XX. mendean, intelektualen arteko eztabaida piztu zen, herrialdea izendatzeko moduaren inguruan.1935ekomartxoaren 21ean, Noruz egunean,Reza Pahlavi xahak dekretua argitaratu zuen, atzerriko estatu guztiei haien eskutitzetanPersia izenaren ordezIran erabiltzeko eskatuz.1979an,Irango Iraultzak Irango Errepublika Islamiarra eratu zuen, etaIran izena orokortu zen.
Lau forma geografiko bereizten dira Irango erliebean[5]:
Goi-ordokiek Irango erdialdea eta ekialdea hartzen dute; 900 metroko garaiera dute, batez beste. Arront eremu agor eta zabala da, eta oso jende gutxi bizi da. Prezipitazioak urriak dira, 300 litro metro koadroko gehienez. Bi basamortu gazi daude:Kavir (80.000 kilometro koadro) ipar-ekialdean, etaLut (50.000 kilometro koadro) ekialdean.
Muinoaldeak mendilerroen magalean hedaturik daude. Herrialdearen bihotza dira, bertan baitaude herri eta hiri nagusiak, hala nola,Teheran,Yazd,Isfahan etaXiraz.
Iranen ez da ibai handirik.Persiar golkoaren arroanKarun nabarmentzen da,Xatt al-Araben adarra; herrialdeko ibaiarik luzeena da (725 km), eta nabigagarri bakarra.Karkheh ibaiak ere Xatt al-Araben du ahoa.Sefīd-Rud (670 km), berriz, Kaspiar itsasora isurtzen da. Erdialdeko goi-ordokian, aintzira gazietara isurtzen diren erreka asko agortu egiten dira udan.Urmia, ipar-mendebaldean dagoena, Irango aintzirarik zabalena da (5.200 kilometro koadro);Sistan eta Balutxistanen ere aintzira gazi ugari dago.
Antzina persiarrak etaindoariarrak elkarrekin bizi ziren: herri horien hizkuntzen antzinako formak oso antzekoak dira, mitologian jainko asko berdinak dituzte, etabrahmanen etaparsien erlijio zeremonia asko eta asko antzekoak dira. Bigarren milurtekoaren hasieran, arioak Asiako ordokietan sartu ziren,Kaspiar itsasoaren etaPersiako golkoaren artean, eta beren gizarte egiturak ezarri zituzten; bestalde, nomadismoa utzi eta nekazaritzan hasi ziren. Herrialdez eta bizimoduz aldatzeaz gainera, erlijioan ere hainbat aldaketa onartu zituztenZoroastroren predikuak zirela eta.
Dur Untax zigurata, elamdar eraikina
Antzinako Ekialdeko hainbat eskualdetan irandar aztarnak aurkitu dira, mediar-persiar erreinuaren aurretikoak.Elamdar zibilizazioa, persiarren urrungo arbasoena,Kisheko erregeen mende gelditu zen; horiekMesopotamia hartu zuten mendean.MediarrakIrango goi-ordokiaren ipar-mendebaldean bizi ziren (Ekbatana inguruan), eta persiarrekUrmia aintziraren mendebaldean eta hego-mendebaldean hartu zuten bizileku; nekazaritza goi-ordoki horren ekialdean eta mendebaldean landu zitekeen bakarrik.
K.a. VIII. etaVII. mendeetan, mediarrek arbasoekiko loturak hautsi zituzten, beren bizimodu berria nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritu zuten, eta gero eta indar handiagoa hartu zuen eskulangintzak haien artean. Mediarrek, asiriarretatik babesteko, mediar tribuen konfederazioa sortu zuten:Dejozesek estatu bat osatu zuenK.a. 715. urte inguruan, eta ondoren,zimeriarrak etaeszitak iritsi ziren.Fraortesek mediar tribuak bildu eta Parsimaxeko persiarrak menderatu zituen.
Asiriarren erreinua ahuldu ahala, mediarrek mendebaldean zuten presioa hazi egin zen:Ziaxaresek esziten nagusitasuna galarazi zuen eta, ondoren, mediarrakBabiloniarekin aliatu ziren eta asiriarren inperioa desegin zuten (gudaroste profesionala osatu zen asiriarren ereduaren arabera). Une horretan sortu zen mediarren estatua; errege nagusietako batAstiages izan zen. Baina erregearen ahalmena nobleek mugatzen zuten, eta monarkiaren kontrako higikundeak bata bestearen atzetik gertatzen ziren, Persian gertatzen zen bezalaxe.
559anZiro Handiak,Babiloniarekin elkar harturik,mediarren kontra egin zuen, eta550ean hiriburua,Ekbatana, suntsitu zuen; horren ondorioz, mediarrak persiarrekin batu ziren etaAkemenestar Inperioa sortu zen. Zirok,Handia goitizena ez ezik,xah titulua ere jaso zuen. Berak sortu zuenZiroren Zilindroa deritzona, giza-eskubideen lehen adierazpentzat hartzen dena. Ziroren ondorengoek inperioa sendotu zuten.Kanbises II.a errege zela,K.a. 530etik aurrera, hainbat iraultza izan ziren, baina, hala eta guztiz ere,K.a. 525ean Egipto menderatu ahal izan zuten.Dario I.ak hainbat borrokaldi zuzendu zituenTrazia,Mazedonia etaItsaso Beltzeko kostaldea bereganatzeko; hala, garai hartan izan zuen persiarren inperioak gehieneko hedadura. Mende eta erdi iraun zuen aldi horrek.
K.a. 499-493 bitartean gertatu zenJoniarren altxamenduaren ondoren,Xerxes I.ak hainbat saio egin zituen Grezia menderatzeko (Mediar Gerrak), baina huts egin zuen, eta persiar gobernarien indar politiko eta militarrak gainbehera latza egin zuen. Ondoren, garrantzi gutxiko erregeak izan ziren, harik etaAlexandro Handiak akemenestarren inperioa desegin zuen arte Granikon (K.a. 334. urtea). Horrela amaitu zen Akemenestar Inperioa, 200 urte iraun zuena. Oso indar handiko inperioa izan zen, hiru kontinentetan zabaldua:Asia,Afrika etaEuropa.
K.a. 323an Alexandro Handia oinordekorik hil zenez gero, inperioa haren jeneralen artean (diadokoak) banatu zen. Haietako batek,Seleuko I.a Nikatorrek, Asiako aldeaz jabeturik,Seleukotar Inperioa sortu zuen. Berak fundatu zituen inperioaren hiriburuak:Seleuzia TigrisekoaMesopotamian etaSeleuzia Pieria Sirian. Erresuma multikulturala zen, besteak beste persak, grekoak,juduak etamediarrak biltzen zituena. Persiahelenizatuz joan zen, errege etasatrapa guztiak greziar jatorrikoak baitziren, batasun kulturalaren bitartez inperioa baturik atxiki nahi zutenak.
Partiar Inperioaren historia oso loturik dago Seleukotar Inperioarenari. Parni tribu nomadakoArtsazes etaTiridates anaiek fundatu zuten Artsazidar dinastia,K.a. 247an.K.a. II. mendean,seleukotarren ahuleziaz baliatu ziren, Siriatik ekialdera zeuden lurraldeak menderatzeko[8]. Geroago,Erromaren ekialdeko etsai porrokatua izan zen Partia, eta geldiarazi zuen erromatarren hedatzeaKapadoziatik haratago. Partiar armadak bi zalditeria mota zituen: bata astuna eta blindatua, eta arina bestea, mugikortasun handikoa, zaldunarkulariz osatua. Erromatar armadaren oinarria infanteria zenez gero, partiarrak garaitzeko zailak ziren, bi zalditeria motak soldaduak baino azkarragoak baitziren. Bestalde, partiarrek zailtasun handiak zituzten konkistatutakoa okupatzeko, setio-gerrara egokitzen ez zirelako. Hori zela eta, ez erromatarrek, ez partiarrek, ezin izaten zituzten elkarren lurrak beretu. Partiar Inperioa224an amaitu zen,Asdaxir I.ak,Sasandar Inperioaren sortzaileak,Artaban IV.a bentzutu zuelarik[8].
