Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Islamiar arte

Wikipedia, Entziklopedia askea
ArabeskoakmogolenAgrako gotorlekuan.

Islamiar artea edoarte islamikoaIslamaren kultura duten edo izan dutenenartea da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ereAl-Andalus etaIndia arteko eskualdeetan garatu dena.

Arte islamiarraren eremua izugarri zabala da, eta lurralde hauek hartzen ditu: Afrikaren iparraldea,Egipto,Palestina,Siria,Turkia,Arabia,Irak,Pertsia,India etaTxina. Horiez gainera aipatzekoak dira artemudejarraEspainian (Errekonkistaren ondoren) etaSiziliako printzenormandiarren artea, berez islamiar artea izan gabe ere, arte horren eragina oinarrizkoa duena.

Zabalkundea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Islama bizkor hedatu zen bai Ekialde Hurbilera baita Afrikako iparraldera ere. Kristautasunak hiru mendetan baino lurralde zabalagoa eta jarraitzaile gehiago bereganatu zituen islamak ehun bat urtetan. Musulmanek beren mendeko herrietan ez zituzten herritarrak beren erlijioa hartzera behartzen: bestela baizik, «Liburuko» (Biblia) beste bi herrien sinesteak -kristau eta juduenak- errespetatzen zituzten. Hori horrela izanik ere, VII. mendearen erdialdeaz geroztik, gero eta jende gehiago bihurtu zen islam erlijiora.

Arte musulmanak bateratu zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak (Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak, korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak, bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten.

Horrek azaltzen du zergatik ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta, hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.

Koranak zehatz-mehatz gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen zituzten. Eskultura, bestalde, etxeko gauzak apaintzeko erabiltzen zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia .

Arkitektura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Islamiar arkitektura»
Meskita Urdina,Istanbul,Turkia

Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik.

Arkitektura honen eraikin nagusiakmeskita,jauregia,hilobia etagotorlekuak dira, nahiz eta beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak eta etxebizitzak. Arkitektura-kultura honen elementu nagusiakzutabea,arkua etakupula dira, hiru elementu hauen konbinaziotik lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorriapersiar arkitekturan, batez erePartiakoan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko kulturetako eragin ugari izan, adibidezbizantziar arkitekturak eragindakoa.

Apaingarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Musulmanek landu zituzten apaingarriak izan ziren ziur asko originaltasun eta aberastasun handiena lortu zuten adierazpen artistikoak. Landareak, irudi geometrikoak eta idazkera arabiarra (epigrafeak) erabili zituzten batez ere apainketarako osagai nagusi gisa. Osagai horiek era askotako tekniken bidez adierazten zituzten :mosaikoak,zeramika beiratuak, lauzak,saretak, etab., eta horien bidez apaingarri aberastasun paregabea lortu zuten. Dekoratzaile musulmanek trebetasun handiz ezkutatzen zituzten eraikuntzan erabiltzen ziren material aurreak.

Arte ikonoklasta zenez, ezin zen profetarik, jainkorik edo bestelako elementu sakraturik irudikatu. Horregatik, landare edogeometria oinarriko apaindura konplexua garatu zen.

Arte aplikatuetan ere lorpen handiak egin zituzten musulmanek. Horien artean aipatzekoak dira ehunetan egindako lanak (tapizak eta jantzietarako ehunak),bolia (xehetasun handiaz zizelatua),zilar damaskinatua, eta bolia edonakarra zurean txertatua.

Miniaturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Khamsa Nizamikoa, persiarra, 1539-43

VIII. eta XIII. mendeen bitartean pintura musulmanak izan zuen bilakaera ezezaguna da erabat, oso aztarna gutxi iritsi baitira gaur egun arte. Musulmanek,omeiarren etaabbastarren garaian,pergaminoa etapapiroa erabili zuten beren kultura zabaltzeko. Baina berehala ikasi zutenpapera egiten, eta material merkea izaki zabalik, zuten beren kulturaeskuizkribuen bidez hedatzeko bidea. XIII. mendea arte gai zientifikoak bakarrik lantzen ziren. Arabiarrekbizantziarrengandik jaso zituzten eskuizkribu horiekEkialde Hurbilean, etaarabierara itzultzen zituzten. Testuarekin batera irudiak ere kopiatzen zituzten, diagramak nahiz irudi figuratiboak izan. Kaligrafo trebe batek erraz marraz zitzakeen irudiak, testuak horretara behartuz gero, eta horregatik ez zuen pentsatzen pintore zenik, alegia, Alaren aurrean higuingarri zenik. Baina 1230etik aurrera sormenezko lanak ilustratzen hasi ziren, eta horrek aukera handiagoak ematen zizkien. Era horretako ilustrazioek 1230-1350 urte bitarteetan lortu zuten goreneko maila. Garai horretan bi liburu dira aipagarriak :Magamat etaIzalila iun-Drnanta[erreferentzia behar].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Islamiar_arte&oldid=10214193"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp