Istanbul[1] (turkieraz:İstanbul, eta bizantziar garaiangrezieraz hasieranBizantzio eta geroKonstantinopla),Turkiako hiririk handiena da, bai etaEuropako handienetako bat ere, 12.782.960 biztanle baitzituen 2009an.[2] Gainera, lur eremu handia hartzen du, munduko 5. udalerri handiena baita. Istanbul probintziako hiriburu administratiboa da.
Hiri zaharraBosforo itsasartearen hego-mendebaldeko ertzean dago, baina hiri berriak, askoz handiagoa denak, itsasartearen bi aldeak hartzen ditu: europarra (Trazia) etaasiarra (Anatolia). Izan ere, bi kontinentetan dagoenmetropoli bakarra da munduan.
Bizantzio (grezieraz Βυζάντιον,Byzántion) hiriaren lehen izen ezaguna da. K.a. 660 inguruan sortu zen izen horrekin,K.a. V. mendekoHerodotoren araberaKaltzedonia baino 16 urte lehenago.Bizas zeritzan Megarako kolonoen erregeak eman zion izena.
Konstantino I.ari esker, hiria Erromatar Inperioko ekialdeko hiriburu bihurtu zen, etaKonstantinopla[4] (grezieraz Κωνσταντινούπολις,Kōnstantinoúpolis, hots,"Konstantinoren hiria") izenarekin ezagutzen hasi zen. EnperadoreaNea Roma ("Erroma Berria") izena erabil zedin saiatu zen, alferrik.
Nahiz eta lehenagotik erabili,Istanbul izena XX. mendean hedatu zen gehien, batez ere nazioartean. 1930ko martxoaren 28an, Turkiako Posta Zerbitzuak nazioarteari eskaera ofiziala egin zion, hiri osoa izendatzeko,İstanbul erabil zezan. Aditu batzuen arabera, Istanbul izena grezierazko "εἰς τὴνΠόλιν" ([is tin ˈpolin],hirian) esalditik omen dator: azken batean, hiri nagusiari soilik "hiri" deitzea ohikoa da,Iruñea kasu. Beste aditu batzuen arabera,Konstántinoupólis greziar izenaren laburdura omen da, azentu gabeko silabak galdu eta hasierako i- gehitu ondoren.
Egungoturkieraz, hiriaren izena "İstanbul" da, puntudunİ larri batekin, turkierako alfabetoakİ letra puntuduna etaI puntugabea bereizten baititu.
Bizantziarren eta otomandarren menpekoeslaviar herriekTzarigrad erabiltzen dute,Tsarraren (Enperadorearen) hiria (serbieraz eta bulgarieraz, Цариград), berezKonstantinopla izenaren kalkoa dena.
Penintsula historikoa zazpimuinoren gainean eraikita dagoela esaten da, bakoitzaren gailurreanmeskita inperial batekin, eta 22 km-ko luzekoharresiek inguratua. Horietako handienaTopkapı jauregiakoSarayburnu da (Jauregi muinoa)[5]. Urrezko Adarraren beste ertzean beste muinokoniko bat dago, Galata auzoa (Beyoğlu barrutia) dagoen lekuan. Üsküdar ere, Asiako aldean, muino ugariz osatuta dago. Istanbuleko tontorra Çamlıca muinoa da (Asian), 288 m garai[6].
Bi zubi daude itsasarte honen gainean.Bogazici zubia (Bobezalakoaaziçi Köprüsü), 1074 metro luzekoa, 1973an bukatu zen. Bigarren zubia, FSM (Fatih Sultan Mehmet Köprüsü), 1014 metro luzerakoa, 1988an amaitu zen eta lehen zubitik ia bost kilometro iparraldera dago. Zubi hauek Istanbul ondokoÜsküdar (grezieraz Crisopolis),Kadiköy (grekoz Calcedonia) hiri asiarrekin lotzen dute, zeinek XX. mendearen bigarren erdian Istanbulekin bat egin zuten.
Marmaray izeneko 13,6 kilometroko trenbide tunel batek Istanbuleko metroaren zati gisa zeharkatzen du itsasartea. Urpeko zatia 1,4 kilometro ingurukoa da, eta 62 metroko sakonera du gehienez. Trenbide sistema honen sekzio garrantzitsu hau 2013an inauguratu zen eta Istanbuleko erdigunea, mendebaldeko ertzean, ekialdeko hiriarekin lotzen du.[7]
Ipar Anatolia failatik gertu dago Istanbul. Faila geologiko aktiboa da, eta hainbat lurrikara hilgarri eragin ditu hiriaren historia garaikidean. Zientzialariak bat datoz lurrikara oso suntsitzaile handi bat gertatzeko aukeretan, baina ez dago data zehatzik aurreikusteko modurik. Bogazici Unibertsitateko Gülüm Tanircan irakasleak adierazi duenez, Marmara inguruko lurrikararik handiena "oraindik ez da gertatu". Ahmet Ercan geologoak adierazi duenez, lurrikara 7 gradukoa izateko aukera "%50etik gorakoa" izango da datozen 30 urteetan.[8][9]
Bugra Gokce Istanbulgo hirigintza-plangintzako funtzionarioaren iritziz, "200.000 eraikin inguru kaltetu daitezke" lurrikara handi batean; horrek esan nahi du sei eraikinetatik batek kalte larriak izan ditzakeela. Istanbulgo 90.000 eraikin kolapsatuko zituztela ere iritzi zion.[10]
Istanbulekklima ozeaniko etaklima mediterraneoaren arteko trantsizioko klima du. Beraz, hiriakklima epela du. Esate baterako, udako lehortea ez da benetako klima mediterraneoan bezain handia.Udak beroak dira, hezeak bainaeuri gutxikoak (295 ordu eguzki hileko ekainean, uztailean eta abuztuan). Udako egun jakinetan, tenperaturak 35 °C-tik gorakoak izaten dira.Neguak hotzak eta hezeak dira, euri ugari egiten du eta noizean behinelurra (76 ordu eguzki baino gutxiago hileko urtarrilean eta otsailean). Neguan, egun jakinetan, tenperaturak 0 °C-tik behekoak izan dira inoiz. Horrela, urtero 25 batizotz egun izaten dira, abendu, urtarril eta otsailean batez ere.Udaberriak etaudazkenak epelak dira.
Hirian bertan erregistraturiko tenperaturarik altuena 40.5 °C-koa izan zen, 2000ko uztailaren 12an. Inoiz erregistraturiko tenperaturik hotzena -16.1 °C-koa izan zen, 1929ko otsailaren 9ko gauean.[11]
Hala ere, Istanbuleko historiaK.a. 660 inguruan hasi zen, oro har, Bizas erregaren agindupean Megarako kolonoak Bosforoaren europar aldean ezarri zirenean, etaBizantzio sortu (grezieraz Βυζάντιον,Bizantion, latinezByzantium). Mendearen amaieran,akropoli bat eraiki zen behialakoLygos etaSemistra herrixken lekuan. Hiriapersiar agintepean egon zen aldi batezK.a. V. mendean, baina greziarrek berreskuratu egin zutenMediar Gerretan[18]. BizantzioDeloseko Ligako kide izaten segitu zuen,K.a. 355ean independentzia lortu zuen arte.Erromatar Errepublikaren babespean denbora luzez egon ondoren,73anErromatar Inperioko zati bihurtu zen.
Peszenio Niger usurpatzailearen alde ipini izana,Septimio Severo enperadorearen aurka, garesti atera zitzaion, bi urteko setioaren ondoren195ean errenditu zenean hiri suntsituta baitzegoen. Hala ere, bost urteren ondoren, hiria berreraikitzen hasi, eta denbora laburrean aurretik zuen ospea berreskuratu zuen.
Konstantinopla irudikatzen duen mapa zaharrena,1420s-1430s an Cristoforo Buondelmontik egina.
Konstantino I.akLizinio garaitu zuenean Krisopolisko guduan324ko irailean,Erromatar Inperioko enperadore bakar bihurtu zen. Bi hilabete geroago, Konstantinok Bizantzio ordeztuko zuen hiri kristau berriaren planoa ezarri zuen. Inperioaren ekialdeko hiriburu zenNikomedia ordezkatzeko sortua, hiriaren izen berriaNea Roma (Erroma Berria) izan zen, baina ezagunagoa egin zenKonstantinopla izenarekin (Konstantinoren hiria),XX. mendea arte iraungo zuena. Sei urte geroago,330komaiatzaren 11n, Konstantinopla hiriburu izendatu zuten, geroraBizantziar Inperioa izan zena.
Hiriburu hura ezartzea Konstantinoren lorpen iraunkorrenetakoa izan zen, erromatar boterea ekialderatuz eta greziar kulturaren etakristautasunaren erdigune bihurtu baitzen[19]. Eliza ugari eraiki ziren hirian zehar,Hagia Sofia barne, mila urtez mundukokatedral handiena izan zena. Hiriaren kokalekuak Konstantinoplaren beraren existentzia ziurtatu zuen, etaharresiek Europa babestu zuten ekialdeko inbaditzaileengandik etaIslamaren aurrerakadatik.Erdi Aroko mende gehienetan, KonstantinoplaMendebaldeko hiri handiena eta aberatsena izan zen.
Konstantinoplaren erortzea.
Konstantinoplaren beheraldiaLaugarren Gurutzadarekin hasi zen, gurutzatuek Bizantziar Inperioa estatu txikiagoetan zatikatu baitzuten. HiriaLatindar Inperioaren hiriburu bihurtu zen, gurutzatu katolikoek bultzatuaortodoxoena ordezkatzeko asmoarekin. Hala ere, Latindar Inperioak ez zuen luze iraun eta Bizantziar Inperioa1261ean berrezarri zen, baina ahuldu samar zegoen. Hiriko elizak, babesak eta oinarrizko zerbitzuak gain-beheran zeuden eta biztanle kopurua 40.000 baino ez zen,IX. mendeko milioi erdiarekin alderatuta.
XIV. mende erdialdean, otomandar turkiarrak estrategia militar bat hasi zuten hiria itotzeko asmoarekin, herri txikiagoak bereganatuz eta hornidura bideak itxiz. Azkenean,1453komaiatzaren 29an, zortzi asteko setioaren ondoren,Mehmed II.aKonkistatzailea sultanakKonstantinopla hartu zuen etaOtomandar Inperioaren hiriburu izendatu. Ordu batzuk geroago, sultana Hagia Sofia elizara joan etaiman bat deitu zuen Islamaren kredoa errezitatzeko eta katedral handiameskita inperial bihurtu zen.
Konstantinopla erori eta gero,Mehmed II.ak hiria biziberritzea erabaki zuen.Anatolia eta beste herrialdeetakomusulmanak,kristauak etajuduak ekarrarazi zituen, borondatez ala indarrez, gizarte kosmopolita sortzeraino. Mendearen amaieran, hiriak 200.000 biztanle zituen, Europako bigarren handiena[20]. Era berean, Mehmed II.ak azpiegitura zaharkituak berritu zituen etaBazar Handia eraikitzen hasi. Garai hartanTopkapı jauregia ere eraiki zen, laurehun urtez sultanaren egoitza ofiziala izan zena.
XIX. mende hasierako matxinada garaiakMahmud II.a sultanaren goraldia eragin zuen, eta Europa Mendebaldeko kulturarekin lerratu zen inperioa. Garai honetanzubiak eraiki zirenUrrezko Adarra zeharkatzeko, eta hiriaburdinbidez lotu zen Europako sarearekin 1880ko hamarkadan.Tünel linea, mundukometro zaharrenetarikoa,1875ean ireki zen, eta beste hainbat azpiegitura moderno ere (ur hornidura, argindarra, telefonoa eta tranbiak) hurrengo urteetan eraiki ziren, nahiz eta Europako beste hirietan baino geroago izan.
Hala ere, modernizazio esfortzuak ez ziren nahikoak izan Otomandar Inperioaren gainbehera galarazteko.XX. mende hasieran,Turkiar Gazteen Iraultzak eta gerra ugariek Inperioaren porrot ekonomikoa ekarri zuen.Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, britainiarrek, frantziarrek eta italiarrek hiria hartu zuten. Azken otomandar sultana,Mehmed VI.a, 1922ko azaroan erbesteratu zuten. Urtebetera okupazioa amaitu zen,Lausanako Ituna sinatu etaMustafa Kemal Atatürk iraultzaileakTurkiako Errepublika izendatu zuen1923kourriaren 29an.
Turkiako Errepublika berriaren hiriburuaAnkarara eraman zen eta1930ean hiriaren izen ofizial bakartzatIstanbul ezarri. Nahiz eta hiriburutasuna galdu,1940ko hamarkada amaieratik aldaketa estruktural handiak jasan zituen, hala nola,plaza (adibidez, Taksim plaza), bulebar eta hiribide berriak, batzuetan eraikin historikoen kaltetan. Hiriko biztanleria laster hazten hasi zen1970eko hamarkadatik aurrera, Anatoliako biztanleak hiriraenplegu bila iristen ziren heinena. Hiria izugarri hazi zen, inguruko herri eta basoak irensteraino, eta Istanbulgometropoli eremua eratu.
Metropoli eremuak 11.372.613 biztanle ditu, 2007ko erroldaren arabera[21] eta egun munduko hiri handienetakoa da. Gainera, biztanleriaren hazkuntza tasa % 3,45 da egun, batez ere landa lurretako etorkinak direla-eta. Istanbulgobiztanle dentsitatea 1.700 bizt/km² da, Turkiako batez besteko den 81 bizt/km² zifratik urrun[22].
Metropolitar eremuko biztanleria hirukoiztu egin zen 25 urtetan, 1980 eta 2005 artean. Gutxi gorabehera, istanbuldarren % 70 europar aldean bizi dira eta % 30, asiar aldean. Turkia hego-ekialdekolangabezia tasa zela-eta, eskualde horietako asko Istanbulera lekualdatu ziren lan bila, eta hiriarenaldirietan ezarri.
Hagia Sofia museoa, mila urtez kristau katedralik handiena izan zena,1453an otomandarrek meskita bihurtua, eta1935ean azkenikKemal Atatürkek museo bihurtua.
Istanbulen bi tren geltoki daude, Sirkeci (europar aldean)1889an eraikia eta Haydarpaşa (asiar aldean)1909koa. Sirkeci geltokira iristen zenOrient-Express linea ezaguna, eta bertatik irteten dira egunParis-Venezia-Orient-Express (aurrekoaren oinordekoa-edo),Danubio-Express,Bosforo-Express, etaGreziara doanLaguntasunaren trena. Hayderpasa geltokitik,Trans-Asia-Express linea irtetean daTeheranerantz eta antzinakoTaurus-ExpressBagdadera. BertatikAnkarara doazenabiadura handiko trena berriak ere irteten dira. Bosforoa igaroko duen burdinbide tunela,Marmaray izenekoa, 2004tik eraikitzen ari dira eta 2013an inauguratu zen.
Bi nazioarteko aireportu ditu hiriak:Atatürk nazioarteko aireportua, europar aldean, eta Sabiha Gökçen nazioarteko aireportua, asiarrean.
Istanbulgo metroak linea bakarra du, baina 2008an 68 milioi bidaiarik erabili zuten. Hala ere, badira halaber metro arineko linea bat (hafif metro),tranbia eta bifunikular, aldirietako tren lineez gain. Beste hirien adibideari jarraiki, 2009anmetrobus sistema abian jarri zen.
Gainera, udalak ur-gaineko garraio sistema kudeatzen du, Bosfororen bi ertzetako ontziralekuak lotzeko.
↑(Turkieraz) «Büyükşehir Belediyeleri ve Bağlı Belediyelerin Nüfusları - 2009». Nadrese Dayalı Nüfus Kayit Sistemi (Adnks) Veri Tabani. Türkiye İstatistik Kurumu. 2010-08-24an eskuratua.