Alpeen jarraipena den Ćićarija mendikateak zeharkatzen du penintsula eta Učka mendiak dira bere eremurik garaiena. Mendirik altuena Vojak da 1.396m garaierarekin. Ipar-ekialdeko eremuariistria zuria deitzen zaio erromatarren garaitik ezaguna baita bertako kareharria, hegoaldea eta mendebaldea berrizistria gorria dira, nekazaritza lur oparoz osatua. Penintsularen erdialdeak klima kontinentala du eta kostaldeak klima mediterraneoa.
1945tik hiru estatutan banaturik dago. Zatirik handienaKroazia da eta iparraldeko lurrakItalia (Triesteren ondoan) etaEslovenia (herrialdearen itsas portu bakarrak) dira. Hiru etnia hauek osatzen dute irlako populazioa, bakoitzak bere hizkuntza mantentzen duelarik. Hala ere istriarrak sentitzen dira etaZagreben aurrean autonomia handiagoa eskatzen duen mugimendua sortzen ari da.
BestaldeĆićarija mendikatean, Peroj herriaren inguruan, antzinako istro-erromatarren ondorengoa den komunitatea bizi da etaUnescok argitaratutakoMehatxaturiko hizkuntzen liburu gorrian "Europako etniarik txikiena" bezala agertzen du.
Populazioaren banaketari dagokionez, biztanleriaren gehiengoa kostaldeko hirietan bizi da. Hiri handienaPula da
Estrabon historialari greziarrak jadanik aipatu zuenhistri iliriar leinua bertan bizi zela, eta hauek eman zioten izena penintsulari. Nabigazioan sortzen zizkieten arazoak zirela etaerromatarrak sarritan saiatu ziren lurraldea konkistatzen eta azkenean k.a. 177an lortu zuten, histrioenNesactium hiriburuari setio luzea egin ondoren.Augusto enperadoreak Italiar probintziatan sartu zuen eta horrela mantendu zen erromatarren inperioaren gainbehera arte.
Ordutik aurreragodoen,bizantziarren,avaroen etalonbardiarren menpe egon ziren, bainafrankoek Lonbardia eskuratzean Pipino IIIakGermaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean sartu zuen.XI. mendeanVeneziaren menpe gelditu zen eta garai hartakoak dira gaur egungo monumentu nagusiak.1797an Habsburgotarrek hartu zuten. XIX. mendean italiarrak ziren nagusi Istriar penintsulan baina beraiekin esloveniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak bizi ziren. Italiarrenrisorgimento iraultza independentista zabalduko zen beldurrez agintari austriarrek eslaviarren aldeko jarrera azaldu zuten eta 1910rako bi komunitateen populazioak berdinduta zeuden.