Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ismailismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ismailen kaligrama.

Ismailismo edoismaelismoa (arabieraz:الإسماعيليون‎al-Ismāʿīliyyūn;persieraz:إسماعیلیان‎Esmāʿiliyān)Islamxiitaren korronteetako bat da[1]. Haren jarraitzaileeiseptimaniar deitzen zaie, xiismoaren lehenengo zazpiimamak baino ez dituztelako onartzen.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ismailismoaren jatorria765. urtean dago. Urte horretan hil zenJafar as-Sadiq, xiiten seigarren imama, eta eztabaida piztu zen haren oinordekotzaren inguruan. Jafar as-Sadiqek bere seme zaharrenaIsmail ibn Jafar izendatua zuen oinordeko, baina hau aita baino urte batzuk lehenago hila zen. Xiiten talde batek, beranduagohamabitarrak deitutakoek,Musa al-Kazim izendatu zuen oinordeko, imamaren beste semea. Ismaildarrek, ordea, ez zuten onartu Ismail hilik zegoenik eta ezkutaturik zegoela esan zuten. Beren ustetan munduaren bukaeran itzuliko damahdi gisa.

Historialari ez ismaildarren arabera,ezkutatze horrek imamaren figurak sortzen zituen arazo politikoak konpontzeko erabili zen. Garai hartanBagdadekokalifek gogor egiten zuten imam xiiten aurka eta hauek hilik edo kartzelan bukatu ohi zuten. Ezkutatzean imamak dimentsio espiritual berria jaso zuen eta fededunek aukera gehiago zituzten politikoekiko jarrera ezberdinak hartzeko. Oso jazarriak izan ziren ismaildarrak, baina beren fedea zabaltzen jardun zuten indar handiz, lehenikEkialde Hurbilean, eta ondoren mundu osoko musulmanen artean.Tunisian,amazighen laguntzaz, estatu txiki bat sortu zuten eta hortikEgipto konkistatzeari ekin zioten,Fatimitar Kalifa-herria sortuz. Beste ismaildar batzuek,karmata izenekoek, kalifa eta imam fatimitarren autoritateari uko egin eta estatu bat sortu zutenBahrainen. Oso ezagunak izan ziren garai hartan, beren jarrera bortitza zela-eta.

Fatimitarrek, berriz, banaketa handia izan zuten1094. urtean,Al Mustansir kalifaren heriotzaren ondoan. Erregeordeak Al-Mustali seme txikia jarri zuen, Al-Nizar seme nagusiaren ordez, bi talde sortuz:nizariak etamustaliak.

Dotrina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ismailiarrek dotrina konplexuak dituzte,neoplatonismo,gnostizismo etamanikeismoren eragin handiekin. Haientzat Islamak bi printzipio osagarri ditu:zahiria,profeta,Korana bere zentzu literalean etaxarian oinarritua; etabatiniaimamarengan eta Koranaren interpretazio mistikoan oinarritua. Ismaildarrek uste dute Korana beste mezu ezkutu baten alegoria dela, eta hau, aldi berean, beste alegoria bat mezu ezkutu batekin. Horrela jarraitzen dute zazpi ezkutatze mailatara iritsi arte, azken horretan biltzen delarik benetako egia.Alamuten (Iran) nizariek ismailismoa aldatu zuten etaAsasino deitu zioten aldaerarekin erritual islamiko guztiak alde batera utzi zituzten, fedearen aldeesoterikoan bakarrik oinarrituz.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Ismailism. in: Encyclopædia Iranica. iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2016-7-18).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dotrina
Literatura
Profeziak
Suhufi Ibrahim  • Taurat  • Zabur  • Injil  • Korana
Kodizeak
Hadith  • Kalam  • Fiqh
Sineskera eta oinarriak
Fatua  • Jihad  • Taqiya  • Xaria  • Tawhid  • Islamaren bost euskarriak
Praktikak
Leku sakratuak
Profetak
Ulul Azmi
Nuh  • Ibrahim  • Musa  • Isa  • Mahoma
Koranekoak
Adan  • Idris  • Nuh  • Hud  • Salé  • Ibrahim  • Lut  • Ismail  • Ishaq  • Yaqub  • Yusuf  • Ayub  • Shoaib  • Musa  • Harun  • Zulkifl  • Daud  • Suleiman  • Ilyas  • Al-Yasa  • Yunus  • Zakariya  • Yahya  • Isa  • Mahoma
Bestelakoak
Abel  • Aliassabat  • Daniel  • Semi  • Shit  • Josue  • Samuil  • Isaias  • Jeremias  • Idris
Adarrak
Ahmadismoa  • Alauismoa  • Deobandia  • Hamabitarra  • Ibadhismoa  • Ismailismoa  • Jihadismoa  • Kharijismoa  • Koranismoa  • Salafismoa  • Sufismoa  • Sunnismoa  • Xiismoa  • Wahhabismoa  • Zaidismoa
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ismailismo&oldid=9993689"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp