| Iparraldeko frontea | |||
|---|---|---|---|
| Espainiako Gerra Zibila | |||
Iparraldeko frontearen mapa | |||
| Data | 1937komartxoaren 20tikurriaren 21era | ||
| Lekua | Euskal Herria,Kantabria etaAsturias | ||
| Emaitza | Frankisten garaipena | ||
| Gudulariak | |||
| Buruzagiak | |||
| Indarra | |||
| |||
Iparraldeko fronteaGerra Zibileko kanpaina izan zen, noneskuindar matxinatuek,errepublikaren aldeko euskal lurraldeak ez ezik,Kantabria etaAsturias ere konkistatu zituzten. Lehenago Irun, Donostia eta hainbat tokitan gerra lerroak osatu ziren arren, Iparraldeko fronte sendo bat 1937ko urri hasieran eratu zen, Gipuzkoako kanpainaren ondoren.
Behinmatxino eskuindarrek1936koiraileanIrun etaDonostia konkistatuta,Gipuzkoako kanpainak zokoratuta utzi zituenErrepublikak kontrolatutakoBizkaia,Santander etaAsturias. Eremu hori guztia Errepublikaren aldeko gainerako lurraldetik baztertuta zegoen, erdian matxinoek kontrolatutako lurraldetzarra zutela.
Gainera, eremu hori interesgarria zen osofrankistentzat: alde batetik,Bizkaiko industria-ekoizpena eta, bestetik, mineral baliabideasturiarrak zirela eta.
FrancokMadril azkar ez zela eroriko konturatu etaIberiar Penintsulako iparraldea lortzeari ekin zion. Gainera, eskualdeko errepublikarrak politikoki banatuak eta txarto hornituak ziren. Hori zela eta,FrancokMadrilgo frontean zuen armada defentsa-posizioa hartzea eta zituen baliabide erabilgarri guztiak iparraldera eraman zituen[2].
1937komartxoan, hegazkintzaalemaniarrak errepublikarren posizioak bonbardatzeari ekin zion,martxoaren 31nDurango bonbardatu eta laster hasi zen gudua.Emilio Molak gidatutakoerrekete eta armada erregularrakSaibigainen[3],Intxortetan[4] etaBizkaia etaGipuzkoa artean daudenmendi guztietako errepublikar posizioak eraso zituzten.
50.000 lagunek osatutako 61. Nafarroako dibisioa,Bermeon[5] edoSolluben garaipenak izan ondoren (baitaGernika bonbardatu[6] ere),Bilboko Burdin Hesia erasotzeari lotu zitzaion.1937koekaineanBilbo defenditzen ari ziren 50.000gudarien aurka egin etaekainaren 19anBilbo erori zen. Tarteanekainaren 3anMola hil etaJosé Solchaga bihurtu zen agintari berri[2]. Errepublikarren agintari gorenaFrancisco Llano de la Encomienda[2] zen.
Hego Euskal Herria osoa erori ondoren, gudaKantabrian jarraitu zuen[7].Santanderreko guduan agintean zeuden jeneralakMariano Gamir errepublikarra etaFidel Dávila matxinoa ziren[2].Abuztuaren 14tikirailaren 1ran zirauen guduan,gudariekSantoñako hitzarmena zela eta[8] alde egin eta laster erori zenSantander.
Asturias isolatuta,Oviedo hasieratik matxinoen eskuetan zegoela,El Mazucoko guduakXixonen eroria suposatu zuen[9]. GuduaLlanesen gertu egin zuten,Juan Ibarrola etaFrancisco Galán koronel errepublikarren etaJosé Solchaga jeneralfrankistaren agindupean. Gudu hauGerra Zibileko odoltsuenetako bat izan zen.
Kanpaina1937kourriaren 21ean bukatu etafrankistek garaipena lortu zuten.
| Artikulu hauEspainiakohistoriari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |