Issosko guduaAlexandro Handiaren etaDario III.a Kodomanoren armaden arteko gatazka armatua izan zen,K.a. 333koazaroan gertatua,Issos hiriaren ondoan.
Granikoko guduan bertokosatrapa menderatu ondoren,Asia Txikian,Mileto etaHalikarnason izan ezik, persiar erresistentzia desagertu zen.Anatoliako konkista finkatzeko urtebete eman ondoren, AlexandrokSiria konkistatzeko prestaketa hasi eta akemenestar itsas-armada geldiarazteko portuak erasotzeari ekin zion.
AlexandroTarson -Zilizian- zegoela, DariokBabilonian Issos hartzeko armada handia prestatzen ari zela jakin zuen. Dario IssostikFarnabazo III.akMediterraneon zuen itsas-gudarostearen laguntza har zezakeen. Hor zela eta, mazedoniarrak armadaren zati handiena Tarson utzi etaParmenioni Issos inguruko kostaldea hartzea eskatu zion.
Azaroan, Alexandrok persiar armada jada Sirian zegoela jakin zuen eta Jonasen pasabidean, «Ziliziar Ateetan», bere armada biltzea erabaki zuen.
Dariok,Parmenionen gudarosteak jada pasabidean zeudela jakinda, iparraldeko bidea hartu eta persiarrek Issos konkistatu zuten. Greziarrek bere horniketa moztu eta Darioak hegoalderantz jotzea erabaki zuen. Pinaro ibaian zegoela Alexandro bere iparraldean zegoela jakin zuen eta gudurako prestatu zen kostaldetik gertu zegoen ordoki laburrean.
Bere kokapena zela eta, Dariok ezin izan zuen bere infanteria ondo antolatu. Alexandrok erdialdetik eskuinaldeko hegalerantz zenbaithetairoien zalditeria-unitate bidali zituen. Honek zulo bat ireki zuen mazedoniar armadan baina Dariok ez zuen abantailaz baliatu.
Alexandrok, hala ere, zalditeria ezkerralderantz mugitu eta persiar lerroak hautsi zituen. Errege Handiak bere armada oraindik mugitzen ari zenean, mazedoniar falange eta infanteria astunak persiarren erdialdeko zutabea eraso zuten.
Erdialdean zegoen persiar armada atzera egin zuenean, eusten ari zen eskuinaldeko hegalak behea jo zuen eta Dariok gudu-zelaitik ihes egin zuen.
Issosena garaipen erabakigarria izan zen greziarrentzat eta akemenestar boterearen amaiera iragarri zuen. Dario III.ak galdu zuen lehendabiziko gudua izan zen. Guduaren ostean, mazedoniarrekEstatira Darioren emaztea,Barsine-Estatira etaDripetis bere alabak etaSisigambis bere ama atxilotu zituzten. Alexandrok, gero Barsine-Estatira ezkonduko zuena, begirune handiz hartu zien.