Italiako zinemaItalian edoitaliar zuzendariek egindako filmek osatzen dute. 1900eko hamarkadan italiar zinema industria sortu zutenetik, bertoko zinemagile eta aktoreek etxeko eta nazioarteko arrakasta izan dute eta mundu osoko zineman eragina izan dute. 2014. urtean, italiar filmek 14 aldiz irabazi duteIngelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria (beste edozer herrialdek baino gehiago) eta 12 aldizUrrezko Palma.
Lehenengo italiar filmak liburu edo antzezlanetan oinarrituta zegoen. 1910eko hamarkadan, italiar zinemagileek, aurrekontu handiak erabiliz, film arrakastatsuak grabatu zituzten, tarteanEnrico GuazzonienQuo Vadis (1913) edotaGiovanni PastronerenCabiria (1914). Garai hartan abangoardiazko mugimendu bat sortu zuten,cinema futurista izenekoa. 1920ko hamarkadan gainbeheran egon arren, hurrengo hamarkadanzinema soinudunari esker berpiztu zen. Orduko komediak,Telefoni Bianchi deituak, arrakastatsuak izan ziren.[1]
Italiako gobernufaxistak finantza-laguntza eman zion eta baitaCinecittà estudioak sortu ere baina, zentsura zela eta, orduko filmakpropaganda besterik ez ziren.Bigarren Mundu Gerra eta gero,mugimendu neorrealista sortu zen,Luchino Visconti,Roberto Rossellini edotaVittorio De Sica zuzendariak igo zituena. 1950eko hamarkadaren amaieran pisua galdu zuen zinema arinaren mesederako etaCommedia all'italiana generoa sortu zuen.[2]Federico Fellini etaMichelangelo Antonioni zuzendariak etaSophia Loren,Giulietta Masina etaGina Lollobrigida aktoreak nazioarteko izar bilakatu ziren.[1]
1960ko hamarkadanspaghetti western generoa sortu zuten,Sergio LeonerenDolarraren trilogia etaEnnio Morricone musikagilearen lanarik esker. Orduko thriller erotikoak,giallo deituak etaMario Bava edotaDario Argento zuzenduak, 1970eko hamarkadan mundu osoan ospetsu bilakatu ziren. 1980ko eta 1990eko hamarkadetanErmanno Olmi,Bernardo Bertolucci,Giuseppe Tornatore,Gabriele Salvatores edotaRoberto Benigni zuzendariek Italiako zinema berpiztu zuten.[1]
![]() | Artikulu hauzinemari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |