Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Iragotze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aroa eman ostean iragotutako ezpata (ahoa eta orria tenperatura desberdinetan).

Iragotzea[1],iraotzea edoiraoketa[2][3], materialei emaniko tratamendu termikoa da,gogortasuna eta erresistentzia mekanikoa aldatzeko. Helburu nagusiaaroa eman eta geroaltzairuak izaten duen hauskortasun handia gutxitzea da.[4]

Altzairuaren propietateak asko alda daitezke tratamendu termikoen arabera:suberatu ezkero osoxaflagarria bihurtzen da, eta aroa eman ezkero, berriz, oso gogorra baina hauskorra. Malgutasuna irabazteko, gehienetan arotutako altzairua iragotu egiten da (salbuespen gutxi batzuk kenduta, limak adibidez). Iragotze mailak malgutasun hori plastikoa (malgukiak adibidez) edoelastikoa (automozio piezak adibidez) izatea ekarriko du, etazizailadura-esfortzua, isurpena, gogortasuna, harikortasuna eta haustura-tentsioa ere zehaztuko ditu, eman nahi zaion erabileraren arabera.[5]

Altzairuen tratamendu termikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Altzairu bat hoztean sortzen diren egitura kristalinoak zeintzuk diren azaltzeko balio duenTTT diagrama (ingelesezko time-temperature-transformation diagram-etik)

Ezaugarri horiek guztiak berotze eta hozte prozesuren bidez altzairuen egitura kristalinoa aldatzean lortzen dira. Berotze eta hozte abiaduren arabera altzairua osatzen duten atomoek egitura kristalino batzuetara edo beste batzuetara egokitzeko aukera gehiago edo gutxiago dute eta, horren ondorioz, altzairua giro-tenperaturara helduta egitura kristalino batzuk osatuta egongo da, eta egitura horiei dagozkien ezaugarriak izango ditu.

Azkenean lortzen diren egitura eta ezaugarriak, berotze eta hozte abiadurez gain, altzairuan agertzen diren elementu kimikoez ere, baldintzatuta daude jakina, eta horregatik altzairu guztiei ematen zaizkien tratamenduak ez zaizkie era berdin berdinean ematen.

Ondoan dagoen irudian ikus daiteke hozte abiadura ezberdinekinaltzairu hipoeutektoide batean lortzen diren egiturak. Adibidez, hoztea arina bada altzairu honen kasuan azkenean iamartensita bakarrik lortuko da eta, beraz, martensitari dagozkien ezaugarriak izango ditu. Beste ezaugarri batzuk ere lortu gura izanez gero, berriro berotu beharko da martensita horren kopuru batetikaustenita birsortzeko eta beste era batera hoztuz beste egiturak eta haien ezaugarriak lortzeko.

Altzairu hau, kasurako, lehenago arin hozten bada 400 gradu zentigraduraino eta gero tenperatura horretan mantentzen bada minutu bat baino gehiagobainita lortuko da eta altzairuak bainitari dagozkion ezaugarriak izango ditu. Tenperatura 700 gradu zentigradutan baino apur bat gorago mantenduz, aldiz, aste batean oraindino sortu barik egongo da sor daitekeen ferrita guztia

Aurrerago esan den bezala, berotzean eta hoztean jazotzen diren eraldaketak altzairuen konposaketek eta berotze eta hozteek baldintzatuta daude eta horregatik hemen aurkeztutako diagrama bakarrik balio du zehaztutako altzairuarentzat, eta birmoldatu gura den altzairua beste osagai batzuez edo osagai berberez baina ehuneko ezberdinetan osatuta badago, hipoeutektoide bada ere, beste diagrama bat izan behar da kontuan eman gura zaion tratamendua (iraotzea barne) zehazteko.

Bestalde irudian bertan ikusten da diagrama aldatzen dela hozteko moduarekin ere; bertan eraldatzeen hasierak eta amaierak marra ezberdinekin markatzen dira hozte isotermiko (altzairua arin hoztuz tenperatuta bateraino eta gero tenperatura horretan mantenduz eraldaketa guztia bete arte) edo abiadura konstanteko hozteentzat (denbora berean gradu kopuru bera jaitsiz egindakoak, diagraman lerro makurrez irudikatuta daudenak).

Beraz altzairu batiraotzeko zein tenperaturaraino berotu behar den eta zelan hoztu behar den zehazteko haren hozte diagrama kontuan izan behar da edo, hobeto esanda, haren diagrama izan ezean ere, diagramak azalduko zuen altzairuaren portaera.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Errementaria sutegian.

Iragotzeaerrementari edo burdin-ijezlehititekAnatolian k.a. XII-XI mende inguruan garatu zutela uste da.[6] Ezagutzen den iragotutako altzairuzko piezarik zaharrenaGalilean aurkitutakopikotx bat da, k. a. 1250 urte ingurukoa.[7]

Tenperatura zehazki neurtzeko metodoen faltan, errementariek metalak hartutako koloreari erreparatzen zioten; tenperatura denbora justuan mantenduz, pieza modu egokian hoztuz eta beste hainbat faktore zainduz desiratutako emaitza lortzen zuten; prozesu honek praktika eta abilezia handia eskatzen zuen.[6] Halere, Europan aroa eta iragotzea ez zirenXV. mendera arte ongi bereizi.[8]

Prozesua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Karbono-altzairu hipoeutektoide baten eraldatze isotermikoen TTT diagrama; altzairuaren hoztearen arabera lortzen diren osagai nagusiak erakutsiz. Altzairuaren ezaugarriak osagaien araberakoak dira.

Iragotzea aroaren tratamendu osagarria da, eskuarki haren ostean datorrena. Iragotu behar den metala puntu kritikoaren azpitik berotzen da, nonaleazioaren fase kristalinoak (ferrita eta zementita) konbinatu egiten diren, austenita bihurtuz. Tenperatura honetatik igotzea ekiditen da, aroarekin sortutako egitura oso gogorra (martensita) ez suntsitzeko.[5]

Zenbat eta puntu kritikora gehiago hurbildu, eta egoera honetan denbora gehiago iraun, orduan eta gehiago jaisten da gogortasuna eta erresistentzia, eta handitzen da irmotasuna. Emaitzan eragiten duen beste faktore bat piezaren lodiera da. Osteko hoztearen abiadurak, berriz ez du azken emaitzan eragiten.[4]

Iragotzearen faseak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iragotzeko prozesuak hiru fase ditu:[4]

  • Tenperatura kritikoaren azpitik berotzea: gatz-labeetan egiten da. Eraikuntzan erabiltzen diren karbono-altzairuetan, 450-600 °C erabiltzen dira; erremintetan, berriz, 200-350 °C.
  • Tenperatura mantentzea: tenperatura baxuko iragotzeetan denbora luzeagoa izaten da, tenperatura pieza osoan homogeneoa izan dadin.
  • Hoztea: iragotzearen hozte fasearen abiadurak ez du azkenengo emaitzean eragiten.

Iragotze motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kolore desberdinek iragotze-maila erakusten dute: lasto kolore argiak metala 204ºC-raino berotu dela erakusten du, eta azul argiak 337ºC.

Oro har, tenperatura baxuko iragotzea arotutako altzairuaren tentsioak ezabatzeko erabiltzen da, baina gogortasuna galdu gabe. Tenperatura altuan iragotuz, berriz, arotutako altzairuaren zailtasuna (hautsi barik energia absorbitzeko eta deformatzeko duen gaitasuna)[9] handitzea lortzen da.[4]

Tenperatura bakoitzak baditu ezaugarri eta erabilpen bereziak:[6]

  • Tenperatura oso baxuan iragotzeak (66-148 °C) barruko tentsioak pixka bat askatzea eta hauskortasuna gutxitzea baino ez dakar.
  • 148-205 °C arteko tenperaturak erabiliz, gogortasuna pixka bat jaitsiko da; baina barruko tentsio gehienak askatzen ditu. Metalak kolore hori argia hartzen du, etalabainak edo hortzak egiteko erabiltzen da.
  • Zailtasuna baino indar gehiago behar duten altzairuak (erremintak, adibidez) ez ohi dira 205 °C baino tenperatura handiagoan iragotzen; ostera, gogortasun egokia iragotze-denbora aldatuz lortzen da. Tenperatura honetan metalak lasto kolore argia du, eta harri-barautsak,otxabuak edo metala ebatekozerrak egiteko erabiltzen da.
  • 226 °C inguruan metalak lasto kolore iluna du, eta marragailuak etaarrabota-hortzak egiteko erabiltzen da.
  • Aleazio gutxiko altzairu batzuetan, 260-340 °C artean iragotzeanharikortasuna jaitsi eta hauskortasuna igotzen da; horregatik, prozesu industrialetan tarte hau normalean ez da erabiltzen, bai ordea zenbait tresna ekoizteko:txorrotak, moldeak, barauts-puntak,mailuak eta zintzelak (260 °C, kolore marroia); materialkirurgikoa,puntzoiak eta harria lantzeko tresnak (282 °C, morea);bihurkinak etagiltza ingelesak (310 °C, azul iluna); malgukiak eta egurra ebateko zerrak (337 °C, azul argia).
  • Indarra baino zailtasun gehiago nahi denean, 370-540 °C arteko tenperaturak erabiltzen dira. 371 °C inguruan metalak azul-gris kolorea hartzen du, eta egitura-altzairua egiteko erabiltzen da. Hemendik aurrera kolorea egonkortu egiten da eta ezin da tenperatura neurtzeko erreferentzia bezala erabili.
  • 540-600 °C arteko tenperaturek zailtasun bikaina ematen diote altzairuari, baina indar eta gogortasun jaitsiera nabarmenarekin.
  • 600 °Ctan, altzairua beste hauskortasun-fase batean sar daiteke, tenperatura hau luzaroegi mantendu ezkero. Beraz, tenperatura honetatik gora ailegatu ezkero, normalean prozesua eten eta pieza freskatuko da.

Zenbait piezatan piezaren parte bakoitza era desberdinean iragotu daiteke.Ezpatetan, adibidez, ahoari gogortasun handia eman dakioke, orriaren gorputza malgua eta elastikoa uzten den bitartean.[10]

Labe motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bero tratamendurako labea

Labe motak:[4]

  • Iragotzeko labea : 650 °Cra arte.
  • Gatz-bainu labea: 1000 °Cra arte.
  • Errekuntzako labea karro automatizatuarekin.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «iragotu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  2. Euskalterm, Terminologia banku publikoa. IVAP, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  3. Metalurgia hiztegia. Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. abcde (Gaztelaniaz)Amstead, B. H; Ostwald, Phillip F; Begeman, Myron L. (1981). Procesos de manufactura: versión SI. Compañía Editorial Continental ISBN9789682602573. PMC9359441. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  5. abVerhoeven, John D., 1934-. (2007). Steel metallurgy for the non-metallurgist. ASM International ISBN9780871708588. PMC171130881. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  6. abcBlandford, Percy W.. (1980). The practical handbook of blacksmithing & metalworking. Tab Books PMC564740525. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  7. (Ingelesez)«Tool Steels - PDF Free Download» epdf.pub (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  8. Williams, Alan (Alan R.). (2012). The sword and the crucible : a history of the metallurgy of European swords up to the 16th century. BRILL ISBN9789004229334. PMC794328540. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  9. Toughness..
  10. Fowler, Ed (Ed A. ). (2003). Ed Fowler's knife talk II : the high performance blade. Iola, WI : Krause (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Iragotze&oldid=9608555"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp