Interlingua nazioarteko hizkuntza laguntzailea da, mendebaldeko hizkuntza gehienenlexikoan etagramatika angloerromaniko erraztu baten oinarrituta.1951ean kaleratu zuenInternational Auxiliary Language Association-ek. Horren ondorioz, batzuetan "IALAren interlingua" esaten zaio, hitzaren beste esanahietatik bereizteko.
Giuseppe Peanoren "Latino sine Flexioneri" hasieran "intrerlingua" esan arren, erabilera hori galduz joan zen IALAren interlingua argitaratutakoan. Inerlinguanazioarteko hizkuntza laguntzaileren sinonimoa ere bada.
Europa etaAmerikako hizkuntza-oinordekotza grekolatinoa da. Gaurko hizkuntzetan bizirik iraun duen latina IALA zientzia elkarteak argitaratutako liburu batean bildu zutenhizkuntzalari etafilologo profesionalek,1924 eta1951 arteko lanaren ondorioz.
Emaitza interlingua da.Gramatika mugaraino erraztuta dago, eta europar edo amerikar ikasi batek interlinguaz idatzitako testu tekniko edo zientifiko bat uler dezake berehala, eta erabiltzen has daiteke epe laburrean.
Erabilera praktikoa argitalpen zientifikoen laburpenetan frogatu da, batez eremedizinaren esparruan eta, halaber, nazioarteko mintzaldietan erabilitako hizkuntza izan da.
Afrika etaAsiako herrientzat, interlingua mendebaldeko hizkuntzetarako giltza da, euren "topagunea" baita.
Hizkuntzen irakaskuntzan, bide arina da nazioartekolexikorako, eta prestaketa onahizkuntza erromantzeak etaingelesa ikasteko.
Interlinguak Europan eta Amerikan zabaldutako lexiko grekolatinoaren bilketa egiten du: europar jatorriko hizkuntza guztietan "erdikoa" izatea nahi da. Haren hiztegia sistematikoki "hiruko erregela" eta "biko erregelaren" bidez lortua da, batez ereingeles etahizkuntza erromantzeetatik eta, bigarren maila batean,aleman etaerrusieratik.
Hitz bat interlinguako hiztegian onartzen da hurrengo lau hizkuntzetatik hirutan aurkituz gero, dagozkion aldaera fonetikoekin baina esanahia mantenduz gero:
edo aurreko lauretatik bitan egonda eta gutxienez hurrengo bietako batean:
Interlinguaren gramatika angloerromaniko sinpletua da[1]. Hizkuntza koherente baten lexikoaren erabilpena ahalbidetzen duen errazena izan behar du. Horrek erabiltzen diren hizkuntzen berezitasun eta berezko formak baztertzen ditu: generoa, deklinazioa, aditz-joko irregularrak...
Gramatika eta hiztegia lehen aldiz argitaratu ziren1951ean.Alexander Gode izan zen eragile nagusia. Gramatikaren aurkibidea, interlingua-ingelesa hiztegia eta etaInterlingua a Prime Vista liburua argitaratu zituen.
Aitagurea:
Nostre Patre, qui es in le celos,
que tu nomine sia sanctificate;
que tu regno veni;
que tu voluntate sia facite
super le terra como etiam in le celo.
Da nos hodie nostre pan quotidian,
e pardona a nos nostre debitas
como nos pardona a nostre debitores,
e non duce nos in tentation,
sed libera nos del mal.
Giza eskubideen aitorpena:
Tote le esseres human nasce libere e equal in dignitate e in derectos. Illes son dotate de ration e de conscientia, e debe comportar se fraternalmente le unes con le alteres.
Hizkuntzari berari buruzko poema bat:
Lingua natural e musical
de parolas international
e un grammatica minimal.
Comprensibile facilemente
per personas intelligente.
Le medio de communication
adequate pro le solution
del confusion de Babylon.