Iratxo | |
---|---|
euskal mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak |
Iratxoakeuskal mitologian agertzen diren pertsonaiak dira. BereIra aurrizkia euskarazkoIratzetik omen dator eta txikitasuna adierazten duentxo atzikiaz osatzen da. Pertsonaia honen sinismenakEuskal Herria osoan hedaturik dago, baiIparralde nahizHegoaldean.Manuel Larramendiren hiztegian,naspetxo iratxoaren sinonimotzat azaltzen da.
Izaki hauen beste izen batzuk Irel,Irelu,Ireltsu, Ieltxu,Idittu, Iritxu, Irel-suzko eta Iruztargi dira.[1]
Bereziki Bizkaian ezagunak diren izaki hauek gauetan, emakume edo ume itxuraz aparte, asto, ahari beltza, txerri edo ahotik sua darion txori itxuran agertzen dira.Gauaren iluntasunean barne urrunean ikusten diren su mihiak bere kokapena azaltzen dute. Bapatean agertu eta ijendea izutzeko ohitura duten arren ez dira gaiztoak. Kuriositateak bultzatuta bere atzetik doazen pertsonak leku arriskutsuetatik igarotzea behartzen ditu.
Putzu eta lezeak dira txantxazale hauen ohizko egoitzak. Atauneko Armontaitzeko kobazuloaren atarian artzaiek gauean irteten ziren ireluen oinatzak aurkitzen zituzten. Ubediko amildegi eta Malkorburuko lezearen kanpokaldean beraien kantuen oihartzuna entzuna zuten ere.[2]
Darmstt-eko Landes bibliothek-en 1596. urteko, " Refranes y sentencias", liburuan 301. atsotitzan zera irakurri daiteke:
Gassoto yrabacia / yrachoen da yracia[1]
(euskera batuan, Gaiztoki irabazia / iratxoek iragazia)
Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoakSan Joan Gaueaniratzeek edogaroek emandako hazitik sortzen omen dira. Gauza jakina da iratzeek ez dutela hazirik ematen, baina sinesmen honen arabera gau majiko hartan ordea bai.
Mamarroekin bat egiten dutela dirudi sinismen honetan. Balitekeena mamarro hitzak sinismen honen inguruan harrapatutako iratxo hauen deitura izatea.
Dena den, denborarekin iratxoakkeltiarren kondaireko antzekoak diren beste izakiekin nahastu zirela dirudi ipuinetan ageri diran iratxoak kontutan harturik.
Gaur egun gizonezkoen izen bezala ere erabiltzan da, nahiz eta ez oso izen hedatua izan.Iratxe emakumezko izenarekin nahasten dute, halere bi izenek ez dute batere zerikusirik,Iratxe izenaNafarroakoIratxeko Monasterioan baitu bere jatorria eta Iratxok berriz pertsonaia mitologikoan.