Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ipar-ekialdeko Megalopolia

Koordenatuak:41°15′N74°00′W / 41.25°N 74°W /41.25; -74
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar-ekialdeko Megalopolia
 Ameriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
Geografia
Koordenatuak41°15′N74°00′W / 41.25°N 74°W /41.25; -74
Map
Demografia

Ipar-ekialdeko Megalopolia (ingelesez:Northeast megalopolis), maizIpar-ekialdeko korridorea,Acela korridorea,BosWash edoBosNYWash mundukomegalopolirik handiena da eragin ekonomikoaren arabera[1], etaAmeriketako Estatu Batuetan soilik dagoen megalopolirik handiena. 2022an 50 milioi biztanle inguru zituen.

Ipar-ekialdeko Estatu Batuetakoekialdeko kostaldean dagoen eremu hau,Bostongo aldirietatikWashingtonekotara hedatzen da,U.S. Route 1,Interstate 95 etaAcela burdinbidean zehar. Batzuetan, beste eremu urbano batzuk ere gehitzen zaizkio, tarteanRichmond etaHampton arrada hegoaldean;Portland (Maine) etaManchester (New Hampshire) iparraldean; etaHarrisburg (Pennsylvania) mendebaldean[2].

Eskualde honetan daude AEBko gune metropolitarrik populatuenetako batzuk, tarteanNew York,Philadelphia etaBaltimore hiriak[3]. 2010ean 50 milioi biztanle zituen, herrialdearen %17, baina azaleraren %2 baino ez. Dentsitatea altua da, 390 biztanle kilometro karratuko, gutxi gorabehera, AEBn 31 biztanle kilometro karratuko den bitartean. 2025erako 58 milioi biztanle baino gehiago izatea espero da.

TerminoaJean Gottmann frantziar geografoak sortu zuen 1961ean,Megalopolis: The Urbanized Northeastern Seaboard of the United States lanean. Gottmannek ondorioztatu zuen hiriak, independenteak eta banatuak izan arren, elkarrekin lotuta daudela aldirien bidez, megalopoli bakarra osatuz.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (kontsulta data: 2024-05-29).
  2. (Ingelesez)«Reports» RPA (kontsulta data: 2024-05-29).
  3. Gottmann, Jean. (1957). «Megalopolis or the Urbanization of the Northeastern Seaboard» Economic Geography 33 (3): 189–200.  doi:10.2307/142307. ISSN0013-0095. (kontsulta data: 2024-05-29).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ipar-ekialdeko_Megalopolia&oldid=9807202"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp