Txantiloi:Irail2025
Iraila, halaberburuila (Lap. etaNaf.), gaur egun batzuetanagorra (Gip.),gregoriotar egutegiarenurteko bederatzigarrenhila da eta hogeita hamaregun ditu.
Irailaren 21ean, ipar hemisferioanudazkena hasten da, eta hego hemisferioanudaberria; urteko biekinokzioetako batekin.Euskal kostaldeanmarea biziak izateko garaia ere izaten da.[1] Egutegi zibilean,ikasturtearen hasiera ere bai.
Euskara batuanirail forma finkatu da,ira edoiratzearen hila da etimologikoki.Buruil forma ere Euskaltzaindiaren Hiztegoan jasoa dago (zubereraz,bürüil).[2] Hain zuzen ere, iritsi zaigunKalendreraeuskarazko egutegi antzinakoenean (1571koa),Joanes Leizarragak erabili zuen formaBuruilla izan zen.
Beste izen batzuk ere jaso dira euskaraz:setemere (Zuberoa),agorra (Gipuzkoa),urria (Bizkaia, Nafarroa).
Setemere eta antzekoak. Erroma zaharreko egutegian september zeritzonseptem (zazpi) zenbakitik, 10 hilabeteko egutegi hartan zazpigarren hilabetea zelako. Erroman bertan egin zenegutegi juliotarrera aldaketa Zesarren garaian, eta bi hilabete gehitu zituztelarik, 9.a bilakatu zenseptember. Beste hilabete batzuei izena aldatu zitzaien (Quintilis etaSextilis bilakatu zirenJulius etaAugustus), baina saiakera batzuk izan arren, ez ziren proposamen berriak gailenduseptember eta ondorengoentzako.[3]
Hona irailero Euskal Herrian izaten diren ospakizun handietako batzuk:
- Andre Mariaren jai batzuk ospatzen dira irailean, hala nolaArantzazuko Amaren egunairailaren 9an, edoArrateko Amaren eguna (Eibar) edo Ama Guadalupekoarena Hondarribian bezpera,8an.
- Aurrekoarekin honekin lotua,Hondarribian Alardea egiten da, edo bi egiten dira, 1997tik, emakumezkoei desfilatzen uzten dienak, Jaizkibel konpainiaren segizioak, aparteko bidea egiten baitu.[4]
- Iraileko lehen asteanSan Antolin jaiak egiten dira Lekeition, nonAntzar Eguna ospatzen denirailaren 5ean.
- 1924. urtetik,Euskal Jaia egiten da Zarautzen, festa jendetsua.[5]
- Kirol egutegian,Kontxako Estropadak egiten dira iraileko lehen bi igandeetan,traineruen denboraldiko lehia nagusitzat jotzen dena.
- Irail erdialdean,Arabako Errixoako mahats-bilketaren festa egiten da, herri desberdin batean edizio bakoitzean, 1994yik aurrera hamarkadatik aurrera. Urtero, mahatsa zapaldu eta lehenengo muztioa probatu ondoren,Arabako Errioxako ardoen dastatze saioari ekiten zaio.[6]
- Gipuzkoan iraileko igande guztietanHernio mendiko erromeria egiten da.[7]
- Irail amaieranSan Fermin Txiki ospatu ohi da Iruñean.[8]
Antzar Eguna Lekeition.
Hondarribiko Alardea: emakumeei desfilatzen uzten ez dien desfileko irudia.
Hernioko erromeria.
Kontxako bandera, Orioko eta Donibaneko afizioak Donostiako kaian.
Arrateko Amaren egunean, Eibarko dantzariak elizan.
San Fermin Txiki jaietan erraldoiak Iruñeko udaletxeko plazan.jpg