| Inperio Aztekaren konkista |
|---|
| Amerikako espainiar kolonizazioa |
 Cortésen Mexikoko konkista, olioa
|
| Data | 1519ko otsaila - 1530eko otsaila |
|---|
| Lekua | EgungoMexiko |
|---|
| Emaitza | Espainiar konkista |
|---|
| Gudulariak |
|---|
|
|
| Buruzagiak |
|---|
|
| Indarra |
|---|
|
| Galerak |
|---|
1.000 hildako Milaka amerindiar | 200.000 hildako 300 kanoa |
|---|
|
Inperio Aztekaren konkistaAmerikako espainiar kolonizazioaren gertaera nabarmena izan zen. Kanpaina 1519ko otsailean hasi zen baina espainiarrak 1517an ailegatu zirenYucatáneraino. Kanpainak 1521eko abuztuaren 13an lortu zuen garaipena,Hernán Cortés etaXicotencatl Gazteak zuzenduriko hispano-tlaxcalar armadakCuauhtemoc enperadorea etaTenochtitlan hiriburua hartu zituenean.
Kanpainian zehar, Cortések hainbatazteken etsai eta mendekoen laguntza izan zuen, tarteanTotonacak,Tlaxcaltecak, Texcocoak etaTexcoco aintziraren inguruan zeuden bere hiri-estatutako amerindiarrak. Zortzi hilabeteko gudu eta negoziaketen ondorioz,Moctezuma Xocoyotzinak 1519ko azaroaren 8an Cortés onartu zuen bere gotorlekuan.Veracruzen aztekek bere gizonetako batzuk erail zituela jakin zuenean, Cortések Moctezuma atxilotu zuen. Halako taktika,kazike atxilotzearena, ohikoa zen espainiarren artean, agianerrekonkista garaian sortua.[1]
Cortés Tenochtitlandik atera zen kostalderantz,Pánfilo de Narváez etaPedro de Alvarado espezidioburuak utziz. Alvaradok azteken jaialdi bat baimendu zuen eta, hori aprobetxatuz, hainbat noble erail zituen.[2] Sarraskiak hiriburuko biztanleen matxinada eragin zuen eta Moctezuma matxinadan zehar hil zuten.[3] Cortés etorriberria zen Tenochtitlanen eta espainiarrek hiriburutik ihes egin zuten 1520ko ekainekoGau Tristean. Espainiarrak tlaxcalarrekin batera urtebete geroago itzuli eta 1521eko abuztuaren 13an hiria konkistatu zuten. Ordurako, goseak etabaztangak amerindiar populazioa asko gutxitu zuten.[4]
Behin hiriburua hartuta, Cortés eta bere kapitainek beste espedizio eta kanpainiak zuzendu zituzten egungo Mexikoko iparraldea, erdialdea eta hegoaldea bereganatzeko. Horrela,Espainia Berriko Erregeorderria sortu zuten.