Iratxe García Pérez (Barakaldo,1974kourriaren 7a)euskal herritarpolitikaria da.
2000ko Espainiar Hauteskunde OrokorretanValladolideko probintzian hautatua izan zen Espainiako Kongresurako.2004 eta2009ko hauteskundeetan,europar legebiltzarkide hautatu zutenPSOEren zerrendan.[1]
Esteban Gonzalez Pons (PP) etaJavier Nart (Ciudadanos) europarlamentariekin batera, Iratxe Garciak hitzaldi bat eragozteko eskatu zioten Europako Parlamentuko lehendakariari. Hau zen hitzaldiaren gaia: "Katalunia eta erreferendumari buruzko epaiketa: erronka bat EBrentzat". Konferentzian parte hartzekoak ziren 2019ko otsaileanQuim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea etaCarles Puigdemont presidente ohia, Ralph Packetflandriar eurodiputatuak eta Esloveniako Atzerri ministro ohi Ivo Vajglek gonbidatuta.[2]
Iratxe Garciak PP eta Ciudadanosekin batera salatu zuen Puigdemont "ordena konstituzionala iraultzeko plan baten egilea" izan zela: "Puigdemont jauna ez da jazarria izan bere ideiengatik. Oraingo presidente erregionalak, Torra jaunak, ideia berberak defendatzen ditu. Hala ere, bere aurrekoak ez bezala, legearen barruan jokatu du".
Antonio Tajani Europako parlamentuko presidenteari bidalitako gutunean, 2019ko "otsailaren 18rako aurreikusitako konferentzia ospatzen ez uzteko" eskatu zioten Gonzalez Ponsek, Garciak eta Nartek.
Iratxek eta gainerakoek bere helburua lortu zuten, katalanek ezin izan baitzuten hitz egin.[3] Kataluniako politikariei hitzegiteko eskubidea kentzea horrela arrazoitu zenː Carles Puigdemontek hitz egiten bazuen arrisku handia omen zegoen. Besteak beste segurtasunerako mehatzuak omen zeuden eta istiluak egon ahal ziren bai parlamentu barruan baita kanpoan ere. Hala eta guztiz hitzaldia bai eman zuten parlamentuaren kanpoaldean egun eta ordu berean.[4]
Iratxek kritika gogorrak jaso ditu lau etxebizitza dituelako eta PSOEn soldata altuenetarikoa duena delako[5] eta hegazkinean lehen mailan bidaiatzen alde bozkatu zuelako.[6]
| Artikulu hauBizkaikobiografia batenzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |