Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Irene Sarrionandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene Sarrionandia

Bizitza
JaiotzaZornotza1948koabenduaren 8a (76 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea etamendigoizalea

Facebook: sarrionandiaunzuetaInstagram: irenesarrionandiaEdit the value on Wikidata

Irene Sarrionandia Unzueta (Oromiño,Zornotza,Bizkaia,1948koabenduaren 8a) mendi korrikalaria da.Mendi lasterketen aintzindaria da eta adinean aurrera joan arren, oraindik jardunean dago. Bakarra daCamille Extreme lasterketaren edizio guztietan parte hartzen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Irene SarrionandiaOromiño auzoko Zuetzagoiti baserrian jaio zen eta bertan etaMendiola artean pasa zituen bere lehen urteak.[1]

Magisteritzako ikasketak egin zituen BilbonUPV/EHUn eta ikastolak martxan hasi ziren garaianDebako Itziarko Ama ikastolan hasi zen lanean. Urte batzuk geroago ikastola herriko eskolarekin elkartu eta Luzaro Ikastetxea sortu zen. Bertan egin du lan Irenek erretiroa hartu arte.[1]

Beste bi lankiderekin batera hasi zen korrika egiten. Hasieran errepidez Deba inguruan ibiltzen ziren, eta bere lankideek utzi arren, Irenek jarraitu egin zuen bere denbora librean, astean pare bat aldiz edo korrika egiten. Bere ibilbideak luzatzen hasi zen etaBehobia-Donostia lasterketan parte hartzea erabaki zuen hainbat urtetan jarraian eginez. Halako batean errepidez kanpo korrika egitearen abantailarekin ohartu zen eta hori esperimentatzen hasi zen.[1]

55 urterekin ezusteko bat izan zuen bere bizitzan, minbizia diagnostikatu baitzioten. Gaixotasunak ez zion eragotzi bizimodu aktiboarekin jarraitzea, ibili,yoga egin, ortuko lanak, kiroldegira joan, mugitu...[1]

2003anZegama-Aizkorrirekin, bere bigarren ekitaldian, hasi zituen Irenek mendi lasterketak. 11 edizio egin zituen jarraian eta beste lasterketa batzuetan ere parte hartzea erabaki zuen, adibidez,Izabako Camile Extreme. Lasterketa horren ekitaldi guztietan parte hartu du. Euskal Herriko eta Pirinioetako hainbat eta hainbat lasterketetan parte hartu du, besteak beste, Nafarroa Extreme eta Domusa Teknik 40 MLK-n.[2]

Bere bizitzaren zati garrantzitsua da korrika egitea. Nahiz eta korrikalari gazteen moduko markak ez dituela beteko jakin, berak ahal duen neurrian parte hartzen du, eta bere onena ematen saiatzen da lasterketa guztietan. Bere azken egunera arte ibili ahal izatea du amets, korrika ez bada, oinez, baina ibili.[1]

Irene Sarrionandia Ordesa inguruan 2022ko Aste Santuan

Lasterketak (aukeratuak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Irene Sarrionandia Benasque-ko Mendietako Maratoian. 2021
Irene Sarrionandia "Mañaritik Atxetara lasterketan" 2025
DataLasterketaDenboraSailkapena
2025Mañaritik Atxetara mendi lasterketa. 22 kilometroko lasterketa[3]5 :07:22155 / 172
2023Gran Trail Trangoworld Aneto-Posets 2023 - Maraton de las Tucas. 42.1 KM - 2610 M+[4]09:38:56648 / 864
2023Ultra Trail Torla Ordesa 2023 - Vuelta al Cebollar. 25 KM 1800 M+[4]05:53:08147 / 161
2022Domusa Teknik 40 MLK[5]3:19:1125. emakume beteranoetan
2022Nafarroa Xtrem NX35[6]6:13:5116. emakume beteranoetan
2021Canfranc-Canfranc 2021 - Maraton 45K[7]9:54:43162/257
2021GMMB 2021[8]8:42:431.Master-F
2021Gorbeia Suzien[9]6:20:14448.
2015Puyar y Baxar[10]3:29:071. emakume beteranoetan
2015Nafarroa oinez eta lasterka mendi lasterketa[11]4:31:515. emakume beteranoetan
20132KV Collarada[12]3:24:2232. emakume beteranoetan
2012XI Zegama Aizkorri mendi maratoia[13]7:25:459. emakume beteranoetan
2011IV Anboto Kilometro bertikala[14]1:00:24208.
2010XVII Hiru Handiak[15]17:46:406.
2009I Arratzu Urdaibai mendi lasterketa[16]4:20:1712.
2009La porta del Cel[17]304/511 Travessa modalitatean
2008VII Zegama- Aizkorri[18]6:17:275. emakume beteranoetan
2007Olazagutia- Urbasa[19]2:56:54138.

Sariak eta ohoreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Mendiko Lasterketaren Saria 2021. Euskal Mendizaletasunaren XXV. Galan Ordizian emana mendiko lasterketen aitzindaria izateagatik eta jardunean egoteagatik.[20]
  • Camille-ren edizio guztietan parte hartuz izan duen inplikazioa aitortzeko, Camille Extremeko emakumezkoen lehen postuaren saria 2022tik aurreraIrene Sarrionandia Saria deituko da.[21]
  • Euskal Herria Mendi Erronkaren X. edizioan omendua izan zen.[22][23]
  • Kirol Federatuaren Saria (Afedegi Gala 2024) jaso zuen.[24][25]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde (Gaztelaniaz)«27» EITB (kontsulta data: 2022-04-22).
  2. admin. «Aurkezpena» Domusa Teknik - 40 MLK (kontsulta data: 2022-04-22).
  3. «[SAILKAPENA: Mañaritik Atxetara 22 kilometroko lasterketako sailkapena - Mañaria»] Anboto.org (kontsulta data: 2025-09-24).
  4. ab (Gaztelaniaz)«Irene SARRIONANDIA-UNZUETA - Sus resultados y su UTMB® Index» utmb.world (kontsulta data: 2024-12-03).
  5. «Clasificaciones» www.kronoak.com (kontsulta data: 2022-06-11).
  6. Nafarroa Xtreme NX35 2022 sailkapena..
  7. Canfranc-Canfranc 2021 maratoiaren emaitzak..
  8. GMMB 21 podium..
  9. Gorbeia Suzien 2021 orokorra..
  10. (Gaztelaniaz)Sports, AvaiBook. «Clasificaciones - 2KV COLLARADA 2015» https://inscripciones.empa-t.com/ (kontsulta data: 2022-04-22).
  11. Observon. Clasificación CARRERA DE MONTAÑA NAFARROA OINEZ ETA LASTERKA - 2015 elizondo. (kontsulta data: 2022-04-22).
  12. (Gaztelaniaz)Sports, AvaiBook. «Clasificaciones - 2KV COLLARADA 2013» https://avaibooksports.com/ (kontsulta data: 2022-04-22).
  13. XI Zegama Aizkorri emaitzak..
  14. IV Anboto kilometro bertikala. Sailkapena..
  15. (Gaztelaniaz)«XVII HIRU HAUNDIAK 2010» 1library.co (kontsulta data: 2022-04-22).
  16. (Gaztelaniaz)«ARRATZU URDAIBAI MENDI LASTERKETA .» Lasterketak.eus (kontsulta data: 2022-04-22).
  17. La Porta del Cel. Sailkapena..
  18. VII Zegama Aizkorri. Sailkapena..
  19. Olazagutia Urbasa . Sailkapena..
  20. (Gaztelaniaz)http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (kontsulta data: 2022-04-22).
  21. «CAMILLE EXTREME» www.facebook.com (kontsulta data: 2022-06-11).
  22. ehme. (2024-05-20). «EHME X. EDIZIOKO OMENDUA» EHME (kontsulta data: 2024-12-03).
  23. «Irene Sarrionandia Unzueta mendi lasterkaria omenduko dute Euskal Herria Mendi Erronkan - Leitzaldea» Erran.eus (kontsulta data: 2024-12-03).
  24. #gipuzkoakirolak.
  25. (Gaztelaniaz)«Noticias de la GMF» Gipuzkoako Mendizale Federazioa - Federación de Montaña de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Irene_Sarrionandia&oldid=10412114"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp