Haganah erakundeko kidea izan zen. Arabiarren eta israeldarren arteko lehen bi gerretan parte hartu zuen (1943-1948, Palmatx komandoak; 1956-1959, iparraldeko osteen komandante nagusia). Israelgo Estatu Goreneko buruzagia izan zen 1964-1968 urteetan, etaSei Eguneko Gerrako heroia bilakatu zen,1967anJordaniako,Egiptoko etaSiriako armaden aurka garaipen itzela lortu zuenean; gerra horretan,Gaza etaZisjordaniarekin batera, Jerusalem beregatu zuen Israelek.[2] Gerra amaitzean, enbaxadore izan zenWashingtonen (1968-1973).
Alderdi Laboristako buru bihurtu zen eta Israelgo lehen ministro hautatu zuten (1974-1977) baina finantza mailako arazoengatik kargua utzi behar izan zuen. Israelgo defentsarako ministro izan zen 1984-1990 urteetan.1992an berriz lehen ministro izendatu zuten.1993ko irailaren 13an, bakea sinatuJassir ArafatPalestinaren Askapenerako Erakundeko lehendakariarekin. Urtebete geroago, gauza bera egin zuen JordaniakoHussein I.a erregearekin, 46 urteko gerra egoerari amaiera emanez.1994ko abenduan,Bakearen Nobel saria jaso zuen.
1995. urtean,atentatu batean hil zuten.[2] Yitzhak Rabinen hilketa, Israelgo bosgarren lehen ministroa, 1995eko azaroaren 4an gertatu zen (12Marcheshvan 5756. urtean,hebrear egutegian) 21:30ean, Osloko Akordioen aldeko mitin baten amaieran Israelgo Errege plazan,Tel Aviven. Erasotzailea Yigal Amir izeneko zuzenbide ikasle israeldar ultranazionalista bat izan zen. Erasotzailea Yitzhak Rabin lehen ministroaren bake ekimenaren aurka zegoen, berezikiOsloko Akordioak sinatzearen aurka. Yigal Amir-rek Yitzhak Rabin traizio horrengatik hiltzea merezi zuela ebatzi zuen. Suzko arma bat lortu eta tiroz hil zuen.