224 aldean,Ardaxir I.ak, Sasanen leinuko agintariak,partiarrak garaitu etaSasandar Inperioa sortu zuen. Sasandarrekakemenestarren ondorengotzat jotzen zuten beren burua.Xapur I.a, Ardaxirren ondorengoa, agintari ahaltsua izan zen. Haren erregealdian estatuaren agintea sendotu zen, etazoroastrismoa estatu erlijio bilakatu zen. Mendebalderantz hedatu ahala, sasandarrak gatazkan hasi zirenErromarekin.260an,Edesako guduan, Xapur I.ak gatibu hartu zuenValeriano erromatar enperadorea. Xapur hiltzerako, Sasandar InperioakEufratesetikInduserainoko lurrak hartzen zituen, gaur egungoArmenia etaGeorgia barne[9].
Gainbehera labur baten ostean,Xapur II.aren agintaldian (309–379) sasandarrek berreskuratu zituzten lehengo lurraldeak.Kusandarrak menderatu zituzten ekialdean, eta basamortuanarabiarren aurka borrokatu ziren. Bestalde, erromatarrei iparraldekoMesopotamia eta Armenia kendu zieten[9].
V. mendean,Huno zuriek inperio zabala eratu zuten, erdiguneaAfganistanen zuena. Kanpaina ezin txarrago baten ondoan, sasandarrak behartuak izan ziren hunoei zerga ordaitzera. Hunoak azpiraturik, inperioak bere une gorenetako bat izan zuenKosroes I.aren erregealdian (531–579). Kosroes hil osteko urteetan, ordea, barne gatazkek etaBizantziar Inperioaren aurkako gerrek ahuldu zuten Persia.642an,Islamak batutako arabiarrek garaitu zuten sasandar armada; azken sasandar agintaria, Jazdgard III.a,651n hil zen[9].
Jazdgard III.a azpiratu ondoren, arabiarrek Persia konkistatu zuten.674ko Khorasan Handia, gaur egungoKhorasan,Afganistan etaTransoxianaren zati bat hartzen zuena, musulmanen esku zegoen.Omeiatarrak arabiarren gailentasuna defendatzen bazuten ere, irandarrak integratuz joan ziren komunitate berrian, eta konkistatzaileeksasandar usadio ugari berenganatu zituzten. Beti ere,Islamaren sineste, lege eta ohiturak inposatu ziren.696tik aurrera, arabiera izan zen gorteko hizkuntza ofiziala, baina persiera ere erabiltzen zen[10].
Toghrol dorrea, Ray, XII. mendea
750. urtean,As-Saffah kalifakomeiatarrak garaitu etaabbastar dinastia sortu zuen. Arabiarren aginpidegunea gaur egungoSiriatikBagdadera eraman zuen eta, horren ondorioz, kalifa-herriak Persiaren eragin handia jaso zuen. Ekialdeko Iranek burujabetasuna lortu zuen eta bere dinastiak sortu zituen: tahiriarrak Korasan Handian (821-873), saffariarrakSistanen (861–1003),samandarrak Korasan Handian eta Transoxianan (874-899 inguru).
IX-X. mendeetan,shu'ubiyya higikundea garatu zen, arabiarren estatus abantailatsuaren aurka. Ez zeuden Islamaren aurka, baina persiar nortasuna eta kultura babestu nahi zituzten[11]. Persierari eustea izan zen shu'ubiyyaren ondorio azpimarragarrienetakoa. Iranek berebiziko garrantzia izan zuenIslamaren Urrezko Aroan (VIII-XIII. mendeak); garai horretan, ehunka jakintsu eta zientzialarik aurrerapen handiak egin zituzten teknologia, zientzia eta medizinan.
Abbas I.a Handiaren garaian (1587-1628) bizi izan zuen bere gorena Ismail I.ak sortu zuen dinastiak. Arkitekturak goraldia izan zuen, eta monumentu berri ugari eraiki ziren. Persiak ospe handia izan zuen Europan garai haietan etaXVII. mende osoan zehar, eta eragin berezia izan zuenIndia aldean, persiar moldeak arras nagusitu baitzirenmongolen mende zeuden lurralde haietan[13].XVIII. menden safaviden gainbehera etorri zen, eta1736anNadirrekAbbas III.a, safaviden dinastiako azken erregea, eraitsi zuen.
Aginpide politikoaren gaineko kontrola eskuratu ondoren,Nadir Xahek eraso militarrak egin zituenAfganistan,India etaTurkestan aldera.Nadirren ondorengoek, ordea, ezin izan zioten aurrekoak konkistaturiko lurraldeen gaineko aginpideari eutsi, etaKarim Khanen agintaldira arte (1751-1779) ez zen batasunik izan inperioan. Karim Khan hil zenean,Aga Muhammad Khan leinu buruak bateratu zituen Persiako inperioaren mendekoak, eta1925 arte agintean iraun zuenKajar dinastia sortu zuen.1786anTeherango errege izendatu zuten, eta Teheran izan zen Persiako Inperioko hiriburua, lehenik, eta Irango Inperioarena ondoren.1797an hil zutenean, Europako herrialde ahaltsu batzuk,Britainia Handia etaErrusia, inperio zahar hura menderatzeko ahaleginak egiten hasi ziren[14]. XIX. mende hasieran, IranekGeorgia,Armenia etaAzerbaijango iparraldea galdu zituen Errusiaren kontrako gerretan (1804-13,1826-28).
Errusiarren eta britainiarren inperioen erdian zegoen Persia eta, haiekiko morrontza zela-eta,1906an herriak Nazio Biltzar konstituziogilea (Majlis) deitzera behartu zuen enperadorea.1907an sinatutakoAnglo-errusiar itunaren bidez,Britainia Handiak etaErrusiak zehaztu zuten inperio bakoizaren eragingunea Persian: iparraldea,Isfahan barne, Errusiarentzat; hego-ekialdea,Kerman,Sistan eta Balutxistan bereziki, Britainia Handiarentzat[15].
1908ko ekainean,Mohammad Ali Shahen aginduz, kosakoek Majlisa bonbardatu zuten. Horren ondorioz, xahren aurkako eta konstituzioaren aldeko matxinada piztu zenTabrizen eta, lau hilabeteren buruan,Raxt,Qazvin,Isfahan,Xiraz,Hamadan,Maxhad etaBuxehrera hedatu zen.1909ko uztailean,Jeprem Khan buru zuten konstituzioaren aldeko indarrek Teheran hartu zuten; Majlisa berrezarri, Mohammad Ali Shah eraitsi, eta haren semeAhmad Shah Qajar izendatu zuten oinordeko[16]. Majlis berriak mailegu bat eskatzea onartu zuen, eta gobernuan aholkulari atzerritarrak sartu ziren. Beti ere,Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Errusiak eta Britainia Handiak edozein aitzakia aski izan zuten Persiako barne arazoetan sartzeko.
Lehen Mundu Gerra hasi zelarik, Nazio Biltzarrak herrialdearen neutraltasuna adierazi zuen. Hala ere, mendebalde eta ipar-mendebaldean turkiar eta errusiar armaden arteko borroka latzak izan ziren. Britainia Handia saiatu zen bere eragina handitzen, baina1919an Majlisak uko egin zion britainiar-persiar hitzarmena sinatzeari.1920an,Gilango Errepublika Sozialista eratu zen,Armada Gorriaren laguntzarekin; ondoko urtean, ordea,SESBeko armada erretiratuGilandik. Horiek horrela, 1921eko otsaileanReza Khan ofizialakestatu-kolpea jo zuenKajar dinastiaren gobernuaren aurka;1925ean xah izendatu zuten[17].
Reza Khanek ahalegin handiak egin zituen Persia modernizatzeko: justizia eta armada erreformatu, industrializazioa bultzatu, azpiegitura handiak eraiki (lehen burdinbidea barne), irakaskuntza publikoa ezarri eta osasun zerbitzuak hobetu zituen.1935etik aurrera, Iran izan zen herrialdearen izen ofiziala.Bigarren Mundu Gerran, PersiaAlemaniaren aldera lerratuko zen beldur,Britania Handiak etaSobietar Batasunak Iran inbaditu zuten1941eko abuztuan. Reza Khan atxilotu eta erbestera bidali zuten, eta haren semeMohammad Reza bihurtu zen xah[17].
1960ko eta 1970eko hamarkadetan areagotu zen errejimenaren izate diktatoriala: oso gogor zapaltzen zuen oposizioa; zeharo makurtua zegoen Estatu Batuen interesetara, zaindari lanak egiten zituenPersiar golkoan besteren zerbitzuko; herrialde kapitalista bihurtua zuen Iran, petrolioaren industria, azpiegiturak eta merkataritza atzerriko enpresen esku zeuden utziak, xah-ren gortean etxekotua zegoen burgesia handiaren gidaritzapean. Kapitalismoak ustez ekarri behar zuen modernizazioak ez zuen, aitzitik, landa-eremuen desegitea, hirigintza neurririk gabe haztea eta industrietako langileak, nekazariak eta bazarretako merkatari txikiak pobreago bihurtzea baizik lortu[19].
Ruhola Khomeini erbestetik itzultzen, 1979ko otsailaren 1ean.
1979ko apirilean,Muhammad Reza Shah Pahlaviren aurkako hiritar altxamendua gertatu zen.Ruhola Khomeini aiatola edo erlijio buruzagiak Irango Islamiar Errepublika sortu zuen. Khomeinik mendebaldeko herriekiko hitzarmenak baliogabetu zituen, emakumearen egoera hobetzeren aldeko neurriak indargabetu etaKoranaren legeak indarrean jarri zituen, erregimen zaharraren aldekoak eta militarrak hilarazi, Estatu Batuekiko harremanak eten, eta komunistei esetsi zien.
1980ko irailean,Saddam Husseinek, Irakeko lehendakariak,Xatt al-Arabeko inguruei erasotzeko agindua eman zuenean hasi zenIran eta Iraken arteko gerra; kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, eta ehunka mila pertsona hil ziren. Su-etena1988an izenpetu zen.1990ean, Irakek 2.600 kilometro koadro lur itzuli zizkion Irani, gerra presoak trukatu zituzten eta Xatt al-Araben gaineko jabetasuna banatu zuten.
Khomeini aiatola1989an hil zen. Konstituzioaren arabera, erlijioburuen eta estatuburuen artean banatu behar zen agintea: adituen BatzarrakAli Khamenei izendatu zuen buruzagi goren, eta presidente karguaHaxemi Rafsanjani politikari moderatuak hartu zuen.1990ean Irango gobernua Britainia Handiarekin harremanetan hasi zen berriro, eta1991n,Golkoko Gerraren erdian,Saudi Arabiarekin. Mendebaldera hurbiltze horrek eta, Estatu Batuen erasoaren ondoren, Iraken alde ez egiteak inguruko herrietako talde musulmanen haserrea piztu zuten. Ekonomiari dagokionez, Iranek ateak zabaldu nahi izan zizkion atzerriko kapitalari, baina ezin izan zuen bere asmoa gauzatu, inbertsoreak ez baitziren zuzendaritza iraultzaileaz guztiz fidatzen. Hala ere,1993ko ekainean, hautesleen %63k Rafsanjani hautatu zuen berriro. Abstentzioa, baina oso handia izan zen (% 41) eta agintarien ustelkeriaren kontrako erreakziotzat hartu zen.
1997ko maiatzeko hauteskundeetan,Mohammad Khatami izan zen garaile, botoen %69 eskuratuta. Bera zen hautagaietanmendebaldetarrena.2001ean, berriz hautatu zuten presidente.2002an,George W. Bush lehendakariak, Gaizkiaren Ardatzean sartu zuen Iran, terroristak babesten zituelakoan eta horrek enfrentamendu handia sortu zuen bi herrialdeen artean.2005eko hauteskundeetan,Mahmud Ahmadinejad Teherango alkate ohia eta hautagai kontserbadore populista izendatu zuten lehendakari (Zaindarien Kontseiluak 1.000 hautagaitza baino gehiago baliogabetu zituen)[20]. Lehendakari berriaren hainbat deklaraziok polemika handia sortu zuten bazterretan:Nazien garaikoHolokaustoa benetan gertatu izana ukatu etaIsraelgo estatua suntsitu beharra aldarrikatu zuen, besteak beste. Bestalde,2006an, Ahmadinejadek adierazi zuen Iran teknologia nuklearra lantzen ari zela, baina helburu baketsuetarako, ezbonba atomikoa lortzeko.Irango programa nuklearrak liskar eta ezinikusi handiak sortu zituen Iranen eta mendebaldeko potentzien artean.
2009ko hauteskundeak Ahmadinejadek irabazi bazituen ere, oposizioak iruzurra izan zela salatu zuen. Manifestazio jendetsuak izan ziren, 1979ko iraultzaren ostean izandako handienak[21].2013ko hauteskundeetan,Hassan Rouhani gailendu zen, hautagai moderatu bakarra.2015eko uztailean, Iranek akordioa lortu zuen munduko sei potentziekin (AEB,Errusia,Txina,Erresuma Batua,Frantzia etaAlemania) energia nuklearra modu baketsuan erabili ahal izateko[22].
Irango Islamiar Errepublikaren egitura politikoa 1979ko konstituzioan oinarriturik dago[23], eta zenbait organo zuzendarik osatzen dute:
Irango buruzagi gorena (persieraz:رهبر ایران, Rahbar-e irān) edoIraultza Islamikoaren gidari nagusia (persieraz:رهبر معظم انقلاب اسلامی, rahbar-e mo'azzam-e enghelāb-e eslāmi). Irango Errepublika Islamikoaren politika orokorrak marraztea eta ikuskatzea da bere egitekoa[24]. Indar armatuen komandantea gorena da, bere esku daude, bai inteligentzia zerbitzuak, bai estatuaren segurtasuna, eta gerra deklara dezake. Haren eskumena da epaileriaren, armadaren eta telebista zein irrati publikoen buruzagiak izendatzea eta kargugabetzea. Zaindarien Kontseiluko 12 kideetatik 6 berak izendatzen ditu[24].1989tikAli Khamenei da buruzagi gorena.
Irango presidentea (persieraz:رئیس جمهوری اسلامی ایران, Ra'isjomhur-e Iran). Irango bigarren kargurik gorena da, buruzagi gorenaren ondoren[25], eta bere ardura konstituzioa betearaztea da.Gobernuburua da, baina ez Indar Armatuen arduraduna. Presidentea bozkatze unibertsalaren bitartez hautatzen da, lau urterako, eta gehienez beste agintaldi baterako aukera daiteke[25]. Hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, presidentegai guztiek Zaindariaren Kontseiluaren onespena behar dute. Presidenteak aukeratzen du Ministro Kontseilua, eta Parlamentura eramaten ditu gobernu-politikak.
Irango Parlamentua.
Irango Parlamentua edoIslamiar Kontsulta-Biltzarra (persieraz:مجلس شورای اسلامی, Majles-e Showrā-ye Eslāmī), ganbera bakarreko legebiltzarra da. 290 parlamentari daude, lau urteko eperako aukeratuak, boto zuzen eta isilekoaren bidez. Botere legegilea da; nazioarteko araudia berresten du eta aurrekontuak onartu. Parlamenturako hautagaiek eta lege guztiek Zaindarien Kontseiluaren onespena behar dute[26].
Adituen Batzarra (persieraz:مجلس خبرگان رهبری, Maŷlés-e Jobregán-e Rahbari), 86 erlijio adituz osaturik dago, herritarren bozketa zuzenaren bidez aukeratuak, 8 urteko eperako. Adituen Batzarraren eskumena da Irango buruzagi gorena aukeratzea eta kargutik kentzea, eta baita haren jarduera ikuskatzea ere.
Zaindarien Kontseilua (persieraz:شورای نگهبان قانون اساسی, Shora-ye Negahban-e Qanun-e Assassi), 12 legegizonez osaturiko organoa da; horietako sei buruzagi gorenak izendatzen ditu, eta beste seiak Parlamentuak aukeratzen ditu, botere judizialaren arduradun nagusiak proposatutakoen artean. Kontseiluak konstituzioa interpretatzen du, eta betoa jar diezaieke Parlamentuaren erabakiei. Lege bat konstituzioarekin edoxariarekin bateraezintzat jotzen bada, Parlamentura itzultzen da, aldatua izan dadin[25]. Era berean, Parlamenturako hautagaiei ere jar diezaieke betoa.
Iran 31 probintziatan (persieraz:استانها , ostān;ostānhā pluralean) banaturik dago; probintziako agintaria gobernadorea da (persieraz:استاندار, ostāndar), Barne ministroak aukeratzen duena. Probintzia bakoitza konderrietan (persieraz:شهرستانshahrestān) banaturik dago, eta horietako bakoitza barrutietan (persieraz:بخشbakhsh). Hiri gutxi batzuk (persieraz:شهرshahr) eta landa barrutiak (persieraz:دهستانdehestān) izan ohi dira konderri bakoitzean.
2016an Iranek 82.801.633 biztanle zituen[2], 50,2 biztanle kilometro karratukodentsitatearekin. Biztanle gehienak hirietan bizi dira (%73,4 2015ean)[2]. Adineka, berriz, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %23,6, 15-24 urte bitartekoak %16,6, 25-54 urte bitartekoak %47,6, 55-64 urte bitartekoak %6,8 eta 65 urtetik gorakoak %5,4[2]. Bizi itxaropena 71,4 urtekoa da, 69,8 urtekoa gizonezkoena eta 73,1 urtekoa emakumezkoena (2016ko zenbatespena)[2]. Irango diaspora oso handia da eta, gaur egun, 2-4 milioi iraniar daude munduan zehar barreiaturik[28]. Bestalde, 1.000.000 iheslari bizi dira Iranen, gehienakAfganistan etaIrakekoak[29].
Irandarren %89 musulmanxiistak dira, eta hori da erlijio ofiziala. Hala ere, Irango kanpoaldeko eskualdeetako etniek leialtasun handiagoa diote beren etniaren ohiturei gobernu irandarren aginduei baino, eta hala, balutxiak hego-ekialdean, turkomanoak ipar-ekialdean eta kurduak mendebaldean, musulmansunitak dira. Azerbaijandarrak xiitak dira. Xiismoaren jarraitzaileen leku sakratu batzuk Iranen daude: Qom hiria, esate baterako, Teheranen hegoaldean dago. Beste erlijioakkristautasuna (300.000 jarraitzaile),bahaismoa (250.000),zoroastrismoa (32.000)[30] etajudaismoa (9.000)[31] dira.
Irango ekonomia sistema bi motatakoa da, batetik atzeratua, garatze bidean dauden herrialdeena bezalakoa, eta bestetik aurreratua,siderurgian,petrokimikan, garraioetan eta telekomunikazioetan, adibidez.Petrolioaren irabaziek ekonomiaren hazkunde azkarra eragin zuten1960tik aurrera.1979an, erregimen aldaketarekin batera, atzerritarren inbertsioek behera egin zuten eta ez zen industria berri gehiago ezarri.2016an 29,75 milioibiztanle aktibo zituen, %10,7kolangabezia-tasarekin. Langileen %48,6 zerbitzuetan aritzen da lanean, %35,1 industrian eta %16,3 nekazaritzan[2].
1950 ondoko urteetan, nekazaritzaren erreformarako programaren bidez 800.000 hektarea lur banatu ziren nekazarien artean. Lur hoberenak iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean daude.Garia,patata,garagarra,mahatsa etaarrozarenak dira ekoizpenik handienak. Beste gai garrantzitsu batzuk azukre erremolatxa,azukre kanabera,artoa,egoskariak,zitrikoak,tabakoa,tea, landare oliotsuak etapistatxoak dira. Abeltzaintza (ardiak,ahuntzak,behiak,astoak) garrantzizkoa da ipar-mendebaldeko eskualdeetan. Basoen ustiapena bertan behera utzi zen 1970eko hamarkadan, neurriz gain ustiatu zirelako. Arrantza garrantzizkoa da Irango ekonomian, baina oraindik ez dago behar bezain aurreratua.Persiar golkoan etaKaspiar itsasoan amuarraina, zamoa,gaizkata, izokina, arrain zuria eta sardinzarra harrapatzen dira. Irangokabiarra (gaizkatarenarraba gazitua) munduko hoberenetako bat da.
Iranenpetrolio produkzioak du pisurik handiena ekonomian. Petrolio putzu inportanteenak hego-mendebaldean daude, Persiar golkoaren ondoan. Munduko handienetakoak dira.1951n petrolioaren industria nazionalizatu egin zen, eta1985az gero Petrolioaren ministerioaren mendean geratu zen haren produkzioa. 1980ko hamarkadan, produkzioak behera egin zuen, prezioa bere horretan eduki zelako, batetik, eta ekoizpengune garrantzitsuenak gerra eremuan geratu zirelako, bestetik. Petrolioaz gainera,burdina,beruna,zinka etakromita ere ustiatzen dira.
Irango industria 1970eko hamarkadan hazi zen, petrolioaren ekoizpenarekin batera. Industria petrokimikoaz gainera, garrantzi handikoa da, baita ere,ehungintza (kotoia etaartileaIsfahan aldean, artileaTabrizen,zetaMazandaranen; herrialdea oso ospetsua da bere tapizen bikaintasunarengatik), janari industria, ekipo elektronikoen eta eraikuntzarako materialen ekoizpena,altzairugintza, ibilgailuen eraikuntza.