Algarve),Gatakoa (Almería) etaCreusekoa (Girona).

Europan,Bretainia,Eskozia edoIrlanda aldekoak nabariak dira.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Itsasargi» UZEI Sinonimoen Hiztegia.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Itsasargi&oldid=10425923"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp