Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Israel Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israel Saria
1953
2013ko ekitaldia
Data1963
Herrialdea Israel

Israel Saria (hebreeraz:פרס ישראל‎)Israelgo Estatuak emandako saria da.[1] Urtero Independentziaren Egunean ematen dute Jerusalemgo Nazioarteko Konbentzio Zentroan, presidentea, lehen ministroa,Knesseteko presidentea eta Justizia Gorte Goreneko presidentea bertan zirela. Saria 1953an eman zuten lehen aldiz, garai hartan Hezkuntza ministro zenBen-Zion Dinorren ekimenez.

Saria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Saria lau arlo hauetan banatzen da:

  • Humanitateak, gizarte-zientziak eta ikasketa juduak.
  • Natura-zientziak eta zientzia zehatzak.
  • Kultura, arteak, komunikazioa eta kirolak.
  • Bizitza osoa eta nazioari egindako aparteko ekarpena (1972tik)

Israelgo herritarrek edo beren arloan bikaintasuna erakutsi zuten edo Israelgo kulturan asko lagundu duten erakundeek jasotzen dute saria. Epaile-batzordeek aukeratzen dituzte irabazleak, eta Hezkuntzako ministroari bidaltzen diote haien gomendioa. Batzordeakad hoc dira, eta Hezkuntzako ministroak izendatzen ditu urtero kategoria bakoitzerako.

Saridun garrantzitsuenen arteanShmuel Yosef Agnon,Robert Aumann edotaAda Yonath nobel saridunak daude.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Reich, Bernard; Goldberg, David H.. (2016-8-30). Historical Dictionary of Israel. Rowman & Littlefield ISBN9781442271852..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Israel_Saria&oldid=8857121"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp