Irak (arabieraz: العراق,al-‘Irāq;turkieraz:Irak;asirieraz: ܥܪܐܩ;kurdueraz: عێراق) izenaren jatorria zalantzazkoa da, hainbat iturri proposatu baitira. Aditu batzuen arabera,Sumerren zegoenUruk (edo Erek) hiriaren izenean izan lezake jatorria[5]; beste batzuen arabera, berriz,persierazkoerāq ("zelaigunea") hitzetik letorke.[6]
Sasaniar Inperioaren agintepean,Erak Arabi izeneko eskualde bat zegoen,Persiar Inperioaren hego-mendebaldea izendatzeko erabilia, egun Irak hegoaldea dena.Al-Iraq arabiarrek erabilitako izena da, gutxienezVI. mendetik, egun Irakek hartzen duen lurraldea izendatzeko. Egungo arabierazko ahoskera[ʕiˈrɑːq] da,Iraq nazioarteko arabieratiko transkripzioaren arabera.EuskarazIrak idazten da.[1]
IrakHego-mendebaldeko Asiako estatua da, ipar latitudeko 29° eta 38° artean, eta ekialdeko longitudeko 39° eta 49° artean hedatua. 437.072 kilometro koadroko eremua du. IparraldeanTurkia du, ekialdean,Iran, hego-ekialdeanPersiar golkoa, hegoaldeanKuwait etaSaudi Arabia, eta mendebaldean Saudi Arabia,Jordania etaSiria.
Geografo gehienen arabera, lau eskualde natural nagusi daude Iraken:[7][8]
Basamortua, Eufrates ibaiaren mendebalde eta hego-mendebaldean hedatua,Siriar basamortuaren zati da. 168.000 kilometroko koadroko eremua hartzen du, herrialdearen bostena. Zabaldi harritsu handia da, tarteka hondar eremuak dituena. Mendebaldeko basamortuak 490 metroko garaiera du, batez beste, eta hegoaldekoak 100-400 metro artekoa.Uadi sare trinkoa dago herrialdeko mugatik Eufrateseraino; uadiak agorturik egoten dira ia urte osoan. Aipagarria daAl-Batin uadia,Al-Dibdibah ordokia 75 kilometroan zeharkatzen duena, Irak etaKuwaiten arteko mendebaldeko muga eratuz.
Mesopotamia Garaia edo Al-Jazira,Tigris etaEufrates ibaien goialdea hartzen duena,Samarra etaHit hirietatik iparraldera. Eskualde zabal eta agorra da,Siria etaTurkia aldera ere hedatzen dena. Ibaiek haran sakonak zeharkatzen dituztez gero, zaila da alorrak ureztatzea. Iparraldean,Ninive, Dohuk eta Zakhon, landaredi mediterraneoa badago ere, hego-mendebaldea basamortua da. Gatz basamortuak ere daude, hala nolaMilhat Ashqar.
Behe Mesopotamiakolautada alubiala, 132.000 kilometro koadroko eremua duena,Balad etaRamaditik hegoalderantzPersiar golkoraino. 100 metroko garaiera du, batez beste. Leku askotan Tigris eta Eufratesenoheak ordokia bera baino gorago daudenez, urtaroko uholdeak gertatzen dira. Eskualde osoaibai delta da, hainbat adarrek eta ureztatze ubidek zeharkatua;aintzirak ere daude. Bi ibaien elkarguneanHawr al Hammarpadura dago, 15.000 kilometro koadro eremua hartzen duena, eta ekialderantz Iraneraino heltzen dena.
Iparralde eta ipar-ekialdeko mendialdea,Mosul etaKirkuken hegoaldetik Turkia eta Irango mugetaraino iristen dena. Muino, goi ordoki eta mendiguneak tartekaturik daude, 92.000 kilometro koadroko eremuan. Gailurrak 1.000 eta 4.000 metro artean daude, garaienak Turkia eta Irango mugetan. GehienaIrakeko Kurdistanen barnean dago.Petrolio hobi handiak daude Mosul eta Kirkuketik gertu.
Ipar-ekialdean daude mendirik gorenak,KurdistangoZagros etaTaurus mendiguneetan. Mendilerroek ipar-mendebalde hego-ekialde norabidea dute, eta gailurrak 2.400-3.300 metro arteko altueran daude. Irak eta Iranen arteko mugan dagoCheekha Dar (3.611 metro), herrialdeko punturik garaiena.[9]Sinjar da Al-Jazirako mendialderik garrantzitsuena; 100 kilometro luze da, eta 1.356 metroan dago gailurra.[8][7]
Tigris-Eufrates ibai sistemak drainatzen du Irak. Turkian dute iturburua bi ibaiek,Armeniar goi-ordokian zehazki. Tigrisek 1.417 kilometroko bidea egiten du Iraken zehar, eta Eufratesek 1.212 kilometrokoa.Al-Qurnahetik hurbil baturik,Xatt al-Arab eratzen dute,Persiar golkora isurtzen dena.Zagros mendietan iturburua duten ibaiadar handiak ditu Trigrisek, hala nolaZab Handia,Zab Txikia etaDiyala. Hori dela eta, uholde suntsigarriak gerta daitezke martxo eta maiatza artean. Eufratesek ez du ibaiadar garrantzitsurik Iraken.[8] Al-Jaziran dago Al-Thartharuadia, 210 kilometroko luzera duena;Sinjar mendian du iturburua eta Tharthar gatz basamortura isurtzen da. Aipagarriak diraRazzaza etaHabbaniyaha aintzirak.[7]
Bi klima mota nagusi daude:basamortuko klima beroa (BWhKoppen sailkapenaren arabera) hegoaldeko basamortu eta lautadetan, eta estepako klima (BSh etaBSk) iparralde eta ipar-ekialdean.
Hegoaldean bi urtaro daude:euritsua azarotik apirilera, etalehorra maiatzetik urrira; urteko prezipitazioa 100 eta 170 milimetro artekoa izaten da, %90 urtaro euritsuan. Negua leuna izaten da;Bagdaden, esate baterako, 2 °C da minimoen batez bestekoa eta 15° C maximoena. Uda, berriz, oso beroa eta lehorra da; Bagdaden 35 °C da maximoen batez bestekoa, eta 51 °C-tik gorakoa maximo absolutua.[8]
Ipar-ekialdeko mendialdean 300-560 milimetro euri jasotzen dira urtean, eta 1.000 milimetrotaraino irits daitezke mendilerrorik garaienetako prezipitazioak.[7] Uda hegoaldean baino laburragoa da, eta negua luzeagoa. Uda beroa eta lehorra bada ere, tenperaturak 3-6 °C hotzagoak dira hegoaldean baino. Neguak hotzak izan daitezke ipar-ekialdeko haizeen eraginez.Mosulen, esaterako, -4 °C da urtarrileko minimoen batez bestekoa, eta 17 °C maximoena; minimo absolutua -11 °C da.[8]
Bi haize mota dira kontuan hartzekoak. Udan iparralde eta ipar-mendebaldetik jotzen duenshamal izenekoa oso beroa eta lehorra da.Sharqik, berriz, hegoalde eta hego-ekialdetik jotzen du uda eta negu hasieran, etahauts ekaitzak eragiten ditu.[7]
Abbastarrek Bagdad hautatu zuten hiriburutzat. Mundu musulmaneko botere gune nagusia izan zen handik aurrera, eta filosofia, zientzia eta literaturaren loraldi handia bizi izan zuen.VIII. mende amaieran, milioi bat biztanle izatera iritsi zen.[11] Abbastarrek berreraiki zituzten Mesopotamiako ubideak, ezpondak eta urtegiak, eta Bagdad inguruko zingirak drainatu zituzten.IX. mende hasieran,Harun al-Rashiden semeak elkarren aurka borrokatu ziren ondorengotza lortzeko;Al-Mamun nagusitu zen, persiarren laguntzarekin. Haren kalifalditik aitzina, abbastar agintearen gainbehera hasi zen eta, bai Persian, bai mendebaldeko eskualdeetan, kontrola galtzen hasi ziren.945ean, jatorria mendebaldeko Iranen zutenbuiatarrek hartu zuen Bagdad; umiliazio handia izan zen kalifa-herria persiarxiien mende erortzea.Toghrilek,Seljuktar Inperioaren sortzaileak, egotzi zituen buiatarrak1055ean.Seljuktarrak suniak zirenez gero, ongi hartuak izan ziren Bagdaden. Handik aurrera, kalifak erlijio-aginpidea atxiki bazuen ere, gobernua seljuktarren esku gelditu zen.[10]
Seljuktarren adar nagusiak Bagdaden ezarri zuen gobernua, etaBosforotikEkialdeko Turkestanerainoko lurraldea kontrolatu zuen1155 arte. Seljuktar InperioakMalik-Xah-ren (1053–1092) agintaldian izan zuen goren aldia, Mediterraneoaren ekialdea,Asia Txikia etaArabiako zati batzuk menderaturik. Urte horietan, pizkundea gertatu zen Irak eta Irango kulturanNizam al-Mulkbisirraren eskutik; behatoki astronomiko bat fundatu zen, eta Bagdaden kokatu ziren, besteak beste,Omar Khayam zientzialaria etaal-Ghazali teologoa. Malik-Xah hil ondoren, seljuktar agintea desegin zen; Iran eta Iraken dinastia txikiak sortu ziren, elkarren aurka borrokatzen zirenak.Zengid eta Khwarazmi leinuak izan ziren garrantzitsuenak,1258anHulagu buru zutenmongolekBagdad hartu zuten arte.[10]
Mongolak odol eta gar sartu ziren Abbastar Kalifa-herrian.Jakintzaren Etxea suntsitu zuten, barnean zeuden artelan eta dokumentu historiko baliotsuak barne, eta Mesopotamiako ureztatze azpiegiturak ezereztu zituzten. Azken Khan mongola,Abu Said,1335ean hil zen; horren ondoren, jalairtar dinastia igo zen agintera.[10]XIV. mendearen erdialdean,Izurri Beltzak sakailatu zuen eskualdea.[12]1401ean,Tamerlanek,Timur dinastiaren sortzaileak, Bagdad arpilatu eta milaka bizilagun hilarazi zituen. Tamerlanen inbasioan Irakeko beste herri eta hiri asko ere erraustu zituzten, eta Ipar Mesopotamiakoasiriar kristauak sarraskituak izan ziren.[13]
Otomandarren eta safavien arteko gatazken ondorioz, sunien eta xiien arteko arrakala handitu zen. Safavien agintaldi laburrean (1623-1638) suniak baztertuak izan ziren, eta xiiek pairatu zuten bereizkeria otomandarrak agintean egon ziren urteetan (1638-1916). XVII. mendean, safavien aurkako guduek ahuldu zuten Otomandar Inperioaren indarra, eta ezin izan zuen eskualdea kontrolpean eduki. Hori dela eta, tribuek hartu zuten aginpidea: Al-Muntafiq batasunak erdialde eta hegoaldean, Xammar eta Anazzah federazioek hego-mendebaldeko basamortuan, eta Baban dinastiakurduak iparraldean.[10]
1747-1831 bitartean,georgiarmamelukoek gobernatu zuten Irak. Mamelukoak gaitasun handiko administrariak izan ziren, eta egonkortasun politikoak eta ekonomiaren susperraldiak markatu zuten haien agintaldia. Suleiman Paxa Handiaren agintaldian (1780-1802) aurrerabide handiak egin zirenzuzenbide estatua ezartzeko. Azken gobernari mamelukoak,Dawud Paxak, herrialdea modernizatzeko programa garrantzitsuak abiarazi zituen. Mamelukoen agintaldia 1831n amaitu zen,Mahmud II.a otomandar sultanak Bagdad hartu zuenean. Hala ere, otomandar egintea ez-egonkorra izan zen.1869an,Midhat Paxa izendatu zuten Bagdadeko gobernadore. Midhat erreformista zen, eta Irak zaharberritzen saiatu zen,Mendebaldea eredu harturik. Haren nekazaritza erreformak, ordea, lurjabe handi bilakatu zituen tribuetakoxekeak, eta gainerako tribu-kideak txirotuz joan ziren.[10]
Faisal I.a erregearen ondoren, haren seme Gazi I.ak gobernatu zuen. Gazi I.aren erregealdian (1933-1939) Irakeko egoera politikoa nahasia zen oso; bien bitartean, militarrek gero eta indar handiagoa eskuratu zuten. Gazi hil zenean,Faisal II.ari egokitu zitzaion erregetza.1941ean,Rashid Ali al-Gailanik lortu zuen aginpidea estatu kolpe baten bidez;Alemania Naziaren aldekoa zen eta, horren kariaz, britainiar gudarosteek Irak hartu zuten, berriz ere,Bigarren Mundu Gerra amaitu bitartean, eta Faisal II.a ezarri zuten berriro aginpidean.1958ko apirilean, militarrek,Abdul Karim Kassem politikariaren gidaritzapean, beste kolpe bat jo eta errepublika ezarri zuten Iraken.1961ean, kurduak matxinatu ziren eta, bederatzi urteko gerra baten ondoren, nolabaiteko autonomia eman zitzaien.
1963an,Abd al-Salam Aref koronelak kolpe militarra jo zuen eta erregimen sozialista ezarri zuen. Beste kolpe bat izan zen1968an, Baath alderdi nazionalistako eskuindarrei aginpidea eman ziena.1971ean, Baath alderdiaren buruak,Saddam Husseinek, Salek Mahdi Amas jeneralari lehendakariorde kargua kendu zion, eta Baath alderdiaren eta komunisten arteko harremanak hobera egin zuen.1972an, Irakeko Petrolio Konpainiaz jabetu zen estatua, eta adiskidetasun hitzarmen bat izenpetu zuenSobietar Batasunarekin.1978an, hautsi ziren komunistekiko harremanak, traizioz akusatutako buruzagi komunista batzuk heriotzara zigortu eta hil zituztenean.
1979an, Saddam Hussein jeneralak hartu zuen lehendakari kargua.1980an,Iran eta Iraken arteko gerra hasi zen, Iranen esku zegoenXatt al-Arab estuarioa arabiarrentzat behar zuela izan eta Irak hura eskuratzen ahalegindu zenean. Gerrak1988 arte iraun zuen, eta oso ondorio kaltegarriak izan zituen herriarentzat, eta berezikikurduentzat; 200.000 kurdu inguru Turkiara eta Iranera joan zen ihes. Gerra haren ondorioz, ekonomiak hondoa jo zuen etaPersiar golkoko herriekiko zor ugari ekarri zizkion Iraki. Hala, herri horiekiko harremanak gaiztotu egin ziren eta1990eko abuztuan IrakekKuwait hartu zuen[14]; horrela hasi zenGolkoko Lehen Gerra. Irakeko gudarostea1991eko martxoan atera zen Kuwaitik, nazioarteko indar militarren eraso gogorrari ezin aurre eginik.
Gerra ostean, Irakeko erregimenak hegoaldeko xiien eta iparraldeko kurduen matxinadei aurre egin eta gogor eraso zien. Xiien aurkako rrepresioan 100.000 pertsona inguru hil ziren, zibilak gehienak.[15] Milioi bat kurdu baino gehiago joan zen Iranera eta Turkiara babes bila, eta milaka hil ziren, gosez edo hotzez, negua iritsi zenean. Bestalde, milaka pertsona hil zirenNazio Batuen Segurtasun Kontseiluak ezarritako bahimenduaren ondorioz (567.000 haur, ikerketa baten arabera).[16]
2001ekoWorld Trade Centerreko atentatuen ondoren, Estatu Batuetako gobernuakAl Kaida sarearekin harremanak zituela etasuntsipen masiboko armak zeuzkala egotzi zion Irakeko gobernuari; salaketa horiek inoiz frogatu ez baziren ere,2003an, Estatu Batuak gidari zituen koalizio batek Irak inbaditu zuen; Sadam Hussein harrapatu eta hil zuten, eta estatubatuarren mendeko administrazio bat ezarri zuten. Aurreko administrazioko zerbizu guztiak —armada, polizia, ur eta elektrizitate sarea…— desegin izanak sekulako kaosa eragin zuen. Bestalde, estatubatuar armadaren okupazioak eta errepresio gogorrak (horren lekuko diraAbu Ghraib espetxean estatubatuar soldaduek ateratako tortura argazki lazgarriak) eta beste herrialdetako islamiar erradikalek inbaditzaileen aurka borrokatzera Irakera joan izanak sekulako sarraskia eragin zuen: zibil asko ziren atentatu suizidetan eta estatubatuar soldaduen eta insurgentziaren arteko borroketan.
Inbasioaren ondorengo gobernuek gutxiengo sunita baztertu zuten; izan ere,Nuri al-Maliki xiita izan zen Husseinen ondoren boterean denbora gehien egon zen agintaria, 2006tik 2014ra. Horrenbestez, gehiengo suniten eremuan azkar egin zuen aurreraDaesh erakunde armatujihadistak, askotan tribu lokalen oniritziarekin.[17] Egoera horrek hondamen ekonomiko handia eragin zuen, gainera, eta izugarri zaildu zuen herritarren bizimodua. Hainbat hauteskunde ere izan ziren, bai gobernu irakiarra eta bai legebiltzarra eratzeko, eta polizia eta administrazio irakiarra berrantolatu zituzten pixkanaka agintariek, estabatuaren gidaritzapean.2011n, AEBetako presidenteBarack Obamak amaitutzat jo zuen Irakeko misioa, eta tropak atera zituen herrialdetik. Misioak iraun zuen zortzi urte eta erdian, 130.000 zibil irakiar eta 4.500 soldadu estatubatuar hil ziren.[18]
2014an, Daesh-ek kalifa-herria ezarri zuen Siria eta Irakeko lurretan, bi herrialdeen arteko muga urtuta. Urte hartako ekainean, eraso azkar batean, Daesh-ek Mosul konkistatu zuen; Irakeko armada ihesi irten zen hiritik, apenas borrokarik egin gabe, eta armak eta ibilgailu militarrak jihadisten eskuetan geratu ziren. Haien aurka egiteko indarrik eraginkorrenak kurduenak izan ziren.[17] Daesh-en basakeriak Al Kaidarena gainditu zuen: dozenaka mila pertsona hil zituen,[19] eta gutxiengoyezidi eta kristauak jazarriak izan ziren.[20][21] Horiek horrela, herrialde ugari hasi ziren esku hartzenEstatu Islamikoaren aurkako gerran, Estatu Batuak eta Errusia barne (azken hau Sirian bakarrik).[22]2015ean, Estatu Islamikoa atzera egiten hasi zen: apirileanTikrit galdu zuen,Ramadi abenduan,Falluja2016ko ekainean, eta Mosul2017ko uztailean. 2017ko amaierarako, Daesh egotzia izan zen Iraketik.[23]
2005eko konstituzioaren arabera, Irak errepublika parlamentariofederala da. Presidentea daestatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Ordezkarien Kontseiluak (arabieraz:مجلس النواب, Majlis an-Nuwwāb al-ʿIrāqiyy;kurdueraz:ئهنجومهنی نوێنهرانی)) dauka botere legegilea; 329 kide ditu, 320 boto zuzenez hautatuak eta 9 gutxiengo etnikoentzat erreserbatuak (5asiriarrentzat, 1mandeista,yazidi,xabak eta kurdu feylientzat.[26]
2016an 37.202.572 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %39,5 dira, 15-24 urte bitartekoak %19,2, 25-54 urte bitartekoak %33,8, 55-64 urte bitartekoak %4 eta 65 urtetik gorakoak %3,5. Bizi itxaropena 74,9 urtekoa da; 72,6 urtekoa gizonezkoena eta 77,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak). Biztanleen %70 hirietan bizi da.[26]
Erlijioz, biztanle gehienak musulmanak dira, %64-69xiiak eta %29-34suniak.[26] Xiiak erdialde eta hegoaldean bizi dira gehienak, eta suniak iparraldean. Xiismoaren hiri santuetako batzuk –Najaf,Kerbala– Iraken daude, Bagdadetik ez oso urrun. Musulmanez gainera kristauak daude –kaldearrak,asiriarrak eta ortodoxoak–,yezidiak (Mosul iparraldeko muinoetan),baptistak (Bagdaden etaAmaran) etajuduak (Bagdaden).
Irakeko gaur egungo ekonomiapetrolioan oinarriturik dago gehienbat. Duenindustria astun apurra ere petrolioarekin loturik dago.Nekazaritzandatila da esportatzeko lantzen den gai nagusia. Estatubatuar okupazioaren baino lehen, ekonomia erakunde eta elkarte gehienak gobernuarenak ziren edo gobernuaren mendean zeuden; 2003tik aurrera, pribatizatuz joan ziren. Ekonomiaren sektore guztiek sufritu zituztenXX. mende amaierako etaXXI. mende hasierako gerren ondorioak.
Lurraldearen erdia nekazaritzarako egokia bada ere, %18 baizik ez dago landua.[26] Lur sail gehienakTigris etaEufrates ibaien artean daude. Datilaz gainera, munduko ekoizle handienetako bat da Irak,[29]garia,garagarra etaarroza lantzen dira batez ere, eta baita fruituak ere, era askotakoak (sagarrak,pikuak,mahatsa,olibak,laranjak,udareak etamingranak).Abeltzaintza, berriz, herrietako tribu nomada eta erdi nomaden bizibide nagusia da. Batez ereardiak,behiak etaahuntzak hazten dituzte, hegaztiez gainera. Garrantzi handikoa da, baita ere,arabiar zaldi ospetsuaren hazkuntza.Arrantzak ez du hainbesteko garrantzirik.
Irakenpetrolio asko dago, eta hori du natura baliabide nagusia. Hegoaldean, iparraldean eta ekialdean dago petrolioa: hegoaldean,Basora inguruan,Persiar golkoaren ondoan, eta iparraldean,Mosul etaKirkuk aldean. Petrolioaz gainera, meategiak ere badira, hala nola,burdina,urre,berun,kobre,zilar,platino etazink meategiak, eta baitafosfatoak,sufrea, gatza,igeltsua etalignitoa ere. Petrolioaren eta gas naturalaren produkzioa eta esportazioa da herrialde honen ekonomia jarduera onuratsuena.1970 inguru arte petrolioaren industria lau konpainia atzerritarren mende egon zen: Irak Petroleum Company eta Basrah Petroleum Company ziren bi enpresa nagusiak. Lehenak iparraldean zituen bere hobiak, Kirkuk eta Mosul inguruan; bigarrenak, berriz, hego-ekialdean, Basora aldean.1972 eta1975 bitartean gobernuak nazionalizatu egin zituen atzerritar konpainia guztiak. Azken urteetako gerrek eragozpen handiak jarri dizkiote sektore honen aurrerabideari.
Industria ez dago oso aurreratua. Petroliotik eta gas naturaletik eratorritako gaien ekoizpenaz gainera, aipagarriak dira janari industria, ehungintza, zapatagintza, zigarroak eta eraikuntza gaiak. Industriagune nagusia Bagdad da.