Isidor Isaac RabiRymanów-n jaio zen,Austria-Hungarian, egunPolonia bada ere,1898kouztailaren 29an. Handik gutxira, aita, David Rabi, AEB-etara joan zen eta Rabi gaztea eta bere ama Sheindel berehala jarraitu zioten,New Yorken egokitu zirelarik,Manhattango bi logela zituen apartamentu batera.Yiddish hitz egiten zuten etxean.
Rabi eskolan hasi zenean, ama Sheindelek Izzy zuela izena esan zuen, baina izena motzegia iruditu zitzaion apuntatzen ari zen hari eta Isidor Isaac Rabi ezarri zuen. Horrela ezagutu zuten profesionalki, I.I. Rabi, baina bere lagun eta familia artean, Rabi izango zen.
1907an, familia Brownsvillera aldatu zen,Brooklynen, supermerkatu bat gidatzen zutelarik.
Berehala jarri zuen arreta zientzian. Liburutegi publikotik ateratzen zituen liburuak irakurtzen zituen eta bere irrati propioa eraiki zuen Rabik.
Bigarren Hezkuntzako eskola batera joan zenBrooklynen eta1916an graduatu zen. Ingeniaritza elektrikoa ikasten hasi zen Cornellgo unibertsitatean, baina berehala aldatu zen kimikara.
Manganesoaren oxidazioa ikertu zuen bere doktoretza tesirako.1919an lortu zuen bere lehen titulua kimikan, Cornelleko Unibertsitatean, baina juduak ez zuten etorkizunik kimikaren industrian eta ez zuen lanik lortu.
1927an, berriz,Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen kristalen propietate magnetikoei buruzko lan batekin.1929an, lan egiten hasi zen unibertsitate horretan eta,1937an, izan zen lehenengoz Fisikako irakasle.
Energia Atomikoaren Komisioko kide izan zen1946tik1956ra arte. Horrez gain,Brookhaveneko Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen eta baitaCERN izeneko erakundearena ere.
1960an,My Life and Times as a Physicist liburua idatzi zuen.