Ioannis Kapodistrias edoCapo d´Istriako kondea (Korfu,1776kootsailaren 11a -Nauplio,1831kourriaren 9a)greziar politikaria bat izan zen. 1828–1831 bitartean, Grezia independenteko lehenbiziko estatuburua izan zen.
1802-1807. urteetan Joniako uharteetako estatu-idazkaria izan ondoren, Errusiako koroaren aginduetara jarri zen 1809an, eta1816-1822 bitarteanAlexandro I.a tsarraren Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen. Greziako burujabetasuna alferrik aldarrikatu eta gero, Errusiako koroak kargu guztiak kendu zizkion, eta Capo d´Istriak Genevara jo zuen Greziako burujabetasunari bete-betean ekiteko xedean.
1827an, Greziako Errepublikako estatuburu hautatu zuten, eta handik aurrera barne- eta kanpo-arazo askori heldu behar izan zion. Kontrako iritziak onartzen ez zituen eta herriaren atsegina egiten asmatu ez zuen aristokrata, iragan errusiazalea ezkuta ez zezakeen diplomazialaria, eta bertako handikiek higuin zuten politikaria izaki, aginpide egoki bati eusterik ez zuen izan, eta1831. urteanPeloponesoko klan boteretsu bateko bi kidek hil zuten Nauplio hirian.