Irakite-entalpia, (ikurra:
),irakite-bero etalurruntze-bero gisa ere ezagutzen dena,substantzia baten kantitate jakin batgas bihurtzeko behar denenergia da. Substantziarenirakite-puntu normalean neurtzen da, nahiz eta sarritan balioak 298 K-ekotenperaturarekiko zuzenduta ematen diren. Zuzenketa hau txikia izan ohi da, neurtutako balioaren ziurgabetasuna baino txikiagoa askotan. Neurketa-unitate erabilienakJ/mol da, baina badaude beste unitate batzuk ere, hala nola kJ/kg,kcal/mol, etab.
Kondentsazio-entalpia (kondentsazio-bero ere deitzen zaio) aurrekoaren berdina ba, baina aurkako ikurrarekin:irakiteanentalpia-aldaketa positiboa da beti, etakondentsazioan negatiboa da beti (substantziakberoa igortzen du).
Likido batek (edosolido batek,sublimazioa gertatzen denean)molekula arteko elkarrekintzak gainditzeko behar den energiatzat har daiteke irakite-entalpia.Helioak, esaterako, irakite-entalpia baxua dauka, 0.0845 kJ/mol-ekoa, helio-atomoen artekoVan der Waalsen indarrak oso ahulak baitira. Bestalde,ur likidoa osatzen duten molekulak oso sendoak direnhidrogeno-lotura bidez lotuta daude eta, beraz, beren irakite-entalpia, 40.8 kJ/mol, aski altua da. Dena den, kontuz aritu behar da irakite-entalpia molekulen arteko loturen indarra neurtzeko erabili nahi bada, indar hauek hein batean iraun egiten baitute gas egoeran (esaterako, hidrogeno fluoruroaren kasuan) eta orduan kalkulatutako lotura-indarra benetakoa baino txikiagoa izango baita.Metalek batez ere, gas egoeranlotura kobalentedun molekulak eratzen dituzte; kasu horietan,atomizazio-entalpia erabili behar izaten da loturaren energiaren balioa neurtzeko.
Badago fenomeno hau ikusteko beste modu bat,kondentsazio-entalpiaren bitartez. Gas bat likido fasera kondentsatzen denean gertatzen denentropia-jaitsiera konpentsatzeko, gas horrek ingurura bota behar duen berotzat har daiteke kondentsazio-entalpia. Irakite-puntuan likidoa eta gasa oreka kimikoan daudenez, (Tb),ΔvG = 0, honek zera dakar:
Ez entropia ez entalpia ez direnez tenperaturarekin askorik aldatzen, balio estandarrak, goian ez bezala, tenperaturaren araberako zuzenketarik egin gabe erabiltzen dira. Aldiz,presioa 100 kPa-koa ez bada, zuzenketa bat egin behar da, gas baten entropia bere presioarekiko proportzionala baita. Likidoen entropia gutxi aldatzen da presioarekin; beraz, alde horretatik ez da zuzenketarik behar.
Irakite-entalpiaren arabera ordenatutako zenbait substantzia: