Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Irristaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izotz gaineko patinajea, Austrian.

Patinaje edoirristaketa patinatzeko ekintza eta horren ondorioa da, edo ariketa fisiko edo erakusketa moduan patinekin egiten denkirola[1]. Zenbait sailkapen ditu:

Izotz gaineko patinajea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Izotz gaineko patinaje»

Izotz-patinaje edoizotz gainekoirristaketa artistikoa izotz gainean praktikatzen diren irristaketa mota batzuk dira. Praktikatzeko, gehienetan irristailu edo patin zuriak erabili ohi dira baina beltzak ere izan daitezke (mutilek erabili ohi dituzte patin beltzak). Patinen takoia egurrezkoa izan ohi da.

Izotzezko gainazal baten gainean burutzen dakirol hau eta gainazal izoztua artifiziala edota naturala izan daiteke. Gainazala artifiziala izatekotan, leku itxietan jarduten da, aretoetan, pabiloietan edo estalitako plazetan; eta horiek askotan harmailak dituzte eta bertan izotzezko patinajeko kirol-lehiaketak egin ahal dira.

Badaudeplastiko familiako material batzuk, oso irristakorrak, izotz-patinaje kirola praktikatzeko edozein tenperaturatan. Azken urteotan jendarteratu egin dira "izotz sintetiko" deritzan materialeko izotz-pistak. Hauek, gainazal oso irristakor bat dute eta bertan irristatu egin ahal da beste izotz-pistetan bezala baina ez da benetako izotzezkoa baizik etapolietilenozkoa, plastiko mota bat, oso gogorra eta, behar bezala landuz gero, oso irristakorra.

Izotz sintetikoaren heltzearekin, —izotz ekologikoa ere esaten zaio—, irristaketa mota honen bilakaera izugarria izan da eta benetako izotzaren antzekotasuna gero eta handiagoa lortu egin da.

Gainera, izotz sintetikoaren erabilera ugaritu egin da azken urteotan areto-pistetan non kontsumo elektrikoa faktore oso garrantzitsu bat da. Zentzu honetan, Patinaje Federazio Ingelesa, (National Ice Skating Association of Uk), onartu eta gomendatu zituen pista sintetiko hauek. "Izotz sintetiko" materialetako pisten abantailetariko bat, bere muntaketa eta mantentze-lana oso merkeak direla da, ez dutelako ia kontsumo elektrikorik behar, eta erabiltzen den materiala ia % 100 birziklagarria delako.

Gurpil gaineko patinajea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Lerroko patin baten gurpilak.
Irristalari edo patinatzaile bat "quad" edo gurpildun patinak janzten.

Lurrez egindako hainbat gainazal desberdinen gainean praktikatzen da, gehienetan asfaltozko gainazaletan, hormigoizkoak edo terrazozkoak. Praktika daiteke egurrezko gainazal lau-lauetan ere.

Gurpil gaineko patinajea leku jakin batzuetan praktikatu ahal da; hala nola, zirkuitu eta lur-pistetan. Leku ez espezifikoetan praktikatzen da ere bai, kaleetan esate baterako.

Irristailuak edo patinak bi motatakoak izan daitezke: patin klasikoak, "quad" bezala ere ezaguna,lau gurpil ditu, bi bikoteka antolatuta.Lerroko patinek edo lerroko-irristailuek, izotzezko-irristailuen antolaeraren oso antzeko daukate; beheko partean daukaten marraza txikia ordezkatuz eta gurpil batzuk lerrokatuta jartzen (bi eta bost gurpilen artean). Gurpilen arteko diametroa berrogeita hiru eta ehun eta hamar milimetroen artekoa izaten da. 2000.urtearen hasieran, irristailuaren aldaera bat erabiltzen hasi zen "clap" deitua; gaur egun ez da ia-ia batere erabiltzen.



Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi ENtziklopedikoa. Patinaje..
  2. Irristalaritza artistikoa porposatzen duZehazki hiztegiak.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Irristaketa&oldid=9031633"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp