Istinga-esnekia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius lacunarum Hora, 1960 |
Istinga-esnekia (Lactarius lacunarum)Russulaceae familiakoonddo bat da.[1] Ez da jangarria, iaLactarius guztiak bezala (niskaloa edo esnegorria izan ezik). Euskal Herrian ez da ohikoa, baina bai FrantziakoLandetan.
Kapela: 2 eta 7 cm arteko diametroa du, hasieran ganbila, gero hondoratu egiten da erdian, titi baten arrastoekin edo ez, eta ertza uhindua. Eguraldi hezearekin arre-gorrixka-adreilu kolorea du, lehortzean bizitasuna galtzen du, oso azaleko pitzadura zentrokideak ere baditu; zahiaren antzeko ezkatatxoz estalita.
Orriak: Finak, estu, itsatsiak edo dekurrenteak; lehenengo zurixkak edo haragi-okre kolorekoak, gero arre-gorrixkak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren diametroaren antzeko luzera du eta antzeko kolorea, goialdean zimur txikiak ditu eta oinarrian ilupazko eremu bat.
Haragia: Airearekin kontaktuan ez da horixkatzen. Latex ugari eta zuria du, potasarekin ez da haragiaren kolorea aldatzen, baina berez horitu daiteke orrietan. Itxaron ondoren pixka bat mingotsa.Lactarius quietus delakoaren usain arina.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator, esneari dagokio.Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Ez da jangarria.
Lactarius aurantiacus taldekoekin, tonu laranja biziak dituzte, lirainagoak dira eta ez dute lokatza eta urmaelen hurbiltasuna gogoko.
Udazkenean. Erraz putzuz betetzen diren lekuetan, taldeka ateratzen da, belar artean edo lur biluzian. Haritzen, sahatsen, haltzen, lizarren eta abarren[3]deskonposatzen ari diren hostoetan.
Europa, Errusia eta Mexiko.