Isaac Stern (ukraineraz:Исаак Стерн,errusieraz:Айзек Стерн;Kremenets,Ukraina,1920kouztailaren 21a -New York,Ameriketako Estatu Batuak,2001ekoirailaren 22a) biolin-jotzailea izan zen.
Ukrainan jaioa, estatubatuar herritartasuna zuen, gurasoakSan Frantziskora (Ameriketako Estatu Batuak) joan baitziren Sternek urtebete zuela. BiolinaNaoum Blinderrekin etaLouis Persingerrekin landu zuen, eta hamabost urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua (Brahmsen biolinerako kontzertua San Franciscoko Orkestra Sinfonikoarekin). New YorkenPierre Monteuxen zuzendaritzapean jo ondoren, errezital ahaztezina eskaini zuenCarnegie Hallen. Gerra ondoren, bira bat egin zuen Europan zehar, eta Luzerna, Prades eta Edinburgoko jaialdietan jo zuen. Ganbera-musikan ere nabarmendu zen,Pablo CasalsekLeonard Rose etaEugène Istominekin osatu zuen hirukotean. Maisutasun handiz jo zituen Bach, Vivaldi, Bartok, Prokofiev eta Stravinskiren lanak, eta Mozart, Beethoven, Paganini, Mendelssohn, Txaikovski, Brahms eta Bruchen pianorako kontzertuak ere sartzen zituen bere errepertorioan. Teknika liluragarria eta doinu indartsu eta beroa ziren Sternen ezaugarriak, eta XX. mendeko biolin-jotzaile handienetako bat bihurtu zen trebetasun horiei esker.